Zelan ikusten duzu eskualdea? Zelako eboluzioa izan du?
Zonalde oso berezia da, oso natura berezia dauka eta asko babesteak pena merezi du. Badaude interes kultural batzuk oso inportanteak ere bai. Naturaren aberastasun hori, ekologia, gure kultura ere, badago asko gure produktuetan, nekazaritzan eta abar, eta ikusten dut horri adibidez, ez dauela hainbeste garrantzi ematen. Ez dago nekazaritzarik, eskualdearen ez dakit ze portzentaia elikatu daitekeen, baina oso gutxi, orduan, iruditzen zait, zentzu horretan, dagoela gabezia bat eta behar bat. Eta orokorrean ez gara oso konsziente hortaz. Gero, bestalde, ikusten dut hemen egon zala industria bat inportantea hemengo biztanleentzako, baina gaur egun jendearen gehiengoa hemen bizi dana kanpora joaten da lanera. Eta hori ere iruditzen zait hor aukera bat egon daitekeela. Ikusten da jendeak duela gogoa hemen bizitzeko, baina ez dago hemen lan egiteko aukera. Agian bultzatu behar da hori sortzea, laguntzak eman sortzeko hori.
Zer erronka identifikatzen dituzu gaur egun eskualde mailan?
Lehenengo sektorea, adibidez, bultzatu beharko litzateke, bai jasangarritasuna bai janariaren subiranotasuna lortzeko. Eta, gainera, horrek ekarriko luke naturarekin elkarbizitza hori ere mantentzea. Azkenean bai izango zen motore ekonomiko bat, baina bermatzen naturaren eta gizakien arteko elkarbizitza hori. Adibidez, Gernikako merkatua. Gaur egun daukan egoera hori bultzatzeko egin beharko litzatekeena da lehenengo sektore hori bultzatu. Hor gelditzen da oso agerian benetan ez dagoela lehenengo sektorerik, eta horretaz gain izango zela atraktibo turistiko jasangarri bat ere bai. Azkenean, fama daukaten gauzak edo betidanik izan direnak zaintzea iruditzen zait interesgarria. Kanpotik gauza bat ekartzea baino, kontextuan badaudela atraktibo batzuk eta igual horiek potentziatzea. Jatorria izango zan lehenengo sektorea bultzatuz lehenengo eta jendeari ematen benetan gogoa, motibazioa eta pizgarriak bideratzeko. Egia da kultura arloan, ikusten dut eskaintza badagoela eta seguro hobekuntzak egin daitezkeela. Egia da igual eskaintza asko datorrela jende elkarteengatik, jendeagatik, ez agian hainbeste instituzioengandik.
Azkenengo urteetan ikusi duzu dinamika, planteamendu, iniziatiba interesgarririk eskualde mailan?
Lehenengo sektorean bai ikusi dudala eskolekin egin den proiektua, azkenean lehenengo sektoreko produktu horiek eskoletara bideratzea iruditzen zait oso interesgarria, eskolak hori eskaini ahal izatea. Egia da horrek eman diela lehenengo sektoreko aktore gutxi horiei lasaitasun bat. Badakite dena saltzeko aukera daukatela, eta gero eskolek ere hori eskeini dezakete umeei. Baina horrek ere ipini du agerian gehiago behar dugula. Kultura arloan ere egin diren proiektuak iruditzen zaizkit oso interesgarriak.
Zer gauza desaprobetxatzen ari dira momentuan?
Duela gutxi gizon batek esaten zidan berak txakolina egin duela orain arte, baina ja ez daukala gogorik eta landareak kenduko dituela eta proiektua utziko duela. Iruditzen zait hor zegoela aukera bat mahasti batekin ondo funtzionatzen zuena, txakolina ematen zuena, ekipamendu bat, bodega bat... Iruditzen zait egongo balitz horrelako ente bat harremanetan ipintzeko horrelako proiektuak, bai baserriak, baratzak, egongo direla horrelako askoz gehiago, jende gaztearekin edo gogoa daukana benetan hortik lanbide bat ateratzeko. Eta bai ikusten dut hor gabezi handi bat, dauden eraikinak eta hor dagoen patrimonio hori zaintzeko.
Zelan ikusten duzu politikoki, instituzionalki hartzen direla erabakiak? Zelan komunikatzen dira erabaki horiek herritarrei?
Oso informazio ofizial gutxi egon da museoaren gaiaren inguruan eta hartu direla erabaki batzuk biztanleak kontutan hartu gabe, eta komunikatu gabe. Zehazki proiektua ez daukat argi nola erabaki den, nola izango den, nola egingo den edo ez, azkenean, nondik datorren guzti hori. Eta iruditzen zait hor daudela erabaki batzuk erabiltzen direla politikoki hauteskundeetarako eta benetan ez dela entzuten jendeak zer nahi duen eta zer behar duen.
Zerbait gehitu nahi duzu? Zerbait garatu?
Bai, hemen gustatuko litzaidakeela esatea orokorrean museoa, artea, artistak ekartzea gauza positibo bat bezala ikusten dudala, eta orokorrean Guggenheim marka edo Guggenheimaren lanaren, markaren alde egon naitekeela iruditzen zaidalako gauza positiboak ekarri ditzakeela. Baina azkenean hori kontextu batetik kanpo pentsatu eta diseinatzen baldin bada, dana ipintzen duela jokoan. Eta kasu honetan iruditzen zait dala proiektu bat kontexturik gabe kontzeptualizatu dena. Orduan iruditzen zait beste toki batean eginda, beste parte hartze batekin, jendearen oniritziarekin eta benetan jendearentzako egiten baldin bada, noski, positiboa iruditzen zaidala. Zalantza asko ditut hori motore ekonomiko izango dela zonalde honetarako, batez ere ikusita ez dagoela gaitasunik hotelak egiteko eta abar. Eta erokeri bat delako horrelako toki batean hori planteatzea.