content

Zelan ikusten duzu Urdaibaiko egoera momentu honetan?


Alde batetik ekonomikoki nahiko ondo bizi da orokorrean, uste dut ekonomikoki ez dela Euskal Herriko eskualde pobreenetako bat. Eta uste dut bizi asko dekola, adin guztiko jentie dekiela. Gero, Gerniken plasmatzen da errealidade bat, askotan jentiek bizi gehiena Gerniken egiten duelako. Uste dot herri asko apur bet "pueblo dormitorio" bihurtu dizela. Hori jentie Gernikera edo Bilbora joaten dalako eta herrira lo egitera baino ez direla joaten, baina aldi berdinean badauzela Artean Gazte Asanbladie, Busturian beste Gazte Asanblada bat, Gerniken dauz beste mobida pilue eta herrixek badabiz aktibetan jentie mobitzie, militetie, harremantzie. Oin Ibarrangelun eta Elantxoben Gazte Asanblada bat sortuko dabe. Uste dot aldaketa bat badagoela egoten, mobimentu batzuk dauz. Gazteria badabil erantzun batzuk emoten eta ez konforme geratzen.


Eskualde mailan zer erronka ikusten duzu?


Niri gehixen arduratzen nauena da turismoaren gorakadak zenbat dabilen eragiten eta, gainera, turismo masibo bat dauela heltzen. Ez gara sartzen jente gehixau udan,  Euskal Herrixen, Urdaibain. Eta halandabe, handitzen dauela eta gainera Guggenheim bat jartzekotan, ni te cuento. Baina horrek asko arduratzen nau. Zer gauz bultzatzen eta zer erraza dan Airbnb bat jartzea herri batean? Gerniken etxiak eztauz alkilerrien, ez dau bat bera ere ez eta ganera, etxebizitzak garestitzen dauz.  Erronka handiena esango neuke, alde batetik, turismoena, zelan kontrolatu, kontrolatu ahal badan. Eta beste alde batetik, euskerearen galpena. Ze azken datuek dinoe euskeria pilo bat dabilela bajatzen eskualde guztizen. Eragina dauka turismoak ze azkenean kartel gehiago egiten dira erderaz eta ingelesez.


Eta zer aukera ikusten duzu Urdaibain? 


Instituzioak gehixau entzun beharko biela herrixeri orokorrean. Eta hortik abiatu gauzak egiten eta ez ikusi ze garrantzi ekonomikoa ahal daben euki, baizik eta dauenari zelan buelta bat emon eta gehixago ez sortu, eta sortu behar bada, zelan egin jentie entzuten eta era sostenible batean. Kotxe kantidade handia eta transporte publiko gutxi dago. Autobusa dekozu goizeko bederatzietan eta hurrengoa hamaiketara arte ez dau. Hemendik abiatuta, zer egin genezake? Zeozer espezifikoa ez jat okurritzen, baina ez nintzake hasiko Astilleroan museo bat egiten. Ez,  pentsatu bizi dan jentiek zer behar dauen, ez turismoan datorrenak zer behar duen.


Eta erabakiak hartzeko orduan, uste duzu botere dinamikak daudela? 

Nik uste dut Gernikak zentralitate asko daukala, eta Gernikek eragine dekola beste herrietan ere bai. Gernikeko egoerak asko eragiten duela, baina herri bakoitzak badauka bere boterea berana egiteko. Eta gero, alderdi politiko bakoitza mundu bat da. Nire ustez, adibidez, PNV egon edo Bildu egon, egoera oso ezberdina da. Eta sentitzen dut PNVk beti begitzen duela alde ekonomikoa edo turismoa zelan goraipatu eta Bildu edo beste alderdi independentiek dauzenien herrixetan hori asko aldatzen dala. Gero, adibidez, Costasek ze botere dekon gure kostan oso fuertea iruditzen jat. Eta hori inoiz ez dot ulertuko. Madriletik heltzea mezu hori gure herrixen aldaketa bat egiteko, ez deko zentzurik.


Testuinguru honetan, zer uste duzu Guggenheim museoaren anpliaziorako proiektuaren inguruan?


Ikusi baino ez dau jentiek zer pentsetan duen honen inguruan. Nik eiten dot inguruko jenteagaz berba, eta bai PNVko jentie zein beste partidu politiko batekoak, klaru deko ez dauela gura Guggenheimik eta super esanguratsua iruditzen jat alderdi politiko bardinikoak ezetz dabizenin esaten eta adin guztietako jentie. Manifestazioetan pilo bat ikusten da. Iruditzen jat dala hain inpensablea museo bat sortzea erreserba natural batean, erreka alboan larrialdi klimatikoagaz dagoena pasetan kontutan eukita. Bai bizi kalitate aldetik, bai bizi baldintza eta langile baldintza aldetik, bai fauna eta flora kontutan eukita. Ikusten doten arrazoi bakarra da dirua irabaztia X pertsonak. Beste dana kontutan hartzen bazun, dana doie txarrera. Datuak ikusi baino ez daude eta jentien erantzuna kalien ere bai.