channel code
0948 / 0949
content

Erabakia publiko egin da, ez dela Guggenheim museoa hedatuko. Zein zen zuen iritzia erabaki honen berri izan aurretik? Eta nola ikusten duzuen erabakia bera? Nola interpretatzen duzue?


0948: Bueno, betidanik egon gara Guggenheimen guztiz kontra. Ikustengu ez dala onuragarrixe guretzako ez inontzako, bakarrik aberatsentzako. Eta oin nahiko pozik hori proiektue atzera bota delako. Bai uste dugu dala gehixenbat herrixek presioa sartu dauelako. Klaru dau herrixen inok ez dauela. Zuk edonori galdetzen dotzazu eta inork ez du gure Guggenheime.


0949: Ni be betidanik guztiz kontra egon naz. Nire inguruen eta nire familixen-eta ikusita zelan kontra dauzen beti, manifestazioetara eta Gerniken ein dizen protestak, eta ikusitxe zer dagoen eta azkenen etxetik esaten batzuen klaru txikitatik zer dan-eta, ba azkenien zu be bai konturatzen zara. Ez da zeozer niri onuri eingo dostena. Eta ba eskerrak dekotela entorno bat erakutsi dostena zer dagoen. Eta guztiz kontra. Eta guk be bai, gaztiok, parte hartu behar dugula protestan, ze gu gara gero gehienbat sufrituko dogunak. Azkenean gu handixek garenien guk sufrituko dogu.


Egin izan balitz, ze inpaktu izango lituzkeela iruditu zaizue? Positiborik ikusten diozue?


0948: Positiboa aberatsentzako bakarrik izango da, aberatsak aberatsagoak eitzeko. Herritarrari onurarik etzie ekarriko. Ganera, euskeraren kriston galerie egongo zan. Ze hainbeste turista etorrite urtero, ehun eta berrogei mila turista urtero... Euskerie txarrerantz ez hurrengoa joan zan. Gero, denda lokalari ta be bai kriston kaltie eingotzie. Adibidez, ointxe egon da proiektu bat MacDonald's bat izango dela. Jentie joan biherrien hemengo taberna batera afaltzen, joango da Macdonald's-era afaltzen. Orduen, hor be bai onure baino gehiau kaltiek ekarriko deuz. Aberatsak aberatsagoa eiteko. 


Ze inpaktu negatibo gehiago?


0949: Adibidez, turismoa izango da hain handia eta hain masiboa, ba azkenien Gernike bat ez dauela... Konparetan bagu Bilbo bategaz, Bilbon Guggenheime dau. Eta Bilbok bai ahal deu... Urtean zenbat turista egongo die? Igual milloi bat turista urtero. Baina Gernike batera ekartzen bazun, hamahiru mila biztanleko herri batera derrepente, hamazazpi mile ekartzen bazun urtean horrelako kopuru bat, ba nik uste dot ezingo bala soporteu. Gainera, egonda itsasadarrean, dala leku bat pilo bat ekosistema dauzela, pilo bat fauna, flora eta abar. Derrepente ekartze bazuzen horrek danak, ba kontaminaziñoakaz-eta, izengo zala fatal. Eta gero, aparte, nik uste dot beste alde batetik, hau ez dakit, igual ez da hain inportantea, baie nik uste dot be bai baietz, ba azkenen Gernike da ezagune bertan dauen historiagatik. Eta nik uste dot ekartzen bazun hona proiektu bat dala gehiau komertziala moduen, azkenien jentie ez zala etorriko Gernikera bere historia ezagutzen, bonbardaketari buruz zer pase zan 37xen. Etorriko ziren Guggenheim ikusten, eta nik uste dut azkenik bere identitatea galduko ebala.


Zer faktorek eragin dute zuen ustez instituzioek hartu duten azken erabaki horretan?


0949: Ikusten dabela ez dagoela onurarik eta ez dela errentabli urtetan. Ez daue ikusi apollorik.


Zeozer gehiago aipatu nahi duzue honen inguruan?


0948: Ez, beraz guztiz ados. Herrixek en general ez dauela apollorik erakutsi proiektu honen inguruan. Nik uste dot apur bat bildurtu ez, baina ez geratzeko hain txarto eurek be ez, atzera bota dela proiektua.


Zergaitk eman duzue izena entzute prozesuan? Nola ikusi duzue entzute prozesu hau?


0948: Bueno, guk hartzengu parte gure etorkizuna dagoelako jokoan. Gu konsziente gara etorkizun baten honek guri afektekozkula. Bai lan prekarioxoakak, turistifikazio masiboagaz, alkilerran igoerigaz be bai. Uste dugu inportantea dela horrelako prozesuetan parte hartzea, azkenien gure iritzize emotengu, orduen guk gure iritzixe emotengun momentuan, gu aportetan gauz zeozer kausa batengan-edo. Guk aporte eitengu gure opininoagaz esaten ez dogula nahi. Eta holan eurek be bai ahal dozkue entzun: "ostia! Gaztiek be ez dauz ados". Ez da bakarrik zaharran gauzie, gaztiek be, hurrengo jenerazinoa da be ez dagoela ados proiektu honegaz, eta ikusteko eurek be bai gaztiak konsziente garela pasetan dauenagaz eta ez garela tontoak be ez.


0949: Hori, ba azkenien gaztieri nik uste dot gaur egun esaten dala gaztiek ez dabiel euren abotsa altxaten  holako gauzatan, jesarrita geratzen direla, eta bardinzkula danak eta azkenean ba joder, gero gure umiek izango dira hamen bizi beharko direnak. Gu be bai. Eta guk ez badun hartzen parte eta gukez bagara kontzientziatzen, inork ez deu egingo.


Uste duzue eraginik izan duela ere entzute prozesuak azken erabaki horretan?


0949: Bai. Azkenean, zuk e eitzen bazun leku bat jentieri entzuteko, nik uste dot gero ondorixo batzuk atera behar zuzela. Ikusite ehuneko laurogeita hamarra ez dagoela ados, ba "igual gauzak txarto gauz eiten". Nik uste dut bai euki duela inpaktua.


Zer egin beharko litzateke eskualdean? Nola ikusten duzue gaur egun eskualdea? Eta zuen ustez, orain museoa albo batera geratu dela, zer egin beharko litzateke?


0948: Ba nik esango neban euskerie sustatzea, batez be. Ikusten da gazteengan eta kriston galerie dagoela. Dakigu ehuneko laurogeita hamabostak, bain eitengu ehuneko berrogeixek. Eta hori ez da normala. Nik hori bai sustatuko neban. Gero, lan baldintzak. Gerniken ez dau lanik. Jente asko, gazte asko, kanpora joan bir diz lan itxen. Igual bai ein beharko zan zeozer lan gehiago egoteko, baina lan ona, ez lan prekarioa Guggenheimek ekarriko banan modukoa. Esaten da "lan piloa ekarriko deu".  Baina zelakoa? Zelako jornadak? Zelako soldatak! Igual bai pentsa biher da zeozer jendie Gerniken geratzeko lan egiten. Baina zeozer lan egin ahal dana. Ez dakit ulertzen dan.


Ikusten duzue etorkizun hurbil batean eskualdean lan egiteko aukerarik izango duzuela?


0948: Nik ez.


0949: Ez dakit. Depende zer naizun egin. Adibidez, irakasle gubazu izen, badekozuz aukerak. Orduen hor bai badekozu aukerie, baina gurebazu izen... Ez dakigu oso ondo.


0949: Aukerak hemen bakarrik maisuek, dendatan eta bonberuek.