Zer pentsatzen duzu ari dela gertatzen eskualdean gaur egun?
Eskualdean, orokorrean, hiru faktore nagusi topatu ditut. Bat, Urdaibai Biosferara gerturatzen ari zaren heinean, adibidez, jatetxe edo lotarako leku edo nolabait establezimendu berriak eraikitzen hasi direla. Edo bueno, behintzat badaudela azkeneko bost urteetatik gaur arte. Eta gero, beste herri txiki batzutan, barrurago dauden herri horietan, negozio asko ixten ari direla, gehiengoa jubilazio egoeragatik. Eta horri lotuta bai dala nabari gazte jendean kanpora joateko joeran eskualdetik edo behintzat eskualdeko herri nagusiak ez dianetatik kanpora. Horiek dira ikusten ditudan hiru faktore nabarmenak, zer gertatzen ari den. Horri gehituz, igual Bilborekiko daukan proximidadea. Eta guk ikusten duguna dela geroz eta jende gehiago hurbiltzea dela eskualdera, arrazoi ezberdinengatik. Agian merkeago delako Bilbon geratzea baino. Edo Bilbo gertu daukalako eta natura gustatzen zaiolako eta kanpoaldean geratzen da. Baina bai geroz eta nabariagoa dela kanpoko jendea datorrela bertara.
Eta gaur egun zeintzuk pentsatzen duzu direla erronka nagusiak?
Nik uste dut erronka nagusiak islatzen direla pixka bat lehenengo sektoreak barnebiltzen dituen arazo guztietan, bai generazio aldaketa... Ez duela zertan izan lehenengo sektorea. Baino herrietako generazio aldaketa eta bertako negozioen generazio aldaketa horrek nola islatzen duen, ze azkenean, ekonomia edo prozesu ekonomiko hori ez da burutuko. Hori, nire ustez, gauza erabakigarrienetako bat izango da. Eta erronka nagusia ere izango da nolabait erakartzen ari garen bestelako turismoa, izan Biosferakoa edo izan jatetxeak betetzen dituen jendearena, edo nazionala, ez du zertan kanpokoa izan, jakitea kudeatzen ondo. Eta, adibidez, eskualdeko zati batzuk ez gaitzestea eta goraino betetzea eta beste batzuk hutsik uztea. Oreka bat sortzea denen artean, bai natura, bai negozioa, bai turismoa. Danan arteko oreka bat bilatzea, gutxi gorabehera. Nik uste dut horiek direla erronka nagusiak.
Inguruan ikusten duzunagatik, zeintzuk uste duzu direla zailtasun nagusiak?
Nire ustez erantzun erraza izango litzateke ba igual instituzioek bertan ez direla jartzen fokua, baina fijatuta eskualde honek daukan garrantzia, kasu hontan Guggenheim prozesuak euki duen erantzuna izan dela eta. Ez nuke esango instituzioek bertan fokua ez direnik ari jartzen. Nik uste instituzioen partetik interesa badagoela, eta igual zailtasuna da interes hoiek denon gain edo denen onurarako zehaztea. Hemen badaude enpresa handi asko, lehenengo sektoreko lur asko biltzen dituztenak, eta agian, komertzio handiak edo hirugarren sektoreko joera horiek bultzatu beharrean, agian orekatzea inbertsioa edo orekatzea dauzkagun behar guztiak. Ze fokua badago, interesa badago. Ba interesa jarri ezkero denean, zergatik ez gara denak ados egongo? Eta agian zailtasun handiena izango da, turismoan alde egon edo ez egon, turismoa sortzen ari da, nahi eta nahi gabe, Euskal Herrira gehienbat jendea ari da gerturatzen. Ba zailtasuna izango da turismoan, nire ustez, turismoan erakarpen edo turismo sostengarri baten sistema bat eraikitzea bere horretan.
Guggenheim hedapenaren proiektua aipatu duzu. Instituzioek azken berba eman zuten eta ezezkoa azaleratu zuten. Honen inguruan zerbait esateko badaukazu?
Bai. Enteratu ginenean bere horretan ezezkoa emanda zegoela, bai artu nintzen egunkari ezberdinetara, ikuspuntuak irakurtzera. Igual Deia batek, El Diario Vasco batek eta Gara batek ez du berdina izango proiektuan inguruan. Eta bazegoen gauza bat denetan antzekotasuna, edo behintzat erantzun berdina esaten zuela, dela herritarren gehiengo edo inpultsu sozialak esanda ere, argumentu sendo bat dela. Hori badakigu guk bertan hala dela, ezezkoa izan dela nagusitasuna. Eta egunkari guzti horietan azaleratzea eta beraiek ere prentsaurrekoan argumentu hori erabiltzea iruditzen zait positiboa.
Ni posizionatzen nintzen Guggenheimen kontra, eta horrek zekarren guztiaren kontra. Iruditzen zait seguraski beste arazo administratibo eta askorengatik ezetz bultzatu dela, baina argumentu hau ere azaleratzea nire ustez garrantzitsua izan dela eta interesgarria; baita aspektu guztietan zabaldua delako. Ez bakarrik ezkerraldeko periodikoetan, baizik eta periodiko guztietan. Ba horixe, ba jende zibilak esan duela zein izan den erantzuna eta horren presioagatik ere atera direla argumentuak Guggenheimen ezeztapena baieztatzeko nolabait. Nik uste dut badela azpimarratzeko gauza bat.