Zure ustez, zer ari da gertatzen gaur egun eskualdean?
Ez da gaur egun. Hau dator ontxe dala urte askotatik, merkantilismo hutsagatik. Mundu kapitalista honetan dana saltzen da eta dena erosten da. Eta gertatu jakuna da gauzela gero eta gehiau bagauzela ja kanporatute gure herritik. Eta horregaz zer lortzen da? Galtzea komunitatea. Komunitatea niretzako da bizitzako oinarri bat. Hori da ari dena gertatzen. Beste alde batetik, beste pertsona batzuk danari ezetza emotentzoiena. Nik esangotzut gauza bat, ni funtzionario naz. Ordun niri batzuetan apurue eta dana emoten dot, ze klaro, funtzionarioa zaren heinean badekozu soldata bat hilero eta eztekozu preokupazio bat horretan. Badakizu zenbat sartuko jatzun hilero eta gainera lanetik kanporatuteko? Beno, nik ez dakit zer egin behar duzun, baina nik uste dut hori inposible dela, funtzionario bat kanporatutie. Hau esanda, niri batzuetan bebai lotsa emoten dozta apurtxu bet, ba esatea ez ipintzeko enpresa hau edo bestea. Ze klaro, neu neure aulkitik oso errez dekot nire bizitza momentu honetan, zentzu horretan behintzat.
Eta zure ustez, zeintzuk dira erronkak? Etorkizunari begira esaten duzu, hori kanporatuak izaten ari zaretela duela urte batzuk jada...
Pisu turistikoak mundakan dekoguz 92 gitxi gorabehera. Hori, mesedez, zarratu egin behar da iturri hori. Ez da normala zer ari da gertatzen etxebizitzagaz. Etxebizitza zaindu behar da. Nik ez dekot problemarik, nik nire etxebizitza bat dekot, baina hau ez da nik dekotena edo zuk dekozuna. Hau da, komunidade batek dekona. Hori alde batetik, etxebizitza, zaindu behar da etxebizitza. Gero, beste alde batetik zaindu behar da garraioa. Nik entzuten dutenean, Mundaka oso ondo komunikatua dago. Ni beti esaten dotzat, norentzako dau ondo komunikatua zuretzako joaten zarela igual noizero Corte Inglesera? X tardatzen dot neuk ailegatzen nire lanpostura egunero. Ordun, klaro, gero batzutan entzuten dozu beste batzuk diñonela. Nik ez dekot problemarik juteko egunero Bilbora. Zenbat irabazten duzu? Hiru mila euro gaitxik eta gainera igual lekua aparkatzeko, ba ez dekozu problemarik. Baina mila euro irabazteko eta garraio publikoan joateko ba igual bai. Nik ikusten dutena gaur egun gizartean da oso indibidualista bihurtu garela, eta bakoitzak erantzun egiten dau neure zilborretik. Ni saiatuko naz erantzuten komunidade bezala, edo behintzat hori izango da nire intentzioa. Nik askotan entzuten dutenean, oso ondo gaude komunikatuta, ordu erdiro dekogu autobusa, orduerdiro dekogu trena. Klaro, zu juten zarelako, Corte Inglesera edo zine batera noizero. Baina egunero etortie ona hau da inkonpatiblea eta segun zelako ordutegia. Ordun nik dekot lagun bat beti esaten duna "nik ez dot problemarik juteko egunero". Klaro, irabaztenzu lau mila euro eta dekozu leku bat aparkatzeko, baina beste batzuk ez dauz irabazten hori eta hiruretan ez dabe amaituten lana. Eta gero turismoarena, pentsaten dot hori be bai zaindu behar dala. Ezin da izan hainbeste kotxe gure herrira gure zonaldera sartuten egunero, hori ezin da izan eta jentea gure badau ezetu Busturialdea, Urdaibai beste era batera etorri behar diez, beste era batera. Ni ez nago turismoen kontra, niri bebai gustaten jaz beste leku batzuk ezagutzera, baina egin behar dugu heziketa mota bat. Zu ez zatoz ikusten ez dakit zer, zu zatoz zona batera, non bakarrik hemen ez dira bizi hegaztiak eta arrainak, eta ni naz animalista, baina ez dira bakarrik bizi horrek. Gu bebai bizi gara eta gu bebai zainduta egon behar gara.
Eta zure ustez, zergatik gaude egoera horretan gaur egun? Nola iritsi da eskualdea egoera hori izatera?
Nik uste dut hemen ardurak banatu behar direla. Hemen egon diren pertsona batzuk egon direla, apostuak, igual gobernutik edo enpresarioek apustuak egiten, eta beste batzuk beti ezetz. Ezetz, ezetz, euretariko asko, nik horregatik esaten dut ni funtzionarioa nazelez. Ba batzuetan esaten dut, ezetz, ezetz ezetz, baina ni nire lanpostua eta nire nire bizitza ondo antolatuta. Eta gero, beste alde batetik, nik uste dut gizakiak antza denez, ez dugula ikasten, ez dugula ikusten legeak, adibidez, turismoko legea, pisu turistikoen legea, Euskal Herrian dekoguna hori aldatu behar da. Hori ezin da onartu, etxea eskubide bat da. Etxeak sortuten dabe komunidade bat. Beitu, Mundakan aurton izan da lehenengoko bider bi eta hiru urteko umeak gela batean egin dizela. Ez dezelako umerik. Egia da natalidadea bajatu egin dala, baina beste alde batetik be, hamen Mundakan ezin dozu erosi pisu bat. Eta gero, beste alde batetik, beitu nik askotan jendeak esaten dauela turismoak emoten dauela. Egiten dabenak bierra tabernetan eta holan ezin dira bizi Mundakan. Horregaz ze komunidadea sortuten dozu. Ze lanpostu da hori gero zure herrian egiten dozun biarran, zure herrian ezin dozula bizi. Eta hor dekoguz adibideak, Canarias, Baleares... Ni ontxe dala urtiek nauela esaten hori etorriko jakula Euskal Herrira. Nire lagunek barre egiten ostien, katastrofista, ez dakit zer... Ba badekogu. Hemen Euskal Herrixan jada, penintsulako iparraldean badekoguz pertsonak inbertsio gogorrak egiten. Aldaketa klimatologikogaz hori gertatuko jaku eta nik uste dot hor mugak ipini behar dizela. Ez dot esaten datozenak mundakarra izan behar zarela geure bezala, ez. Gure dauena Mundakan bizi eta Mundakan komunidade bat egin. Etorrita Ekuadorretik, Nikaraguatik edo Bilbotik, baina Mundakara gura dabena etorri, komunitate bat sortuten, neguan bebai bizitzera, neguan bebai bizitzera, aukerak euki behar dauz pertsona horrek. Eta gainera, ez da bakarrik Mundaka, gu Urdaibaien, alokairuan bez ez dakogu.
Eta ze aukera ikusten dituzu etorkizunera begira komunitate hori eraikitzeko edo zein ekintza ezagutzen dituzu interesgarriak edo zer botatzen duzu faltan ez dagoena eta aukera ikusten duzuna sortzeko?
Alde batetik, niretzako guk eduki behar dugu beste garraio mota bat, garraio publikoa izan behar da beste zerbait. Eta entzungo dozu, "ordu erdiro dekogu" horreri pertsonari pregunta bitzazu, egunero zoaz zu beharrera autobusean edo trenean. Hori da galdera, ze bestela, niri horrek ez dozt balio. Etxeak, niretzako eske benetan, eske hor izango naiz super gogorra. Etxea ez da pribilegio bat, etxe bat izatea alokairuan behintzet. Etxea zaindu behar da, etxebizitzak zaindu behar diez. Momentu honetan gaude moratoria baten, mundakan oaintxe momentuen ezin dira ipini pisu turistikorik. Aldatuteko plan urbanistikoa aldatu behar da. Gero nik argi dekot enpresak ipini behar dizela gure zonan. Eske bestela hor bebai galtzen dugu komunitatea. Egia da, enpresak izan behar dizela garbixek. Nik hori argi dekot bai, baina zeozer ipini behar da. Niri Eusko Jaurlaritzak edo Aldundiak esaten badozt, turismoa ez dakit zer. Horretarako nik be bai ipintzen naz aginduten, ze Mundaka bakarrik salduten da. Gainera, gaur egun sare sozialak horregaz, dana salduten da. Nik horretarako ez dotez gure agintariak. Hori bakarrik salduten da, ni neu naizela halako gauzetan tontuena, nik salduten dot Mundaka. Argazki politak ipintzen dozuz eta lixto! Zeozer ipini behar da, eta Bermio eta Gernika, Bermio eta Gernika, nik ez dotet esango Mundakan, baina Bermio eta Gernika indartu behar dira. Hori da gure eskualdea, horrek bixek indartu behar direz.
Eskerrik asko, ez dakit museoari buruz espezifikoki zerbait esan nahi duzun.
Niri museoakaz pasatzen zait gauza bat eta da nik ez dekotela informaziorik, eta niri ez dotena gustatzen da manipulatzea, alde batetik edo bestetik. Ni beti saiatuten naz neuk pentsatzen dotena, eta alde batetik ikusten dot hamen dana, ez jazt gustaten erabiltzie "politizazio" berbie, ze politika berbie oso polita da, hori da "La gestion de la publiko". Gaur egun hartu dau halako kutsu bat, emoten dauela zeozer negatiboa dala. Eta ez da. "Politika es la gestion de lo publiko". Zentzu horretan, alde batetik, ikusten dut niretzako PNV ez dauela azaldu zer egin behar zan. Nik momentu baten pentsau neban, hain torpiek dira? Jakinde ze gauzek dauden pil pilean eta zelan sentitzen garan gure zonaldean. Eta gero beste batzuk dabiz niretzako aprobetxatzen hori nahastateko dana. Orduan nik batzueri eskatuko neutsuen, mesedez, ez ibili gauzak nahastaten eta besteei esango neutsien, mesedez, zelan etorten zara halako proiektu bategaz azaldu barik eta gu babestu barik. Niri azalduten badoztie proiektua zertan datzan, ze ondino nik ez dakit ondo. Sartu naz lehengo egunean Guggenheimeko pagina horretan, baina nik horregaz lotuta gure dot, zelan babestuta egongo garen geu, zelan babestute. Ezin dana onartu da Mundakaraino etortie, kotxez Mundakaraino, Busturiraino etorten den modura, jentie autobus turistikoak eta abar. Ezin dot emon iritzi bat, zeren nik iritzi bat emoteko, gure dot jakin zer dan eta jakin zelan babestuko gaituen.
Aipatu duzu eskualdean dugun sentsazioa jakinda zein dan, zein esango zenuke dela sentsazio hori?
Niretzako lortu dabe sentsazino txarra. Egia da be bai esango dotzut, dauen anbientie ontxe, bakarrik al dabela, antza denez, bakarrik dala “guai” ipintzia Guggenheim ez. Baina batzuk ipintzen dabe Guggenheim ez, eta gero dekoie bost pisu turistiko. Hori esaten dabenek esaten diet, baina zu zer? Beitu ein zireneko manifestazinoak Gerniken, Guggenheimen kontra, Gernika egon zan kotxez beteta. Eta nik esaten dot, ostras! Gizakiak gara, neu lehengokue, inkoherentiek. Zatoz Guggenheimen kontra eta betetenzu herria kotxez. Nik horretan errespetua eskatuten dot. Nik gura dot Mundakara etortea jentie, bai. Danok dekogu eskubidea mobiduteko. Baina zelan etorten zara? Beitu, neu ontxe dala urte asko pentsatu neban Euskal Herrixen ez dekogunez eguraldi onik guk eukiko gendula beste turismo mota bat. Eta hor bai, erretu naizela. Ikusten dot jentia datorrela, argazkia atera dau eta badoa. Nik uste dot geuk hamen dau kolokan bebai gure identidadie herrixe modure. Datozenak, eta derrepente esatentsue derrepente holan "gracias!" azento bategaz alemanieraz. Nik esaten dotziet, ez hemen "eskerrik asko" esaten da. Jakin behar dabe nora datozen, eta hori bebai zaindu behar da. Globalizazioak ekarri doz gauza honek guztixek. Hemen dekozu Zazpikaleetan, ni Bilbon nauela, joaten zara Zazpikaleetatik eta dinozu? Bueno, bakarrik faltatzen jaku ia salduten Sebillanak denda baten. Laster laster hor ikusiko doguz, Benidormen lez.
Ez dakit zeozer gehiago aipatu nahi duzun garrantzitsua iruditzen zaizuna.
Nik bakarrik eskatuten dot jenteak erantzuten dauenean, eta ni ez naz inor esateko eureri zelan erantzun bidauen. Erantzutea komunitate modura, ez norbera modure. (...) Galdera izan da zelan konpondu komunidadea, hori izan da galderie. Ez zeu zeure zilborratik. Mesedez erantzutea hau, ze nigatik zarratu eitten da herrixe. Baina hori ez da ona herrirako bez, ezta ona. Ordun nik bakarrik eskatuten dot jentiek erantzutea benetan komunidade modure, ez nire interesa. Ni funtzionario nazelez, ni nire lagunek joaten direnez manifestazioetara eta esaten diet. Bai, zuek joan zarie, baina hamen enpresa bat ipini behar da, ezta? Edo zelan pentsatzen dozu kobratuko dogula funtzionarioak? Ba azkenian danok bagara funtzionarioek. Eta esatentzut, ez da egon ondo azalduta proiektua. Nik momentu baten dakizu zer pentsau neban? Emoten dau pentsa dabiela, bueno, total, Busturialdea eztiez botu askorik, asko diez danak dizelako PNV-koek. Baina gure dot esan gitxi garala, eta nik pentsatu dot momentu baten, balora in jabiela eta pentsa dabilela ez diez hainbeste, les dejamos hundir. Eta jendea etorri behar da hona ikusten zer garan, zer izan garan. Etxebizitzak eta enpresa. Zeozer eduki behar dugu lana egiteko. Nik Guggenheim ez dakit, badan egokiena. Lehenengo jakin behar dugu zer dan eta zer suposatzen duen horrek. Eta ipintzen bada, egin behar dana da aldi berean babestu jentie. Animaliek bai, baina gu be bai, "los animales de dos patas que somos nosotros". Ze bestela, azkenean guk amaituko dugu erreserba batean, han erreserba india bat, ipiniko gaitue han eta hala hasi berbetan euskeraz.