content

Zer ari da gertatzen gaur egun eskualdean? Nolako eboluzioa ikusi duzu edo ze momentutan dagoela deritzozu?


Ba nik ikusten dot apurtxu bet stand by egoeran gaudela, azkenengo hamarkadan edo gehixau igual. Hau da nire pertzepzioa herritar moduen. Pertzepzioa da hitz egiten dugula edo hitz egiten dabela bai udaletxek eta bai beste administrazino batzuk proiektu oso potenteetan, eta uste dot oso onak direla, baina ez direla garatzen azkenien, gauza bategatik edo bestigaitxik. Esate baterako FP zentroak, especializado en tecnologías enfocadas al medio ambiente eta horrelako gauzek. Hori urteetan iragarri zan, baina oraindino be ez da ipini ladrillo bapez. Orduan bai ikusten dodala beti como a la espera


Emoten dau Bildu hartzen dabenian apurtxu bet indarra gauza bat dala, eta cuando la balanza se tuerce al PNV beste gauza bat. Traba egiten dire bata eta bestearen artean, eta bitartean, ez dabe egiten ezer ez. Momentu honetan emoten dau ba proiektu txikiek urteten dabiela, baina gauzenien hitz egiten proiektu potenteetan, gero ez dire gauzatuten. Hori da nire pertzepzioa. Batzuk ez dira errazak, Bermeoko portuaren reordenazinoa adibidez, horretaz gauz berbetan ez dakit noiztik, baina ez da gauzatzen. Gu herritar moduan ez dugu ikusten hasten direla pauso handiak emoten, gauza txikiak bai, pero estos no cambian o potencian Busturialdea.


Zeintzuk dira, zure ustez, eskualdeko edo zure herriko erronkarik garrantzitsuenak edo aipagarrienak?


Ekonomia, hona ekarri behar da enpresa potente bat edo proiektu potente bat, batez be gazteek eukitzeko bebai lekue non lan egin. Baina egokitute bizi garen lekura, orduan ez edozein enpresa bez. Dakagu aukerie erreferentiek izateko Bizkaien eta igual Euskal Herrixen bebai. Ni horretan ez naiz aditua, baie ongi dago enpresa edo ikasketa batzuk edo zentro bat egotea, no solo de aprendizaje sino de preparación también a los jóvenes para nuevas tecnologias, pero siempre adaptandolo al contexto. Gu Biosferako Erreserba gara, eta hori igarri in bide, ez gara bestelako komarka batzulez, hemen euskera gehixau iten da beste batzuetan baino. Esan nahi dot, singularidade batzuk dakuz eta horrek be gorde in biduz eta errefleja in bidiez ekarriko dan ekonomia motan edo modelo ekonomiko berrietan. Uste dut aukera polite dekogule distingiteko besteetatik be, eta ez gauze berdinek egiteko.


Aukeren inguruan hitz egiten badugu, zeintzuk diren aprobetxatzen ez diren aukerak? Zein iniziatiba interesgarri ezagutzen dituzu?


Por ejemplo hori, FP-ko zentruek, nik hori ondo ikusten dut, izaten bada con materias ligadas al medio ambiente, energias renovables y estas cosas. Hor erreferentie izatea super. Eta ez bertoko gazteek bakarrik, kanpokoek bebai erakarteko hona. Maila horretara eraman behar dira gauzek gaur egun, no como un centro más que puede haber en cualquier sitio de Bizkaia. Eta enpresetan be bardin, gaur egun Maier da potentiena, asko laguntzen dau Maierrek zonaldien. Halako lekuek badaku, eta enpresa gehiago erakarri behar die. Orain, ze motatako enpresa? Que vayan en sintonía a la Reserva de la Biosfera claro, ese es nuestro valor añadido.


Eta zer uste duzu Guggenheim Museoaren anpliazio posiblearen inguruan eskualdean?


Ba nik uste dot ez dela egin berba argi eta garbi. Hor emoten dau dana dagoela izkutuan, ez dau proiekturik bez. Nik ez dut gura esan ados edo kontra nagoenik, baina bai ikusten dot hasi direla legeak aldatzen. Baina bueno la ley de Urdaibai ez dakit zentzurik daukan gaur egun, porque Patronato de Urdaibai no hay, edo ez dut uste lehen bezala funtzionatzen dabenik edo zein dan gaur egun bere funtzioa.


Los veo como muy manejables, hasi zenean hori era más restrictivo. Gaur egun ez dakit zein dan bere papera. Orduan, esto de cambiar las leyes para yo colocar aquí el museo… no sé, no me parece serio. Bai ikusten dot halako proiektu baten aurrien herritarren opinioa oso inportanteea dala kasu honetan, ze ezin da zentrau turismoan bakarrik eskualdeko etorkizuna. Hori moda bat da, baina hemen ahal dire gauza potentiek egin. Turismoa ondo ikusten dot eta uste dut erantzuna eman behar zaiola turismoari, baina gaur egun arazoak dakuz etxebizitza turistikoegaz, eta hor oreka bat bilatu behar da. Erreserba bat hori da, oreka bat bilatzea naturarekin eta berton bizi garen pertsoniekin. Eta kasu honetan turismoa oreka horretan sartu behar da.


Eta, esate baterako, nik ez dakit zelan jungo dan museoa, aurrera baldin badoa, baina adibidez Muruetatik paseatzera juten naizean, mobila eta guzti amataten dot, porque cualquier ruidito me parece un atentado zonalde horretan. Orduan hor sede bat jartzea ez dakit, ya ha terminado lo del Astillero e igual es hora de devolverle a esa zona la naturaleza. Orain, Gernikakoa ba ez dakit, ba igual enkajatzen dau ondo Gerniken museo bat, eta igual piramide bat be bai. Gernike baten zona urbanue da. Jakin barik nau berbetan bebai, baina herritar moduen nik ez dot ikusten Muruetan horrelako infraestruktura bat, zonalde horretan konkretuki ez. Baina hori, Gernikan igual enkajaten dau, segun eta zelakoa den. 


Eta beste gauza bat, niretzako museuek, no se si ese modelo es efectivo ya, depende ze museoa dan. Eta Muruetan hori, de entrada me cuesta encajar ahí un museo. Pero creo que se está trabajando más en allanar el terreno para poner ahí algo, que presentar lo que se va a hacer o lo que quieren hacer.


Eskualdean gaur egun dagoen egoerarekin, nork uste duzu galtzen duela eta irabazten duela? Eta museoaren anpliazioa egingo balitz?


Irabazi ez dakit, zonaldie ez bada garatzen, herritarrek ez, desde luego. Aquí no vivimos solamente de los pájaros, así de claro. Eta museoaren asuntoa, ez dot pentsatzen zentrau behar denik dana turismoan, hori da niretzako un error grave. Encima es un sector que no está nada regulado.


Eta mota honetako erabakiak, nola hartu beharko liratezke?


Ba konsensua bilatzen udalekin, eta batez be herritarrekin, eta Patronatu batekin, eta talde desberdinek… ni herritar bezala gauza asko ez dakitez, baina hemen zonaldien badauz taldiek ondo ezagutzen dotela zonaldia, bai natura aldetik eta bai kulturalki. Eta horien papera oso inportantea da. Patronatuan dauden taldiek esate baterako: Gernikazarra, Bermeoko taldiek, immigrantien taldiek, kulturalak direnak… ez dakit.