channel code
0943 / 0944 / 0945
content

Entzun duzue Guggenheim Museoaren hedapenarekiko hartu den erabakia? Zer iritzi duzue?


0943: Urte askotan eztabaidatzen egon dana hamentxe, eta jentiek iritzi asko dekoz eta emoten deu, gauza hain konplexua danez, hainbeste iritzi dauzenez, ba benetan zer dan ahaztu eitxengu. Ba bueno, azkenengo urtietan behintzat, ikusi izan da ba ikusten zanian hori proiektua benetan egingo zala, ba jentiek erantzun ein ebala. Jentik iritzi asko dekoz, gauza oso konplexua da, baina danok aurre eingo dogu hau ez eitxeko. Ta hori demostra izan da, ta azkenien ikusi da jentiek bat ein deu, eta ez da geratuko proiektu hau presio sozialagaitzik. Eta ondo. Nik uste dot consenso general bat modun dagoela eskualdien eta ondo dagola.


0944: La McDonalización de los museos. Gu efecto Guggenheim eman dogu klasean.  Bilbon ein zanien, zelan Bilbo transforme zan, eta tertziarizaziño dana, ezta? Zelan industria egon zan lehen eta oraintxe turismoa dela, Bilbo politxa dala... Ta hori dana gezurra da. 


0945: Ni museuen kontra ez nau. Espero dot hor museotan biharra eitxi, eta ez zan egongo txarto museo bat Gerniken egotea. Baina klaro, ze artelan egoteko bertan? Euskaldunenak edo amerikanoenak eta ingelesanak? Ze ja ez da Urdaibai bera ondarea? Unescok hori esaten deu. Patrimonioa dala, ondarea dala. Benetan museo batek, ze interes deko?


0944: Bilbon bertan pasa dana ikusitxe. Gu eskualdekoak, baina gaztiek izenda, horrek ekartzen dabena nik ez dot gure nere herrixen. 


0943: Hamen danori gusteten jaku beste leku batzuetara joatea. Nik be gure dot Granadako pareja bat etortie ikusten hau lekue. Baina nahiko turismo dau. Eta ez dela turismoa mozkorrena Ibiza eta moduen. Baina ja nahikoa ikusten da herrixe hori barik. 


0944: Eta turismoa ez da igual bidie. Hemen lehen industria egoten zen, oin ez dago industria. Baina joder bakarrik turismora bideratzea gure eskualdea… Turistifikaziñoak ekartzen dauena da batez be gaztiek jasango dabena euren egunerokotasunean, biherrak lortzeko orduan eta dana... Horrek ez dau ekartzen onurarik.


0945: Ja dana karu dau.


0944: Baina oin beste batzuk be medaila kolgetan doaz eureri esker bakarrik lortu dala.


0943: Eta iritzi diferente asko dauz, eta nik animalien inguruan ez dakit ezebez, eta horren konture ez noa egiten berba. Nik artin ingurun gehiago dakit eta horren aldetik be kontran nago, eingo zan museoan kontra. Guggenheimen kontra. Ez deu erantzuten artearen aldetik inongo onurarik ez gure ondareari, ez Euskal Herriari, ez ezebez. Hori da inportantea, bakoitzak bere ikuspuntutik edo dakienetik aportetea. Jode, nekazarixek dauz bizi osoan dabizenak horko lurrek lantzen. Be bai dauz astillerosetan eitxen diezen biherginek. Hamentxe industrixe dau ondino Gerniken. Bakoitzak beren ikuspuntua edo gaztiek-edo, bakoitzaren ikuspuntua plasmeta, aurrera ein da eta azkenean eten ein da.


0944: Horrek ixten dau argi be bai jente asko batu dala horren kontra, hainbeste sektore edo hainbeste ikuspuntu ikutzen dabezen lez, azkenean, ba igual, hizkuntza aldetik, euskerientzako, igual ez da bape onuragarria. Arte ikuspuntu batetik, igual ez da museo egokiena, ez dauelako oso ondo bideratuta ikuspuntu batetik. Ekologiamente be ez Urdaibaien jartziena. Nun gudan jarri, zelako turismo motie ekarriko daben eta azkenengo urtietan turismo hori hemen sustatzen dabilena, ba ez dala bape onuragarrixe behintzat herrixentzako eta gehixenbat badala turismo mota bat... Bai, jentie ekartezu "beittu, ze politxe dan gure parajie, hau ez dakit zer da, lau argazki atara". Baia bertoko komertzioak horretaz eztabe irabazten. Berton turismoak ez dau ixten dirurik. Guggenheimez aparte, Gaztelugatxen be bai ikusi da ze turismo mota dabilen bideratzen eta zertan dabilen bihurtzen horko zonaldie be bai...


0945: Egotie hori erantzune horren kontra ez da gauza arraro bat. Hori pasa da hemen, adibidez, Lemoizen, ez dala hain urrun be ez edo parke eolikoekaz ari dana pasetan Araban eta Nafarroan be bai. AHT be bai.


Etorkizuna zelan ikusten duzue hemen? Zer botatzen dozue faltan?


0945: Lea Artibai eta Busturialdea dira marjineta dauzen eskualdiek Bizkai barruen. Lekeitiotik Bilbora zenbat tardatezu autobusin juaten? Ez da bakarrik turismoan problemien, da dauzela Jurassic Park bat moduen eitzen, turistari zuzenduta dagoena eta bertokoak gauzeka Bilborantza joaten biherrien edo Durangora edo hiri handixetan.


0944: Ciudad Dormitorio. Tabernatan edo dendatan ezbazu lan egiten... Ez da industriarik, ez dago ezer. Hori dana Bilbon da. Dana prozesu baten barruen ikusten da. Eta tertziarizazioa deizten jako. Hau pasetan da hemen, Italian, Alemanian... Hau ez da hemengo problema bakarrik. Zer ahalko zan ein? Ez dakit.