content

Zer pertzepzio duzu eskualdearen egoerarekin momentu honetan?


Eskualdeak gauza on pilo bat dauzka hemen bizitzen segitzeko, baina esan ahal doguna da, infraestruktura aldetik, gabezia asko dekozela. Prometiduten etorri jakuzen urterik urte, baina ez dira gauzatu bere momentuan. Gara herri txiki pilo bat eskualdean, eta herri txiki horreek oso ezberdinak gara bata bestetik: batzuk landa eremu, mendi eremu, eta gero dekoguz itsaso ondoan dauzen herrixek. Oso desberdinak gara, nahiz eta elkarrengandik super hurbil egon. Nik uste dot eskualdeak falta dauzela infraestruktura. Gu ikasi dogu horrekin bizitzen, eskualdeko jendeok ikusi dogu bizitzen gabezi horrekin, baina uste dot falta dirala oraindino lehen mailako zerbitzu pilo bat: saneamendua, bideak eta beste hainbat arazo. Ikasketa leku bat ez dau. Gure gazteek herritik kanpora joan behar dabe ikastera, gehixenak. Gerniken bakarrik dekozu DBH, eta beste dana kanpora joan behar dabe. Orduan, badekoz gabezi batzuk.


Eta zeintzuk izan litezke aukerak eskualderako?


Aukera polit piloa dauz eskualdean. Bai biziteko, eta bai berreskuratzen dogun heinean dekogun altxor guztia. Ez nau berbetan masifikazioari buruz, nau berbetan gure herrira begira. Batez be nekazal eta abeltzainen ustiapen horreek, apurka-apurka, zapaldu egin doguz. Eusko Jaurlaritzak emon dauzan laguntzak joan dira beti ustiapen handietara eta monolaborantzetara, eta ikusi da honek beste txikitxuak, bai abeltzain eta bai nekazari txikiak, apurka-apurka joan dirala mapatik borretan.


Nik uste dot oportunidade bat badagoela txakolingintzan. Gure herrian badaude hiru bodega, eta hor egon diren langile txiki pilo bat hortik bizi izan dira. Baina apurka-apurka txakolingile handiek edo monolaborantzak apur bat tapatzen dabez eta mapatik borre dabez.Ez dauan aukerak izango dira ikasteko edo zerbitzuetatik aparteko lan horren beharra. Industria bera, joan gara guztiz ataraten eskualdetik, eta oin ikusten dogu ez daukagula. Gure etxera bazatoz, gu kamino jeneralera ezin gara urten goizeko zortziretan, ze kriston kolak dauz, edo urteten dot begixek zarratute, edo ez dot urteten. Zegaitik? Eskualdetik kanpora doalako jende pilo bat lanera. Eta egin doguna da: industria guztiak jan edo ez dotsegu aukerarik emon industria horri garatzeko. Garatzen egon den lekuetan bai, baina hemen ez.


Zergatik? Nik uste dot hor egon dirala beste interes batzuk. Horregaitik industria pilo bat itxi dira Gernikeko industrigunean, aurrera segiduteko laguntzak emon barik. Hori bai, ikusten dot gabezi handixe dala momentu honetan. Batez be eskualdeko jendeek lanerako ez dekolako aukerarik berton. Lehenengo sektorean "nos lo hemos comido", zapaldu egin dogu, eta gero industria hemendik atera dogu. Orduan hutsune handia dago alde horretan.


Testuinguru honetan, zer iritzi duzu Guggenheim Museoaren anpliaziorako proiektuaren inguruan?


Eskualdea orain arte izan da bigarren mailako prioridade bat. Eta orain dator makroproiektu bat. Nik ez dot ikusi oraindik proiektu hori, eta orain sartzen gara “plan estrategiko de Euskal Herria”-n. Momentu honetan lehen mailako beharrizana dekozen eskualde baten moduan agertzen gara, edo behintzat inbertsioak egiteko eskualde baten moduan.


Eskualde honetan egin doguzan legeek, Urdaibaiko legiek adibidez, bertoko jenteari —hemen bizi izan garen jende askori— pilo bat gauza ukatu deuskue: marisma ondoan bizi izan dan jendeari, marisma horrek erabilteko edo ez erabiltzeko, teilatu bat konpondu behar izan bada... Euki doguz lege pilo bat. Lege normaletatik aparte, ikusten dogu beste lege bat. Zegaitik? Erreserba baten barruan gaudelako biziten. Guk ikasi dogu horregaz biziten. Batzuetan euki doguz geure gatazkak bai Urdaibaiko Patronatuagaz edo beste horreekaz, ezin izan dalako edozer egin. Eta nik uste dot orain emoten doztela arrabizoa, pentsetan dotelako jenteari ulea hartzen egon dirala eta orain edozer egingo da. Eta hori egingo da diru publikoaz.


Orduan, gune industrial baten lehen enpresak egon diran zona hori momentu honetan egongo da plan barri baten pean, eta kenduko jako zona industrialaren titulua edo ipiniko jako ekipamental, baina diru publiko bategaz. Eta gure danon diruagaz deskutsatuko da, edo kutsadura kenduko jako. Eta gero aparte egingo da bide bat marisman ganetik Muruetaraino, eta bide horretan lurraren jabe izan direnak ezin izan dabez euren lurrak ustiatu, eta orain dana libre gelditzen da.


Emoten dozt arrabixoa, ze pentsetan dot ulea hartzen egon direla, que nos toman el pelo, hau Guggenheimen izenaz estalita. Dana estaltzen dau eta, ganera, ikusten dot enpresa pribatu bateri leku guzti hori egiten jakola. Goazen buelta bat emoten: enpresa pribatu bat da. Enpresa pribatu hori etorriko da “a suelo conquistado”, “a suelo recalificado”, “a suelo bien puesto”, eta bere txiringitoa jarriko dau. Baina enpresa pribatu bat da. Enpresa pribatuak dira be lur hori kutsatu daben enpresak: bai Muruetako Astilleroak, bai Dalia bera, edo beste ondoko enpresak. Orduan, diru publikoa behar da? Edo enpresa horreek ez leukie eurek lur hori deskontaminau behar? Guggenheim bera da icebergaren goiko aldean dagoena, baina hor betik dagoz pilo bat gauza diferente.


Eta orduan, Guggenheim proiektua zelan ikusten dot? Ba, txarto ikusten dot, ze ikusten dot orain arte “que nos han estado tomando el pelo”. Ni ingurune rural batean bizi naz. Ezin izan dot egin etxe bat egurrezkoa, Urdaibaiko Patronatuak ez doztelako itxi. Egin behar izan dot ez dakit ze ezaugarritakoa. Ezin dot nire terrenoa zarratu ez dakit zelako hesi bategaz, Urdaibaiko Patronatuak ez doztelako itxi. Ezin izan dot nire lurrak ustiatu nik nahi nuen moduan. Baina momentu honetan, lege guzti horreek, gu kontra egon garenak, orain alde izango dira eta edozer egingo da.

Eskerrak egon diran lege horreek, eskerrak! Bestela hemen kristonak egingo ziran.


Baina momentu honetan, marisma inguruan dauden turismoak eta landetxeak be handitu ahal dira. Orain arte bakoitzak euki ahal izan dauz x gela, eta gehiago egin ahal dabez. Eta pentsetan dot dala apurtxu bat ulea hartuta ere, hemen bizi izan garen guztioi. Banua haserre. Emoten dozt popatik horreri lekua egin behar izatea. Eta gainera Guggenheim bera pribatua dalako. Ganera, izango bazan beste zeozelako zerbait publikoa edo danona izango zana... baina Guggenheimek, bai, emoten dauz popatik horreek izena. Berari utziko jakoz ate guztiak zabalik.


Nik uste dot aukerak badauzela. Eta egin behar dogun apustua ikusten dot: ya que industrialde bat egingo dogun hemen, ba enpresa motorrak ekarri. Maier bera bada enpresa bat ingurueri emoten deutsana pilo bat: dekoz lonjak, deko garraioa, deko... Ahalegina egin behar dogu horretan.


Baina horretara ahaleginduko gara, enpresa motorrak emongo dabezena abaniko zabal bat. Ingurunea beti kontuan hartuta, ze bizi garen lekua pribilegio bat da. Nik uste dot horretan lagundu beharko leuke Eusko Jaurlaritzak berak, eta egin beharko leukena da promobidu hori. Lana sortu, baina ez lana sortu enpresa baten pertsonentzako bakarrik. Enpresa horrek goteoa egitea beste enpresa txiki batzuentzako. Maierrek daukon moduan: Maierrek dekoz, ez dakit zenbat lonja, deko garraioak direnak, Gernikako garraio enpresa bat bizi dana Maiergatik, eta gure dot esan holako abaniko zabal bat. Momentu honetan zerbitzuetatik bizi gara. Eta ikusten da goizetan zelako karabanak dauzen eskualdetik kanpora. Pilo bat karabana dagoz.


Zerbait gehiago gehitu nahi duzu?


Ez, eskerrik asko.