content

Zure ustez, zer ari da gertatzen gaur egun eskualdean?


Nik uste dot eskualde oso berezi bat garela gure lurraldean, arrazoi ezberdinengatik. Bai non gauden kokatuta, gure biosfera izaerak dekozen baldintza positibo eta mugengatik be bai, eta gara eskualde berezi bat bai nortasun aldetik, identitate aldetik, oso markatua. eta orduan, nik uste dot eskualde hau beti egon dala apurtxo bat baztertuta. garai baten egon ziren hemen industriak, egon zan lana, egon zan etxebizitza... eta momentu batetik bestera, dekadentzia momentu baten sartu zan. eta orain gauz puntu horretan, honeri danari buelta emateko puntu horretan. eta aukerak datoz, eta aprobetxatu behar doguz.


Nik uste dot ez dela gauza bat. Azkenin gizartea aldatu egiten da, bizimoduek aldatu egiten dira, eta eskualdeak mugak dekoz. Nik uste dot arrazoi askok sortu duela egoera hau, ez da izan arrazoi bakar bat. Ea guk zer ahal dugun egin honeri buelta emateko.


Aipatu duzu eskualdeak baduela identitate berezi bat. zer ezaugarri nabarmenduko zenituzke?


Identidadea. euskal lurraldeak oso desberdinak dire batetik bestera, eta guk hemen badekogu euskal nortasun oso markatu bat: euskara, gure tradizioa, gure ohiturak. Elantxobetik hasita, Forura edo Bermeora, oso desberdinek euren artean; leku txikien identitate asko dago. gero bonbardaketa, gernikako arbola... dekoguz sinbolo pilo bat, elementu asko. Nik uste dut hori dala: ez dagoela identidade kolektibo bat busturialdekoa edo urdaibaikoa. Dekoguz bi polo: Gernika eta Bermeo. Eta batzuk Bermeo ingurukoak dira, kostakoak; beste batzuk Gernika inguruan mobiduten dira. Ikusten da, eskualdeko debateetan eta lanketa honetan be bai: batzuek Sollubeko bidea konpontzeko eskatzen dabe, beste batzuk autzagane eskatzen dabe. Eta gero dekoguz ezkerra eta eskuma aldeak. Alde baten eskatzen dabe garraio publiko hobea edukitzea. Ezkerraldean, nahiz eta herri txikiak izan, badago trena, autobusa... eta orduan, kontrastez beteta dago eta ez dekogu hori bateratasun sentimendua. Ez dot uste, ojala erratuta egongo banintz, baina ez dot uste dekogunik.


Aukerak aipatu dituzu, ezin direla pasatzen utzi. zer aukera nabarmenduko zenituzke etorkizunera begira?


Badaude proiektu batzuk: "herri txiki, aukera handi" proiektua, aldundiak abiarazi duena. Gero badago ZAP, aldundiak inpultsau eta jaurlaritzak dirua jarriko duena. Eta hor kokatuko neban be bai Guggenheim proiektua. Nik uste dut gauza positibo bat izan ahal dela, aukera bat izan ahal dela, ezin duguna desaprobetxatu. Baina ez bada ondo komunikatzen, kontra-kroduzentea be ahal da izan. Nik uste dut instituzioek borondate onagaz jarri dabela proiektua martxan, intentziorik onenagaz eta dekadentzi egoera bat pasatu daben eskualde bateri zeozer emoteko asmoz. Baina uste dut ez dela ondo egin ez komunikazioa, ez informazio ematea, eta denborak ez direla ondo neurtu, edo medioak ez direla neurtu, eta horrek buelta eman dauela. Positiboa izan ahal dan zeozer negatibo bihurtzen hasi dela.


Zer inpaktu positibo eta negatibo eduki ditzake, bai proiektuak eta lehen aipatzen zenituen ekimen horiek ere?


Aldaketa danak dakie eragin positiboa eta negatiboa. Aldunditik saiatu dira inpaktu positibo horrek adierazten, eta negatiboak ez direla hain negatiboak be bai mahai gainean jartzen. Baina klaro, informaziorik ez daukazunean, erreakzio humanoa da: "ante la duda" itxi niri nagoen moduan, "que no me toquen" edo zera. Eta ba bueno, datu batzuk bai lasaitu dozte momentu baten. Esaten eben 140.000 pertsona etorriko direla eskualdera bisitari, eta esaten dozu: "joe, emoten dau asko dala". da bolumen handixe garen eskualderako, dekoguzen infraestruktura eskasatarako, asko da. Baina gero konparazioan: gernikako arbolak zenbat bisitari hartzen dauz? bueno, 115.000. Bueno, eta ez da horrenbesteko inpakto, ez dogu nabaritu be egiten. Omako basoak, 75.000. a bueno, Gaztelugatxe hortik gora dau. Hori ja bagabiz soportetan. Konparaketa horregaz eta datu horregaz, perspektiba apur bat aldatu egiten dozu, baina nik uste dot proiektu honetan lehenengo titular handiak zabaldu zirela. Ez zan egon beharrizanik horretarako. Gero ez dot uste ondo ulertzen denik be, bi sede egotea.


Etxebizitzaren gaia atera da.


Museoa etorri barik be bai dekogu etxebizitzen arazoa. Dauz ja dispareta, oso zaila da gazte batek etxebizitza normal bat lortzea, ezta alokairuan be. Nik uste dot aldundiak edo instituzioek bai euki dabela asmo ona prozesu parte hartzaile hau, bai edo bai egingo zela. Sinesten dut be bai arlo "medioambientalean" egiten ari diren pauso guztietan, eta egingo diren erregenerazio eta berreskuraketa lan guztietan. Baina uste dut hau hobeto komunikatu behar zela, eta nahiz eta buruan eduki bi sede, lehenengo egingo bagenu hau, lehenengo saldu entzute prozesu bat, gero hausnartu eta hortik atera behar badira bi museo edo hiru edo dana dalakoa, ondo. Baina nik uste dut gizartearen sentimendua dela: hau jarri nahi izan da, protestak egon dira, eta orain hasiko dira entzuten, gu protestan jarri garelako. Eta nik badakit ez dala holan, baina txarto komunikatzeak ekarri dau inkluso entzute prozesu honen desprestigioa be bai, kalterako. Pena bat da, ez da askotan gertatzen galdetzea zer nahi dogun edo zelan ikusten dogun. Ez da ohikoa, eta gero galdetzen deuskunin, deslegitimazio bat edukitzea da pena bat.


Zure ustez, gaur egungo egoeran, ze aukera daude edo zer egin beharko litzateke gaur egun egiten ari ez dena?


Oso zaila da orain buelta ematea oneri. Nire ama ez dago egunerokoan eta deko ja adin bat, eta bizi da bere munduan, baina gauza batzuk gelditzen jakoz, eta horraino sartu da. Errotu da diskurtso bat, errotu da gauza negatibo bat, proiektu esperantzagarri baten eta aukera baten aurrean. Orduan, honeri danari buelta ematea ez da erraza. Baina bueno, beti da hobeto berandu, inoiz ez baino. Nik uste dot inportanteena dala komunikatzea, informatzea, azaltzea eta entzute prozesu honeri be bai bere balioa ematea eta esatea: eman zure iritzia, aintzat hartun eta gero ikustea, ezta? Bai, entzun dabe, edo "han tomado nota". Edo bai emaitza bat egotea, emaitza bat nabaritzea. Ez dakit kontran daudenak, alde daudenak, baina ene nire iritzia kontutan hartu da. Igual sinbolikoa izan beharko zen, baina hasierako planteamendua eta amaierakoan entzute prozesuak izan dezala eragina. Ez dakit zelakoa: edo kentzea museo bat, edo beste jartzea, ez dakit. Hori herriak esan dezala. Baina gero ez da ondo ulertzen be, nik bai, ulertzen dut edo nahi dut ulertu behintzat. Esaten denean, galdeketa hau ez dela bai edo ez erabakitzeko, dala danak entzun eta hausnartzeko. Bale, ondo dago. Baina hori ez da ulertzen. Jendeak esaten badu, galdetzen badau eta ezetza ateratzen bada, ba ezetz, ezta? Klaro, ez da hain sinplea, baina hori ere ez da ondo ulertzen. Ez dakit, igual ohituta gaude, ezta? erreferenduma edo hauteskundeak edo horretan legitimatzen aukera bat edo beste. Egia da hauteskunde batzuk egon zirela, alderdi bi aurkeztu zirela: batek argi alde, besteak badakigu ezetz, baina argi eztau esaten. Eta emaitzak izan ziren izan zirenak. Bai aldundirako eta bai udaletxetan.


Argi egingo dut berba: ezker abertzaleko munduak ez du nahi jendea libre adieraztea. Nire buzoian hartu dut, ez logotiporik, ez ezer. Guggenheim stop. Eta bertan ipintzen dau: hau da Agirre Lehendakaria Centerren helbidea, hau da kontaktua, eta esan behar duguna da "tal cual" guztiok batera "hau, hau eta hau". Entzuteko aukera badekogu, utzi lehenengo bakoitzari libre nahi duguna esaten, eta ezetza bada, ezetza da. Baina niri ez dozte inork esan behar zer esan behar doten. Baina jendea badabil lanean horretan. Eta horretan, mobilizazioetarako gaitasuna daukie, eta badauz mobilizatuta. Nik uste, Columbiako unibertsitateak eta ALCk jakingo dabela hori kribatzen edo irakurtzen, zeu zara aditua.


etorkizunari begira...


Guri loteria tokatu jaku eskualde honetan. Alde batetik, aldundiak dirua jarriko dau, Eusko Jaurlaritzagaz batera, pakete handi bat, eta gure aukera dekogu hausnartzeko eta proiektu desberdinetan eurek bultzada berezi bat emoteko. Eta museoak eklipsatu du guzti hori. Sentimendua da: museoa ekarri dabe, eta museoaren proiektua justifikatzeko, orain erabakita dago eta orain egingo dabe parte hartze prozesuaren zuriketa. "Nos vienen con el cuento de" beste zeozer ere egingo dabe: industriak be bai, lana be bai, etxebizitza be bai, garraio publikoa be bai. Eta pena bada, ze diru extra izango dogu. Galdetzeko aukera izango dogu, eta hor sartu dira pilo bat gai: Muxikako poligono industriala desblokeatzea, garraio publikoa ja errealitatea da, proba pilotuagaz dabiz, etxebizitzen diagnostikoa eta hainbat eta hainbat proiektu beharrezkoak direnak. Kulturala dan edo bernaturalizazioa jokoan dauden proiektuak ba bai, gure arima betetzen dabe, baina guk be jan be egin behar dogu, eta jateko gauzak eta eguneroko gauzak eta bizitzeko gauzak. eta horrek danak dauz. aparte dau entzute prozesu bat aukera doguna espresatzeko libreki.


Beste zerbait gehiago gehitu nahi duzu, garrantzitsua iruditzen zaizuna?


Egon naiz aste guztia pentsetan zer esango dot, zer ez dot esango, baina nahiko esan badot, ba nahiko.