*bigarren iterazioa*
Guggenheim Museoaren handitze proiektua ez egitearen erabakia kontutan hartuta, hemendik aurrera zer gertatuko da edo zer egin beharko litzateke?
Izan da erabaki bat logikoa. Gauza jundizen modue, nik ikusten dot. Eta ez bakarrik zailtasun teknikoak egon direlako edo dauzelako, ezta? Baizik eta zabaldu eban, nik pentsaten dot fede onez, Agirre Lehendakaria Centerren bidezko entzute prozesu hori, eta ez dau urten horren aldeko batasunik, inondik inora. Kontrakoa. Ba nik pentsaten dot eurek esaten ebien "entzun eingogu aber zer pasatzen dan". Eta nik pentsaten dot entzun egin dabiela, ezta?
Pentsatzen dut aldeko iritzi bat nagusituko balitzeken, edo behintzat, modu argi batean, aurrera egingo zala proiektuaz. Orduan, era faktiko batean, jendik esan dabenari kasu ein jakola. Nire iritzize da. Gero, nik esan neban hona etorri zinen lehenengo biderrez, ba gauszk batzuk ein orduko, badauzela hemen gune batzuk turismoa edo atseden guneak edo dana dala, lehenengo ordenatu behar dogula daukaguna, ezta? Eta horretarako balio izan dau: entzuteko jentieri eta zer behar dekoguzen. Baina ordenatun da, hemen ehun eta berrogeta hamar mile pertsona udan ibiltzen diz bueltak emoten. Eta horrentzako soluzio-bide batzuk topa bidiz. Esaztien ba hori beste bide batetik eta... Bueno, Laga eta Laidari buruz nabil berba egiten, ezta? Guk mugikortasun arazo handiak eukiten doguz eta udan jentie estazionala da be bai. Baina hor ibiltzen diez. Orduan, horrek gauzak ordenatu einbiko diz. Kasu egin dekogun.
Horrek be bai hemengo jentea da, deskantsu gune bat, turismo propio moduen igual ezin da kontsideratu, ezta? Definitzen daben moduan, jentie kanpotik etortzen dana bi-hiru egun eta halakoa. Baina bai pentsatuten dot hori ordenatu egin bidala, ezta? Hori da guk dekogune hemen, Elantxoben. Eta gune batzuetan ba etorteko beste era bat. Ordenatu zelan etorri, ezta? Eta horretarako ba imajinazioa eta eta babestu ein bidogu. Baina beste alde batetik be bai, naturaren babesaz aparte bebai, jentieri ba emun in bijako bidie lekutara heltzeko modu ordenatu baten eta kalte egin barik eta disfrutatzeko be bai, ezta? Hondartzak badaukie alde hori be bai, disfrutatzeko gune bat direlako, ezta? Bueno, hori da apurtxo bat komentau nebana.
Hemen Etxarrira joaten da jentie. Eta igual hor ez da bihar leku bat aparkatzeko. Igual jentie autobus baten bidez joan bihar da. Gauza horretarako soluzioak topa biziz. Ba nik modu positiboan topaten dot egin dabiena. Hartu daben erabaki bat nahiko logikoa topatzen dot. Jendeak erakutsi dau halako sentsibilidade handi bat hemengo gauzeri buruz, ezta? Ingurumena eta Urdaibai kontzeptu horreri buruz, ezta? Ez dagoena hain argi da, plan estrategikoaren barruan ea orain zer egiten dogun.
Nazioarteko pertsonak esaten eben, bueno ba hemen azkanin azaleratu egin da beste subproduktu bat, ezta? Hau da, ba bide bat errekorriduteko eta gauzatzeko entzute prozesu honetan, paralelo honetan, egon dizen ekarpenekin. Egon da alde batetik, plan estrategikoa modu paralelo batean egiten, Bizkaiko Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritzak alkateekin. Gauza batzuk kontuan hartu dabe, beste batzuk ba bueno. Baina hor, azkanin bixek hartute ein leikela Urdaibairi buruzko diagnostiko argi bat. Orduan zer egin bida? Ba pentsatzeot hau.
Eta gero, komentau neban be bai, ezin dogula ein nire iritziz postura egin, todo al rojo, hau da, dana turismoara. Eta nahiz eta museo bat izan, ba bueno, gune hori bai egon da bideratute horretara. Baina esaten badozu, "baina jentie oinez doie", baina milaka persona oinez diferentie da. Orduan ba, horrek eskatzen deu garapenari begira, berton gure badeu bizi eta lan egin, eskatzen deu ba hor dabiz, oin sartu diz Muxikako poligonoaz. Berba ein zan azkenengo seminarioan, nekazaritza eta halako gauza batzuei buruz. Berba ein zan bebai Natur zientziakin zerikusia euki eban katedra batzuk-eta. Hezkuntza aldetik bideratzie Urdaibain, eta horrek esan dizen gauza guzti horrek, nik bai hartuko nebazen kontun. Gero, ba alderdi legitimo batzuk gobernatzen, eta horiek ikusi bidabez lehentasunak eta gauzak, ezta? Baina nik pentsaten dut honek mapa bat emango dotziela, nondik nora doazen eta jendeak zer pentsatzen daben guzti honen ostean. Pentsaten dot.
Gero, beste gauza batzuk oso oinarrizkoak. Saneamendua, adibidez. Oso gauza kuriosoa da. Diru asko dala eta badaiozela astiro egiten, baina oinarrizko beharrak pentsaten dot, esan doguz mila biderrez, baia hori be. Ordenatien barruan dau. Laguntza emon, mugikortasuna, hezkuntza, etxebizitza... Gauza guztieri kasu egin. Eta garapenari begira edo ekonomiaren aldetik, hor dauz proiektu batzuk Bermio eta Gernikan bitartean. Eta Muxikakoa, eitxie Sollubekoa eta holan. Eztakit bidegorrize be bai Muxikatik Gernikara, ezta? Ein bide hor zeoze, baina hogeta hamar milioien ixe erdixe bideratzen dabe horra. Igual ahal dabe banatu apurtxo bat gehiago.
Guk hemen eskumako bandoan dekogu beste behar propio batzuk, mugikortasunean batez be. Eta ba bueno, gitxi gara baino horregatik ez dozku kentzen arrazoia gauzetan. Erantzuzkuen ez direla proiektu traktoreak ein genduzenin eskaera batzuk... Bale, ba holan bada... Baina proportzionalki, Plan Estrategikoari buruz nabil, proportzionalmente neurtzen badugu, eta onartute beste aldiek behar dabezala gauza horrek, ba hemen be... Oin dekoguz autobus txikitxu bat. Gu oso pozik gagoz horregaz. Gauza gitxi bategaz, baina oso inportantea da ta jendea oso pozik dago horregaz.
Gauzak hobetu leikez, bai, pentsaten dot. Zerbitzu aldetik, eta gero lanaren aldetik eta holan, ba, hemen pentsaten dot inbertidu ein bi dala, ezta? Eta dinoe Muxikako poligonoa horretarako ona izango dala, eta gero nekazaritzan, ba hori da desertuaa. Badauz gauzak, baina hor ez dakit nik zer ein bidan, baina... Hemen territorioa zaintzen zan, baserriko ekonomia bat zegoelako. Eta orain hori dana desagertu da. Orduan edo pentsatzen da zeozer zer egin, edo hemen danok jardinero betirako ez gara izango. Ordun territorioaren zainketa kontuan hartu bidabe herri txikixok eiten dabena. Hori da apurtxu bet nire iritzixe.