content

*bigarren iterazioa*


Zelan hartu duzu azken erabakia?


Poztasunez. Azken batean, herri ekimen bat planteatu izan da urtiotan datorrena eta azkenengo hiru urte honetan formula hau hartu dau, baina herri ekimena dator askoz ere aurretik. 2008an esan zuten egin behar zela Guggenheim Bilboko zabalgune bat hemen, orduan izan zen kolonietan eta Sukarrietan. Eta amaitu zen, amaitu baino esan zuten pentsa egin behar zutela, eta ez dakit zer. Baina orduan jendea altxa zen, eta manifestazioekin eta jai giroan eta komunikatuekin eta guztiarekin "Urdaibai ez dago salgai" orduan ja esan zan. Eta hala eta guztiz ere, eta gainera, isilune batean, esan zuten "bueno ba gu bagoaz", baina ezer esan barik zerbait herriari. Ez eurek erabaki ebien, baina aurrera joateko planteatu ebien hutsune bat egingo dugu... Eta etorri ziren askoz ere beranduago, 2022an, azken baten, eta orduan organizatu zen herri ekimen aurretik egon zena. Baina gu horrekin, orain askoz ere fuerteago kontutan hartuta aldaketa non egingo zen.


Eta orduan, nik uste ezin izan dutela egin, baina lehendik bazekiten hemen ezin zela egin hori. Eta hala eta guztiz ere, ba orain esaten dabe "tramitazio oso txarrak dira, oso astiro joango diren tramiteak, hamar urte edo". Hori bazekiten, hemen ilegala zela planteaketa hori. Ilegala da, eta gainera herritarren eta legearen kontra dago. Urdaibaiko Erreserbako Biosferaren Legea. Eta eurek ganera onartutakoa. Eta beren gidaritza planarekin eta plan ekonomiko-soziala ipini daigun. Hori bazekiten eta ha eta guztiz ere, "bai ala bai, nolanahi" egingo dugu. Eta ganera, hori ez bakarrik Bilboko Bizkaiko Foru Aldundiko Lehendakariak, baizik eta Pradales berak.


Non gauz? Ni gelditu nintzen hori entzun nebanian harrituta guztiz. Baina ze gizartetan gauz halango gauzak botatzeko? Herrikoa dan edo herritarrena dan talde politiko batek, bixak talde politiko batekoal. Ta herrixe non dau? Zetan gabiz? Ze pasatu da hemen halango lerdokeria bat botatzeko? Eta bueno, eta atzo esan zuten ba ondino legearen aldaketak eta abar, eta batez ere, Muruetako Astilleroaren gaiak eta uraren mugimenduaren Kosta Legearen barruan ere aldatu behar zela. Aldatu dabe, era traketsean gainera, diru bat lortzeko. Non dago diru hori? Eta orain dinoe tramiteak oso zailak izango direla. Azkenean, bapezean gelditu da. Niri irudi bat etorri jatan lehengo batean. Hau definitiboa atzokoa izan da, ezta? Baina oraintxe bertan, abenduaren lehenengo astien edo atera ziren kanpora, telebistan eta medioetan esaten zerbait, eta niri etorri jatan burura. Arias Navarro zan Franco hil zanekoa. Zu ez zendun ikusi beharbada, baina igual historiarekin eta bai igual ikusiko zendun irudi hau. Eta atera zan telebisioan, eta halako aurpegi batekin esan zuen "Franco ha muerto". Bueno ba, irudi hori etorri jatan lehengo batean, hil honen hasieretan, bota ebienien bai Foru Aldundiko lehendakariak eta Bizkai Buru Batzarreko Iñigo Ansolak esan zutenien bakoitza bere aldetik, PNVko partidukoak biak, eta Arian Navarroren aurpegiarekin, "Guggenheim ha muerto". Hori da etorri jatan ideia, baina esan neban: zergaitik jartzen dira holan? Herriak irabazi dauelako? Edo Guggenheim, azken baten, New Yorkekoak esan zutelako gure izena hemen ez da gehiago zikintzen eta orduan esan zuten "akabo, guk hemen ez dugu nahi holan sartzerik". Hemen egon ziren New Yorkeko museoko taldeak. Ba uste dut izan zela euskal Herriko selekzioak Palestinako selekzioaren aurka jokatu zuen egunean, eta Palestinaren aldeko manifak ikusi zituzten eta guzti hori. Eurek badakigu nondik datozen. Orduan, euren izena izen ona zela eta zikindu ezin zitekeela egin. Eta nik uste argi eta garbi eurek erabaki zutela ezezkoa. Erabakia hartu dabe erabat patronatuan, beraz, multinazionalak eta PNVk, Gobernuak eta Diputazioak.


Eta ez errekonozitzea azken baten berba egin behar dela herriarekin. Eta hori da salatzen duguna. Pozik gagoz, baina salatzen dugu oraindik ere hori ez dutelako errekonozitzen behar dan moduan. Eta, nik uste, hortik doaz nire pentsaerak, eta aurreko bideetatik badatoz politikoki jokatzen, txarto doazela. Inposatzen orain ere zer egin behar dan eta zer ez den egin behar. Ez, ez, ikasi lezioa. Eta justuan gaur gure edadeagatik-edo, batu gara batzuk ere, Lemoizen kontra han egon ginenok eta hemen lehenengo momentutik egon garenok, ez bakarrik honen kontra, baizik eta herrixen alde. Natura eta gu bat gara eta hemen nahi dugu bizi. Guretzako, oraingo belaunaldiarentzako eta baita datozen belaunaldien onerako. Beraz, hemen guzti hau kontutan hartu behar da eta patrimonioa geuria da, guztiona da. PNV eta hemen bizi diren beste askorena ere bai. Beraz, egin daigun berba, eta benetan gura badugu zerbait egin, lanean jarraitu, baina gurekin batera.


Beste aldetik, entzute prozesuaren inguruan ze iritzi daukazu? Pentsatzen duzu balio izan dabela zeozertako?


Azken batean, balio izan dau, nahiz eta bera printzipioz ez zan agertzen, biher dan moduan, loteslea-edo. Eta nik dudak euki dodaz horretaz. Baina bueno, azken batean, hemen asuntoa da planteatzen dizela beste gauza batzuk, plan sozioekonomiko bat dagoela eta abar. Ze plan sozioekonomikoetan oinarritzen da, ez badago elkarrizketarik? Eta errespetu barik badabiz hemengo legeeri. Ezin liteke, ez da loturarik. Hau da, ekonomikoki beharbada irabaziko duzu eta planteatuko duzu faktore ekonomikoan boterea zeuk eroango duzun; baina hori, kontutan hartu, egingo duzula herrixen subiranotasunaren kontra edo menpe. Eta herri baloreak kontutan hartu barik, faktore ekonomikoan boterea hartuta. Eta faktore ekonomikoan ez da osatzen boterea, osatzen da herri baloreetan: justizian, egian, parekotasunean eta abar. Beraz, kontuz ibili hartzen diren formula guztiekin, aurrerantza begira.  Beraz, etorriko diren beste gauza batzuk ere pentsatu beste era batera izan behar dutela. Beti elkarrizketan, zubiak eginda. Ez goitik behera ezarrita edo lubakiak egiten.


Historia da dialektikoa. "Nik agintzen dut eta zuk egin", horrekin goaz banaketetara. Lubakiak, azken batean, dakarren erreferentzia da gerra, separazioa, gorrotoak... Eta ez badago zubirik, ez badago historia dialektiko bat egiterik ez dago historiarik, apurketa dago. Eta badakigu gerran zer pasatzen den eta zer pasatzen ari den leku guztietan. Orduan, hemen boterea faktore ekonomikoan planteatzea, hori oso arriskutsua da, eta ikusten dugu zer pasatzen den orain Trumpegaz eta beste beste halango plutokrata guzti horrekaz.


Zeozer gehiago komentatu nahi duzu?


Hemetik aurrerantza punturik inportantiena izango da Astilleros hori hortik bidaltzie eta padurak garbitzie. Eta planteatzen ari diren beste gauza batzuk egin behar direla eta gastatu zazpirehun edo bostehun milioi euro eta guzti hori, ondo kontrolatuta izan daitezen herriaren aldetik.