content

Zelan ikusten duzu eskualdearen gaur egungo egoera? Zer eboluzio izan du azkenengo urteetan?


Eskualdea ikusten dut oso txarto. Ez da ein inbertsio ekonomiko bat industria inguruan lanpostuak sortzeko, baina ez da ein ezebez. Dauen industriei mugak eta mugak jarri dagoz. Egon dizen industriak, nahi izan duenak euren enpresa haunditu, ez da euki aukerarik hemen. Hemen dana trabak ipini jakoz eta beste eskualde batzuetan, Zornotza modukoetan, alfonbra gorria ipini zaie. Gero beste enpresa batzuk hemen nahi izan dabe euren nabiek handitu eta trabak euki ditue. Eta ikusten dot poligono industriala, Gernikan bertan dagoena be oso zaharkitua, hori munizipala da, udalak kudeatu behar dau, baina hala eta guztiz ere, Diputaziotik diru laguntzarik ez dago, udalak ez dau ein ezebez. Orduan, alde horretatik, ikusten dot industria mailan ez dala inbertitu ezebez, guztiz kontrakoa, dana trabak jarri dakoz ta eta enpresa asko itxi ein dabe. Eta ezagutzen dot beste enpresari batzuk lokal haundi batekin eta enpresa txikiek erosten hasi dana, pabiloi txikitxuek eta diru mordoa gastau dauena, eta kondizio normal batzuetan eraikiko ban han bertan eskualdien nabe handi bat. Oso txarto. Gero, turistifikazio partetik ere bai gero eta gehiago dator. Santiago bidetik datozenak gehi egun pasa datozen turistak, paseante pilo bat kaletik, baina ez da dabe uzten ekonomikoki ezebez, ez dabe aportatzen ixe ezebez. Gazteek lan aukera oso gitxi daukie eskualdean eta gazteek gero nahi dituzten kalidadeko lanpostuek eta holako aukerarik eskualdean ez daukie.


Gaur egun zer erronka ikusten dituzu eskualde mailan?


Lehenengo eta behin, eskualde hau babestu egingo nuke, Urdaibai, azken finean, biosfera natural polit bat delako. Gero komeni da poligono industrial barri bat, enpresak erakartzea modu egoki batean enpresak kanpotik hona etortzeko, lurrak merke jarraita, kontrukzioak merke jarrita. Gaur eguneko gazteek ez dute bertan eiteko lan aukerarik. Eta gazte horientzako alternatiba bat topatu. Ikasle asko badoaz lan egitera 50 edo 60 kilometro beste eskualde batzuetara, Durangaldera, Eibar aldera edo Zamudiora mobidu behar diez. Eta hori gaur egun ez da ez sostenible, ez osasunerako, ezta bakoitzaren denborarako. Kotxez arriskuak eta gauza txarrak dakaz. Eta ordun bermatu behar da eskualdean lan egitea, baina kalidadezko arloetan eta arlo teknologikoan inbersio fuerte bat behar da. Eta hor dago proiektu bat,   Musikene poligono industrial bat egitea, poligono industrial fuerte bat eta hemen goizetan irteten den kotxe ilara guztixe egitea lan bertan eskualdean.


Azkenengo urteetan ikusi duzu ekintza, planteamendu, iniziatiba interesgarririk eskualde mailan?


Urdaibai babestuta egotea oso ondo ikusi dot eta hori jarraitu daizela holan babestuta, altxor handi bat da. Gero beste iniziatibak ein dizenak eskualde mailan, ba hemen ez da egin beste munduko ekintzarik, konparatuta Zornotzak euki daben eboluzioagaz edo Durangok duen eboluzioagaz, hemen ez da egin ezerrez. Sortu dizen gauzak sortu dira zenbait pertsonen edo taldeen erakundeetatik, kultur mugimendu oso handi bat dau, eta arlo sozialean ere kriston mugimendua dau, baina hartu dizen iniziatibak nahiko gitxi eta txarto. Adibidez, hemen sortu zan enpresen elkartegi bat, eta Zornotzan dauena beteta dau, eta Gernikan dauena hutsik dau, hiru edo lokal dauz beteta, baina guztira 40 lokal dauz. Ze gaztek hartuko dau iniziatiba bat? Lokalak betetzen joatekotan, beste industria ikusi behar dabe beste nonbaiten. Ikusi behar dabe eskualdean industriak etorkizuna daukela eta hortik irtengo diez enpresario barri txikixak. Bestela, ez tot ikusten hamen gauzak egin danik.


Zer gauza uste duzu ari direla desaprobetxatzen?


Azoka bat daukagu, merkatu azoka bat. Azkenengo urteetan galdu egin da. Penagarria izan da. Euskara mailan bere eskualdea asko galtzen dabil. Hori holan da. Bermeon be pasatzen dabil eta ez dakit den turismoaren arazoa edo etorkinen arazoa edo gazteriaren eta gizartean arazo bat.


Zelan ikusten duzu hartzen direla erabakiak instituzionalki?  Eta zelan komunikatzen dira herritarreei?


Gehienbat Guggenheim inguruko proiektua oso txarto kudeatu da. Hasieratik politiko batzuk erabaki zuten Busturialdean bi Guggenheimen ein behar zirela. Bertako herritarrak telebistatik enteratu ginen. Gainera gero horren lurren lege aldaketa bat abuztuan egin zen modu oso txarrean, hori ere periodikoetatik enteratu ginen, pasarela bat egingo zela ere. Eta gaur egun horren kontra jende pilo bat dago, arlo politiko ezberdinetako jendea. Azken finean, eskualde hau maite dugunok ez dugu nahi hemen turistifikazio brutal bat egotea, ez dugu nahi etxebizitzen prezioak gora joatea, ez dugu nahi udan hemen turista pila bat edukitzea, ez dugu nahi gure kultura kaltetzea. Entzute prozesu hau bideratu behar zan askoz arinago.


Zerbait gehitu nahi duzu? Zerbait garatu?


Inbertsio fuerte bat behar dela eskualdean, baina ez Guggenheim moduko turistifikazio bat bultzatzeko, baizik eta industrialki. Lana sortu, gaztientzako lana sortu, lan teknologiko egokixe, garbixe, etxetik bertan, soldata onekin eta bermatzen duena bizi kalitate bat bertan eskualdean. Eta horren bila joan behar da.