content

Zelan ikusten duzu eskualdea?


Nik ikusten dut eskualdea gainbehera moduko batean, dekadentzian. Lan egiteko ez dago aukera askorik. Lanean dagoena herritik kanpo normalean hortik bizi da. Ikusten dudana da gure etorkizunean eta gazteentzako ez dala toki egokia bizitzeko eta seguraski kanpora joan beharko dizela. Gero, kalera irteten naizen bakoitzean gero eta turista gehiago ikusten dut, eta gero eta deserosoago sentitzen naiz zentzu horretan. Kaletik paseatzen talde handi asko, eta  bildurra emoten dost hori eskuetatik joatia. Ez badago turismoaren inguruan kontrol bat, ez badago norbait hori kudeatzen duena... Eta ikusten dot dabizela Urdaibai saltzen, etorri hona, ze ederra da, turismoa erakarri nahian, eta uste dut gure ingurunea ez dagoela prepareta gaur egun dekogun turismorako bez. Hondartzak saturatuta dauz, ez dogu eukiten lekurik. Gero eta lekuz kanpoago sentitzen naiz. Gero dekot bildurra, beste leku batzuetan pasatu dan moduan, kanpora joan behar izana eta ja gure ingurua, auzoko jentea eta herriko jentea, bizi garen leku hau kanpokoentzako herri bihurtzea.


Gaur egun eskualdeak zer erronka ditu?


Bai, sanidadea hor be bai sartzen da. Ospitale bat dekogu hor, erdi hutsik. Egiten diez kontsulta batzuk, baina ikusten dot beste erabilera zabalago batzuk izan ditzakeela, beste ospitale batzuetara joan behar hori ekidin ahalko zala hemen hurbileko ospitale horretara joanda. Umeak gaixorik jartzen badira, joan behar da Gurutzetaraino, urgentzietara edo bestela espezialitateengana. Eta Gurutzeta dau 40 minutura. Gero, dekogu kriston altxorra eta betidanik disfrutatu izan dut Urdaibaitaz eta dekogu kriston estresa, bai errekan piraguak eta itsasontziak eta trafiko itzela dau gaur egun. Eta ikusten dot oso polita geratzen dela esatea Biosfera Erreserba zaindu nahi dugun gauza bat dela baina gero ez dabela zaintzen bertan daukagun altxorra eta bertako bizidunek berdin doskuela. Orduen, oreka hori gizakia eta naturaren artean ez da ematen. Benetan gizakia da hor gailentzen dena eta natura beste alde batera utzi da, eta Guggenheimen kontu honekin ondino hori nabariagoa izango da. Ez dut ikusten inondik inora hain leku txikian gainera eta zaurgarrian holako proiektu bat ein daitekeenik. Eragina bai eingo dau baina izango da eragin ez onuragarria, dauden bizidun gitxientzako guztiz kaltegarria. Zentzu horretan, uste dut turismoa karga handia dela Urdaibaien, ez dela sartzen gehiago. Ein beharko zana da azterketa sakon bat herrialdeena, eskualdeena, ikusi benetan zein den egoera, zein dizen beharrizanak, entzun egiten den moduan eta gero foroetan adostu herritarrekin zer nahi dan egin eta hortik tiraka hasi. Baina holan, beste barik, inori iritzirik eskatu barik, inori begiratu barik, hartu eta goitik erabaki bat horrela hartzea herritarrak kontuan hartu gabe, ez dot ikusten inondik inora. Eta benetan herritarrok gauz haserre eta minduta.


Azken urteotan ikusi edo identifikatu duzu iniziatiba, ekintza, planteamendu interesgarririk eskualde mailan?


BaSOS elkartean dabiltza gure inguruko basogintza eredua aldatu nahian. Pinu eta eukaliptoen monolaborantzatik haratago joateko, bertoko espezieak landatuz eta gaur egun egiten dan baso ustiaketa intentsibo hori aldatzeko, jasangarriagoa izateko eta gure paisaian eragin sendo bat egiteko, ikusteko benetan posible dela bertako basoak eukitea eta gainera, bertoko baso horietatik ere joan nahi izanez gero, ustiaketa bat egitea eta egurra ateratzea ekonomikoki burujabe izan gaitezen inguruko herrietatik egurra ekarri beharrean bertoko egurra kontsumituz, baina modu jasangarri batean, ez dana batera moztuz. Guggenheimeko plataforma ere bai kriston lana egiten dabil ahotsa asko eta beharrezko ikuspuntua erakusten dabilelako eta apur bat gure beharrizanak eta gure gogoak azalarazten.


Uste duzu badaudela aprobetxatzen ari ez diren aukerak?


Urena, adibidez. Azkenengo urteotan gabiz ur eskasia pairatzen. Nik uste dot orain arteko sistema zaharkitua dauela, kanpotik ura ekarri izan da uda sasoian. Nik uste dot dagoen hori hobeto aprobetxatu beharko litzatekela, mantenimentu hobeagoa, zainduz eta bertoko ura ondo aprobetxatuz eta ondo kudeatuz.


Instituzionalki, gobernu mailan, zelan uste duzu ari direla hartzen erabakiak eta zelan komunikatzen dira erabaki horiek herritarrei?


Erabakiak hartzen dira aldebakarrez eta leku batzuetan, eta herritarrei erakusten jakiez edo komentatzen jakiez berandu eta erdizka edo txarto. Guggenheimen kontuan ere ez dabiz gauzak argi adierazten. Proiekturik ez da publikoki atera, ez dabiz esaten benetan proiektu hori aurrera joango den edo ez... Baina benetan badabiz aurrerapausuak emoten, legeak aldatzen. Sentitzen zara tontotzat hartzen gaituela. Orduan, ez dau inongo aukerarik herritarron ahotsa entzuteko. Eurek erabaki dabe, eurek erabakitzen dabez, urarena ere bai aldatzea agentziaz, Bilboko uretara pasatzea, alde bakarrez eginda, eta sentsazioa da ez diela transparentiak eta gauzak egiten dabezala gauza bat esan eta beste bat egin. Eta Guggenheimaren kasuan oso agerikoa izan da zelan dabizen legeak aldatzen esan gabe egingo dutenik, baina ja legeak aldatzen prestatzeko Guggenheima egiteko.


Besterik komentatu nahi duzu? Zerbait garatu nahi duzu?


Espero dut entzute prozesu honek zeozertarako balio izetie benetan, jentiek parte hartzea, eta igual arlo ezberdinetakoak ikuspegi orokorrago bat izateko, baina benetan alperrik ez izatea. Pauso guztietaz jakitun egotea ere bai, zelan doan eta agintaritzak hartzen dabezan erabaki horrek ez izatea oin arteko modukoak. Behintzat hau egin bada, ontzat hartzen dot nik eta espero dot zeozertarako izatea.