Lehenengo galdera da deskribatzea zer egoeratan dagoen gaur egun eskualdea. Zelako eboluzioa ikusten duzu?
Nik ikusten dut momentu honetan industria oso gutxi dagoela. Geratzen da kooperatiba bat oso handia eskualderako, eta gero beste bat Muxikan. Ikusten dut ere bai lanera joaten naizenean egunero, zenbat eta zenbat kotxe irtetzen diren herritik, zenbat autobus irtetzen diren. Ikusten dut ere bai eskualdean, eta Gernikan batez ere, gero eta turista gehiago, gero eta exkursionista gehiago. Eta ikusten dot horrek inpaktu bat dekola. Orduan, industria oso gutxi eta lanpostu gutxi. Lanpostuak ez dabe zergaitik izan behar industriakoak, ahal dira izan zerbitzuak. Baina turismoagaz ikusten dot etorko dala guretzako lanpostuak de camareros y de kellys. Eta hori ez dut nahi nire eskualderako. Ez dinot bakarrik industriagatik bizi behar dugune, ez dot esan nahi industria gehiago ipini behar direla, ez diot hori izango denik irtenbidea, baina bai kalitatezko lanpostuak sortu behar direla eta turismoak ez dau ekarriko kalitatezko lanpostuak. Nekazaritzatik ere bai ez dot ikusten diru-laguntza askorik dauenik eta laguntasun askorik dauenik.
Zer erronka identifikatzen dituzu momentuan eskualde mailan?
Erronkak izan behar dabe kalitatezko lanpostuak, gure gazteentzako lanpostu kalitatezkoak, eta ez bakarrik zerbitzu-sektorean. Orduan, uste dut kultura eta lanpostuak, ni ciudad dormitorio ni ciudad turistica. Danok ez dugu eingo lan eskualdean, batzuk Bilbora joan beharko dabe, edo beste leku batera, baina ekilibrio bat egon behar du eta Guggenheimegaz ikusten dot oreka hori apurtu egingo dala. Izengo da bakarrik turistikoa, espekulatzeko eta etxebizitzak igotzeko. Ez da egongo nekazaritza ekologikorako lekurik. Horretara dedikatu nahi daben jentia horrek ez dekie irtenbiderik eskualdean. Gure eskualdea nekazaritzatik bizi izan da asko. Industriala izanda be bai.
Zer ekintza, planteamendu edo iniziatiba ikusi duzu azkenengo urteetan?
Gobernutik eta udaletxetik zero. Destrucción total. Enpresak Zornotzara joan diez eta geratu gara gu Maier, gero beste bat zarratu egingo da. Hor egon ziren lanpostuek daude Autzaganetik hara, eta izan da politika pura y dura. Eta ikusi dot ere bai etxebizitzen eta landa eremuen garestitzea ere.
Zer botatzen duzu faltan eskualdean?
Nik ikusten dut bakarrik saltzen dela irudi turistikoa. Horretarako dau dirue, industriarako ez dau, eta zerbitzuak sortzeko ere ez. Bueno, herrialde garatu batek industri gitxi deko, baina gehixago bai.
Uste duzu aukerak ari direla desaprobetxatzen?
Ez dago aukerarik.
Zelan hartzen dira erabakiak, bai instituzionalki edo gobernu mailan, eta gero, zelan transmititzen dira herrira, herritarrei?
Nik uste dot proiektu hau ein dabela herritarrek nahi dabenetik kanpo, baina ez geur, ez orain. Lehendik ari dira prestatzen zerbaiterako. Bilbora etor zanien Guggenheim, hor hasi zan el germen. Ikusten zan euskal kulturak ez zeukala lekurik, hori sortu zela artista internazionalentzat, baina gure kulturak ez dabela eukiko lekurik. Ez dot esan nahi gure kultura bakarrik izan behar duenik, baina gure kultura ez da sartzen Guggenheim proiektuan. Eta hor hasi ziren niretzako instituzioak planteatzen honako beste bat. Urtietatik datorren proiektu bat da. Politikariak hasi ziren hau prestatzen.
Nahi duzu hitz egindako zerbait garatu?
Udalak dabizela geratuten ezer egin barik. Eskualderako proiektu bat dau hau, eta politika guztia dago horren ingurura mogiduten. Eta herritarren polideportiboa, kultur etxea, liburutegiek, gazteentzako lekuek, dana dau geratute udaletxean Guggenheim dela eta ez dela. Bermeo, Mundaka, Busturi eta Gernika dauz kondizionetan politikoki Guggenheimera. Eta jakinde herrixe kontra dagoela, euren interesak ja jarraitze dauz. Eta hau egon dalez birgen, lekue deke.