Zure ustez, zer ari da gaur egun gertatzen eskualdean?
Nire ustez dau aldaketa prozesu handi baten. Lehen izan garena eta orain garena guztiz ezberdina da. Eskualde itxia izan gara, hau da, bertokoak bertokoak ginen eta punto. Hirurogeiko hamarkadan egia da jende asko etorri zela kanpotik. Baina hori batez be Bermeon eta Gernikan, baina ez herri txikietan. Zergatik? Lana zegoelako. Gu bizi izan gara, batez be lehen sektoretik, eta industria Bermion lotuta egon da lehen sektore horretara. Itsasora gure kasu konkretuan. Eta beste alde batetik, nekazaritza. Hori izan da gure bizimodua. Gernika desberdina da. Han industria egon da, beste era batekoa. Baina Bermeon egoera hori zen. Zer gertatu da urteetan zehar? Ba itsasoak pisu guztia galdu duela, beno, ez da egia pisua galdu duela. Gaur egunean, itsasotik asko bizi gara, baina arrantza hemendik urrun egiten da. Orduan, pertsona askok egiten dute lan ofizio horretan, baina ez herrian bertan. Orduan, herriko giroa edo herriko izaera ez da hain arrantzalea. Horreri lotuta egon den industria desagertu egin da. Lehen geneukan Astilleroak. Gaur egun bat baino ez da gelditzen eta txarto kokatuta. Lehen itsasorako enbarkazinoentzat motorrak egiten ziren, gaur egun, enpresa horrek ia ez du motorrik egiten. Badago Bermion oraindik, gune bat, baina dedikaten da gehiago inbestigaziora eta lan administratiboetara. Eta gero kontserberrak. Bermeoko ehun industriala dira, batez ere atuneroak, baina atuneroak mundu mailan oso inportanteak, eta Europa mailan oso oso inportanteak be bai, baina herritik urrun daudenak, nahiz eta batzuk sedea hemen euki eta euren zergak hemen izan, baina ez dira ikusten.
Eta beste alde batetik, kontserberak betiko ofizio tradizionala eta hori be gainbeheran. Momentu honetan gure kontserberak produktu ona egiten dabe, baina produktu ona izanda, karua da. Ezin dogu konpetitu txinoekaz, orduen hor be aldaketa baten gauz. Gure eskualdeko populazioa, uste dot orokorra dala, zaharkituten doa. Umerik ez da jaiotzen, oso gutxi. Bermeon hamazazpi mila biztanle gara eta urtean ehun ume jaiotzen dira gutxi gorabehera, eta gehienak atzerritarren umeak. Atzerritarrak hona etorri direnak lanean, hemen bizi dira, bertokotuten doaz, baina oraindik prozesu horretan dagoz. Pertsonak ez dira bertokotuten egun batetik bestera. Ume horrek, hemen eskolarizatzen dira eta euren hizkuntza bai hartzen dauie euskerie denpora baten, baina gurasoak ez. Ba hori, hirurogeiko hamarkadan gertatu zen moduan, orduan kanpotarrak ziren, gaur egun bermiotarrak dira. Honek be, kanpotarrak dira eta urte batzuk barru bermiotarrak izango dira. Baina artean prozesu horretan gauz. Orduan, eskualdean zer gertatzen da? Batez be lanik ez dagoela. Hau da, pertsona gazteak lan egiten dabe herritik kanpo eta nagusiak be bai. Batzuk erabakitzen daukie kanpora joatea bizitzen. Eta hori arazoa da. Lehen esan dizudan moduan, ehun ume jaiotzen dira urtean. Orduen, hor arazo bat dago zentzu horretan, lanik ez dago. Gure langabezi tasa nahiko altua da, komunidadekoaz konparauta. Baserrietan errelebo generazionalik ez dau. Baserriak ia txaletak dira. Jentea han bizi da, baina ez du lan egiten hor. Itsasoan egiten dabenak kanpoan egiten dabe, bertoko bajuran, enbarkazinoetan, Bermeon, hirurogeiko hamarkadan 150 enbarkazino edo egon ziren, eta orain 28 uste dut dauzela eta hogeita zortzi horiek, nik dakidala bi edo hiru ezagutzen dotaz jarraituko dutenak, haien semeak hor jarraitzen duelako, baina besteak eurak jubilatzen diren momentuan desagertuko dira. Orduen panorama lan aldetik oso kezkagarrixe.
Garraioa. Kanpoan egiten baduzu lan behar duzu irteera on bat. Nahi baduzu, hemen bizi eta kanpoan lan egin, hori aukera bat da. Azken batean, Bilbo ordu erdira dago. Madrilen lan egiten duenak bertan Madrilen eta bizi direnak Madrilen askoz distantzia handiagoa daukate, baina gure buruan ez dago hori. Gure buruan ordu erdi dago, beste mundu bat. Orduan, egia da ere gure errepideak ez direla onak. Gure garraio modua ez da lar ona kanpoan lan egiteko eta hemen bizitzeko. Egia da komarkak behar duela errebulsibo bat. Gernika ez dot hain ondo ezagutzen, baina Bermeon, adibidez, lur industrialik ez dago, zero. Uste dot partzela bat gelditzen dela eta bera txikia eta aldatza. Lur industrialik ez dago eta nondik atara beez. Orduan, guk lur industrialik ez daukagu. Portuko modifikazioa aurreikusten zuena lur industrial zati bat gehiago lortzea, hori be parata dago. Eta gainera, nik uste dot inoiz ez dugula lortuko, ze itsasoari irabazi behar deutsagu eta itsasoari irabazteko Mundakak bere plan orokorra aldatu behar dau eta gero gertatuko da orain gertatzen ari dena Guggenheim Urdaibaiegaz, ez dakit zelako harriak dauz han, ez dakit zelako animalia dagoen, ez dakit zelako barraskiloak dauzen eta orduan ba ezin da.
Etorkizunera begira nola irudikatzen duzu, esaten duzu eskualdeak behar duela rebulsibo bat. Nondik etorri dakioke errebulsibo hori?
Ba egia esan, ez diot ikusten oraingoz irtenbiderik edo. Egia da, besteak konpontzen diren heinean, naturalki jende gazteago badago gure eskualdean naturalki ume gehiago egongo dira. Nik badakit ZAP egiten dauzela orain, eta horretan nik suposatzen dut, ez dakit zertan den, baina suposatzen dot herrietan planteatu doguzan oinarrizko proiektuak aurrera aterako direla edo hor aipatuko direla. Adibidez, Bermeotik eta Mungiarako errepidea, Sollubeko errepidea hobetzea, hori Aldundiagaz ja paktatuta dago aurreko legealditik eta horretan dabiltza. Hori be atzeratuta doa. Gero Gernikatik eta Autzaganera dagoen errepidea berriztu beharra dago eta irtenbideren bat emon, ze ataskoak monumentalak izaten dira ezelako arrazoi barik. Gero, Bermeoko portuari beste bultzada bat emon behar jako. Prentsan agertu zen pantalan gehiago egongo direla, baina pantalan gehiago egitea ondo dago, baina horregaz batera beste gauza batzuk etorri behar dira. Adibidez, ba horreri lotutako industria txikiei bultzada bat emoteko, errekreo ontziak behar dauien zerbitzuak eta konponketak eta horrelakoei, beste bultzada bat ematea eta industria txikiak, ez dabenak behar lur industrialik, horrelakoei bultzada bat emotea. Hau da, ez da bakarrik pantalan batzuk egitea. Azken batean, horrek ez du ezer konpontzen. Urtietan dago Inamaren tema hor estankata, ez dakitela zelan dagoen. Suposatzen dot horreri be egunen baten agarra beharko jakola, eta Muxikan plantea zan industria poligonoa. Suposatzen dot ZAP horretan agertuko dala. Beste alde batetik, uraren arazoa be badaukagu, gure komarka, nahiz eta euri asko egin, guztiz defizitarioa da. Ur Partzuergoan sartu ginen azkenean Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoan eta badago proiektu bat Zadorrako sarera, Mungiara lotzea. Geuk ez daukagunean urik hemen, guk badaukaguz geure sistemak eta geure urak eta geure erreserbak. Baina heltzen ez direnean, ba ez ibiltzeko barko bategaz ura ekarten. Herri txiki batzuk badagoz euren plan jeneralak parata, ze ure bermatzen ez badozu ez dotzu uzten planagaz aurrera jarraitzen. Orduen, nik uste dot gai horrei serio agarraten badakie eta dirua jartzen bada, azken batean, gauza guztiek kostu bat daukie. Orduen izan lei komarkak beste erritmo bat hartzie. Eta hor barruan agertu da Guggenheim Urdaibai hori.
Aber, niri apur bet eskapa ixten dazt zer dan museo bat ez dana museo tradizionala. Nik ezagutzen dotenaz tradizionalak dira. Orduan ez dakit ondo zer gura dauen esan. Esaten danien beste mota batekoa izango dela. Gernikako zentroan inbestigaziorako espazio bat egongo dala. Ba egia esan, ez dot ulertuten. Nik adibide bat beharko neuke, munduan beste nonon horrelakorik baduen hori ikustea jakiteko zer dan. Holan esanda, ba bai ondo, baten batek jakingo dau, baina nik neuk ezagutzen dotezen museo tradizionalak direz. Eta baten bat eskultura museoa aire librean dagoela, bai aire librean normalean parke baten edo oso naturalizatutako leku baten, ez gure Urdaibaien. Orain, beste alde batetik, nik nahiago dut museo polit bet ruina industrial bat baino. Orduan, nik neuk aukera bat emongo nekio, baina jakin behar da zer dan. Da kontzeptu konplikatua, niretzat behintzat.
Informazio gehiago eman beharko litzake?
Bai, bai, emon da informazio urbanistikoa, zenbat espazio okupatuko dauen. Ez dala izango munstro bat, bebai egon da informazioa, behintzat nahi duenantzako entzun. Ze jendiek ikara asko dauke turisten inbasio bat eukitzeko, entradak neurtuta egongo direla, ezin izango dala hara autoz juen. Horrelako gauzak bai esan diez, gero beste gauza bat da sinesten dugun ala ez. Pertsona batzuk ez dabe sinesten “de principio”, segun nok esaten dauen ez dot sinistuten. Beste batzuk, segun nok esaten dauen "a pies juntillas". Nik suposatzen dot holako gauza bat egin nahi danien borondate onenagaz dala, eta gauza horrek errespetatuko direla. Baina halan da guztiz be, proiektua bera kontzeptua, nik neuk personalmente ez dut ulertzen, entzun dudana, klaro. Ez dugulako ezagutzen, gure esperientzia museistikoak da Guggenheim, da Bellas Artes, da El Prado. Bale, baina horrek dira "museos al uso". Orduan ba ez dakit.
Nik pentsatzen dut eztabaida, artifizialki sortu dela, pertsona batzuk beti betikoak direnak, izen abizenakaz. Eta gure eskualdea txikia da, ezagutzen gara. Uste dot hor batu direla gauza bi. Alde batetik, super super ekologistak eta beste alde batetik, interes politikoak. Eta koktela hori da. Nire lagun handi batzuk oso kontrakoak dira eta pankartaren atzean egoten dira. Kasu honetan super ekologistak direlako, baina beste pertsona asko nik ikusten dotezenak hor pankartaren atzean badira beti betikoak, leku guztietan dagozanak pankartaren atzean. Populazioa, orokorrean egia da euren mezua nahiko zabaltzea lortu dabela eta jentien artian beldurra sartzea. Eta beldurra ez da ona inoiz. Lehenago, nire ustez, kendu behar dana da beldur hori, eta gero bakotxak beldurra kenduta esan deuzela "ba niri pentsaten dot ondo dagoela edo ez dauela edo horregaitik gustatzen jat edo horregatik ez jat gustatzen", ezta? Baina gitxienez beldur hori, artifizialki zabaldu dena, eta medioak be ez dabie lar laguntzen. Lehengunian ikusi neban bat titulatzen zabena, Urdaibai urbanizatu nahi dute. Barkatu, partzela txiki bat da, eta partzela hori gaur egun urbanizatuta dago eta industriala da ganera. Nik pentsaten dot guzur asko be, beno guzurrak, ez dakit guzurrak badira edo propaganda egiteko erak, egi guztia esaten ez dabenak. Beste bat egon zan, Guggenheimen eraikina Urdaibaien erdian jarrita eta "hau da nahi duzuna?" Barkatu, baina inork ez du esaten hori izango dala, ez antzekorik. Orduan, nik, egia esan, esan dizut lehen be ez dot argi ikusten zer dan, baina printzipioz ezezkorik bozkatzeko jakin barik be ez.
Gai honekin lotuta eta lehen aipatzen zenituenekin ere, zer egin beharko litzateke gaur egun gertatzen ari ez dena?
Guggenheimekin lotuta bai botatzen dut faltan, kontzeptu berritzaile hori hobeto azaltzea. Jendiek, ahal dugun neurrian ulertu daigun. Segur aski oso konplikatua da eta ulertuko dugu ulertzen duguna. Baina bai kontzeptu berritzaile hori, jendeak ez daki ez dela betiko museo bat. Hau da, koadroak eskegitze duzu horman eta hiru lau buelta ematen duzu. Horretarako ez dugu behar, horretarako badekogu Bilboko Guggenheim. Uste dut nik, baina nik ulertu dutenagatik hau beste gauza bat da, ez dakitena da zer dan. Eta nire moduan pentsatzen dut gehienak. Orduan, nahiz eta oraindik ez jakin eraikina zelan izango dan, ze konkurtso internazional batera irten behar da, baina idea, baten batek idea euki dau, idea hori zabaldu behar da. Idea hori da faltatzen dena. Eta bestien inguruan, ZAP hori egiten ari dira, alkateek badaukie informazioa. Nik uste dot gitxienez plan bat ja zehaztua euki arte ba hobeto dala ez zabaltzea, ze bestela espektatiba faltsuak sortu daitekez. Eta bueno, gure arteko eztabaidak, ze gu gara kapaz eztabaidatzeko, euria egiten du edo ez du egiten, edozer. Orduan hobeto dala, bai lanean dabiltzazanak, eta uste dot sektore guztiak daudela ordezkatuta, herrietako alkateak badagoz, hortik urtengo da zerbait eta zerbait hori urteten danian konkretuagoa orduan zabaltzea.
Egoera honek aurrera jarraituko balu zure ustez ze inpaktu izan ditzake?
Kontzeptu hori ondo ulertzen ez dotenez, ba ez dakit ze motatako sinergiak eta onurak ekarri leikezan, bilatzen direnak. Inmediatoak, suposatzen da jende gehiago badator komarkara, nahiz eta asko limitatuta egon sarrerie sektore batzutan ostalaritzan, komertzioetan eta horrelakoetan onura bat ekarri leike. Kaltetuek, ba bakea galduko dogu. Askok esaten dabie, "eske udan terraza batean ezin zara jezarri". Baina eske ezin zara jezarri turistakaz eta turista barik, geuk bakarrik gauzenien bez. Zentzu horretan, badakigu kanpotik jendie etortiek badekozela gauza onak eta txarrak. Zentzu horretan ba bai ekarri leike horrelako inkomodidadeak, kalteak ez nuke esango, baina inkomodidadeak, jende gehixo egoteak. Onurek zuzenean, dinoen moduan trena ordu laurdenerik ordu laurdenera egongo bada museoaren atxakiagaz guretzako hori izugarrizko abantaila bat da. Ordu laurdenetik ordu laurdenera trena izatea. Gaur egunian udan eta neguan ordu erdirik ordu erdira daukagu, asteburuetan neguan ordubeterik eta udan ordu erditik ordu erdira. Ordu laurdenerik erdiko ordu laurdenera, lanean doan jenteantzako be izan lei transporte interesante bat. Trenaren hobekuntza, berez oso hobekuntza ona da. Trenbidea desdoblatu behar da leku batzutan, bestela ezin dira gurutzatu, etabar. Orduen bueno, horrek beran denbora egingo dau, baina hori, nire ustez izugarrizko onura da. Garraioa etorkizunean trena da.