Zein da zure iritzia eskualdearen egungo egoerari buruz?
Nik uste dut eskualdean egungo egoera bizi kalitate mailatik ona dala. Ondo ondo bizi gara eskualdean eta nik pentsetan dot leku on bat dala bizitzeko, baina egixe da, ekonomikoki baitute, badekogule nesesidadie zeozer eukiteko. Nik ikusten dot arlo ekonomikoan ez dekogule salida askorik. Batez be enpresa askorik ez dago eta gure eskualdien lan eitie ez da erraza. Neure kasuan be eskualdetik kanpora eta nire moduan beste hainbatek urten ein bidogu. Egixe da ba igual ba holan izen bideu baina nik pentsetan dot ekonomikoki bai behar dauela bultzadatxo bat eskualdeek. Ez dakit nundik eta zelan etorri ahal dan, baina, bai.
Bultzada zein arlotara bideratua?
Nik pentsetan dot ekonomikoki onuragarria izan leiken edozein arlo direla onak eta danak landu behar direla. Azkenien frogak egin bidie, naiz eta gauzak ondo edo txarto joan, baina bai ikusten dot hortik nezesidade dekogule lehen esan dodan moduan.
Eta eskualdeak dituen aukerei dagokionez?
Aukerak asko izan leiz. Egixe da bebai eskualde mailan dekogule konexio falta hori errepide handienekin. Apurtxu bet urrun gauz eta gure accesoak ez dire egokixek, orduen horrek nik pentsetan dot enpresari apurtxu bet atzera botatzentziela, baina aukerak nik pentsatzen dut egon zirela, asko bai.
Erronken artean (...) bestelako erronkarik edo identifikatuko zenuke?
Azken batean, herri txikitxua da. Guk gure nukleoa da Gernike. Guk Gernikera joten dogu ba danetarako: erosketak, lanerako, medikuak… danetarako Gernikera jo behar dugu.
Garraio arazorik badago?
Azken baten, gure arazoa da auzo asko dagozala. Konexio arazoak bai badekogu, autobusak ez dekole frekuentzia askorik egia esan. Medikura joateko, alboko herrietara joateko, behar dozu kotxea. Eta gero beste mediku guztiek espezialistak direnak eta analisi batzuk egiteko, Gernikara joan bi dugu.
Gazteak, non ikasten dute?
Gerniken. Hemen ez dago eskolarik. Joan bidire Gernikara, baina azken baten horra be mugidu ein bidozu zelan edo halan, edo motorra edo kotxea baina egixe esan autobus zerbitzuek nahiko defizienteak die... Badekogu, baina ba dinotsut hantxe gabizela horretan. “Taxi a demanda” jartzeko asmoa dau, baina klaro, taxia a demanda bat zelan izango dan gero beste kontu bat da.
Ze iritzi duzu Guggenheim Museoaren anpliaziori buruz eskualdean bertan?
Nik pentsetan dot ona izango leitekela gure eskualderako. Egixe da, jentien artian sortu den kontrako mogimendu hori, ba bebai garrantzitsua dala, baia nik uste dot ona izango leitekela eta bebai izenien dauela arazoa. Guggenheim izen biherrien, izengo bazan "centro de interpretación de la biosfera", ba igual beste harrera bat eukiko leuke. Baina Guggenheim holakoxe haundixe eta danari esaten datzetie ezetz, baina zer pentsatzen duzue zuek, Bilbo bezalako Guggenheim bat egingo dela hemen? Ba ez... Hori ez da izengo. Eta ganera, dana legien barruen eta ondoen egongo da. Diputazioak ez du egingo holako danan kontrako eta legien kontrako gauza bat, ondo egina dauen gauza bat izango da. Baina nik pentsetan dot izenan arazoa be badagoela. Beste izen bat eukiko baleuke ba igual kontrako jarrera horiek igual gitxiago izango litzakez. Baina nik pentsetan dot oso proiektu ona dela, Guggenheim eta beste edozein enpresa eta zeozer. Ze lehen esan dodan moduan, eskualdean zeozer bida, aktibidade ekonomikoa bida, eta bat izango da Guggenheim eta beste bat izango da ba beste enpresa bat eta bestia beste bat. Bai, nik ondo ikusten dot.