content

Zelan ikusten duzu eskualdea?


Eskualdea ikusten dot oso abandonatuta. Urte askotan hamen ez dira egin inbertsio potenterik eta ikusten dot garapenerako plan estrategiko bat falta dala, eta zentzu horretan ez dot uste Guggenheim museoa txanpinoi modura txertatuta baliogarria izango denik, ez badago kokatuta beste garapen proiektu baten barruan. Eta hala ere, pentsatzen dut ez duela gauza onik ekarriko. Eskualde hau txikia da eta halako Guggenheim proiektu batek erakarri egingo luke turismo masibo bat eta eskualdeak ezin du turismo masibo bat jasan. Horren truke izango litzateke eskualdearen nortasun guztia galtzea, Biosferaren ingurugiro hau zoragarria galtzea. Ez dot uste hori irtenbide on bat danik. Uste dut proiektu handiagoa eta benetan sakonagoa behar dala.


Zer erronka ikusten dituzu gaur egun eskualdean?


Nik ikusten dot zerbitzuak falta direla, aisialdiko zerbitzu pilo bat, ez daukagu bidegorri dezente bat, ez daukagu hondartzarako komunikabide on bat. Irailean amaitzen dira, ekain amaierara arte ez dira hasten, beraz, kotxea behar dugu, ez dauzkagu pizinak aire zabalean. Uste dut hezkuntza arloan falta direla ere bai inbertsio batzuk. Eta gero, pentsaten dot dagoen potentziala bi direla. Bata, ingurugiroa apartakoa dala bizitzeko. Eta klaro, horretaz konturatu dira ere bai. Eta gero, pentsatzen dot daukagula kapital kultural bat eskualdean ez dana aprobetxatzen. Orain dela ez dakit zenbat urte egin zan ikerketa bat eta hamen eskualdean dauden gazte eta nagusien portzentaia goi-mailako ikasketagaz oso altua da eta pentsatzen dot baliabide hori ez dela ganoraz aprobetxatzen. Badakit kulturak igual berez ez dauela emoten etekin ekonomiko handirik, edo igual bai segun zelan planteatzen den, baina ikusten dot hemen dagoela, adibidez, musika arloan jende pilo bat musika ikasketak egin dauena, talde musikalak, musikari oso potenteak eta ikasketa maila altuak. Orduan, hor badago zer ikertu, zer ikusi eta nola bideratu. Gero, ikusten dot jente gazteak badoala apustu bat egiten bertan bizitzeko, nahiz eta desplazatu egin behar diren 30-40 kilometro eguneroko lanerako. Ez dut uste hori problema bat denik. Badakit jente askok esaten dauela “zenbat jente urteten dau egunero lanera”. Nire ustez, hori gaur egun ez da problema bat ze jenteak gura dau bertan bizi. Zergatik? Oso baldintza onak dekoguzelako. Baina sustatu egin beharko litzateke kulturarekin lotutako gauzak. Udan jardunaldi batzuk nazioarte mailan, emotie eskualdeari leku bat estatu mailan inportantea, baina igual kulturarekin lotuta. Zergatik ez? Ikerketa ere bai. Badakit EHUko unibersidadean dagozen ikerlari asko badabizela ere apostu hau egiten, hasi dira ja jokatzen eta hautua egin dute hamen bizitzeko. Orduen hor potentzial bat dago ez dogune aprobetxatzen. 


Ekonomikoki zelan ikusten duzu?


Lehenengo eta behin, haiekaz berba egin. Jende gaztea eta jente formatuta dagoena, ibili dana Europatik, gu baino hobeto ezagutzen dabezenak etorkizuna nondik nora doan. Nik uste dot eurekaz egin behar direla jardunaldi batzuk potenteak. Igual eurek esaten dabe teknologia barrien inguruan ein leikela zeozer, teknologia garbiak, apustu bat. Edo Lanbide Heziketako goi-mailako zentro on bat ikerketarekin lotuta dagoena. Uztartu gauza biak. Horretaz ein zan berba oin dala 30 urte, 50 urte. Baina hemen egin diren plan guztiak eta eskaintza guztiak geratu dira en el cajón del olvido eta gauza oso onak proposatu ziren. Adibidez, goi-mailako diseinu lantegi bat, joyeria moderna eta diseinua, ikerketa, energias renovables. Zelan uztartu hori? Iniziatiba pribatua, iniziatiba publikoa, hor diru bat ipini behar da. Baina turismo masiboa ondotxo dakigu, esperientzia asko dagoz munduan, hori hondatu egiten dauela. Xurgatu egiten dau dena, pobretu egiten du bertoko bizitza beste batzuen onerako. Hori ez da soluzio bat, nire ustez.


Zer ekintza planteamendu ikusi dituzu azkenengo urteetan onuragarriak izan direnak eskualdearentzat? 


Gauza handirik ez dakit, baina iniziatiba pribatuak izan dira gehienbat. Instituzioak nahiko lo dagoz zentzu horretan. Lehenengo eta behin, ez dakit koordinazio bat dagoen eskualdeko instituzioen artean, hau da, nik ez dakit Gernikako Udala, Bermeoko Udala Mundaka, Busturi, inoiz elkartzen diren eta proposatzen dabezen gauza batzuk eskualderako. Badakit Bermeoko Udalak bai planteatzen dabezala udarako gauza oso interesgarriak. Baina bai pentsaten dot jaialdiak, holako ekintzak onak direla, baina eztau besterik. Turismoa oso kontsumitzailea da. Etorten dira, pintxo pilo bat jaten dabe, gero joaten dira Gaztelugatxera... Gero, gure gaztiek Lanbide-heziketa gura dabena egin, jun behar dira edo Boluetara edo Durangora. Durangorako konexioa oso txarra da. Orduan, nekatu egiten dira ikasle guztiak Batxilergoan. Zergatik? Eskualdetik ez mobiduteko. Ez dakie eskualdean benetako Lanbide-heziketa potente bat. Hor ikusten dot nik gabezi handia. Nik uste dot ikerketa munduan eta kultura munduan, hor badauzela, etorkizunari begira, arlo inportanteak.


Zelan ikusten duzu hartzen direla erabakiak politikoki edo instituzionalki?


Suspenso galanta, desastre hutsa. Guk adibidez, gagoz eskatzen bilerak alkatearekin ez dakit zenbat bider eta eztau modurik. Ordun, ataskata dau dana, ez dau benetako boterea herriarentzat. Eta eskualde mailan, koordinazio bat falta da, eskualdeko identitate bat, eskualdeko dinamikak potenteagoak.


Nahi duzu lehen aipatutako gairen batean sakondu?


Bai, Urdaibai Biosfera joya bat da, abandonatuta egon dana eta horreri esker mantendu egin da, eta arriskuan ikusten dugu. Ze garapen proiektu ipiniko da martxan? Inork ez du ukatzen horren beharrizanik daukagunik. Baina, klaro, hain ekosistema fragile hondatu ahal da Guggenheim makro proiektu batekin. Gero, tontakeri bat da, baina Arteagatik, Laida, Laga bihurtu da motorren zirkuito bat. Eta hor ez dago ez ertzaintzarik, ez dago soinuen zarataren kontrolik, eta entzuten da beste alderditik. Orduan, gure instituzioak ez badira kapaz hori zaintzeko, babesteko, zer gertatuko da makroproiektu bat egiten denean? Dena bihurtuko da zabortegi bat, masiboki termita modura etorriko direnak? Zeozer beharbada behar da, baina hori, lejos de arreglar algo, nik uste dot izango litzakela desastre total.


Bizileku zoragarri ona da. Hori da balore bat daukaguna. Jenti konturatu da hamen oso ondo bizi garela, bizitza kalitate handiko leku bat dala. Batzuk esaten dute: "bai, baina horrek bihurtuko luke zonalde hau zona dormitorio". ¿Y qué más da? Gaur egun 50 kilometro ez bada ezebez joan-etorria egiteko. Transporte sistema on bategaz, jende gaztiak gura dau mobidutie Durangoraino eta gero etorri bizitoki on batera. Nik hor eztot ikusten arazoa, baina gero egon behar da eskaintza bat, izan leike kultura mailan, ikerketa mailan, bizimodu oso ona izateko.