Atzo eman zuten berria Guggenheimek ez duela hedapenik izango. Zuk nola baloratzen duzu erabakia?
Nik bai uste dut eskualdiak euki deuzela edo badekozela gabezi batzuk. Alde batetik, enpleguari jagokonez. Eta igual proiektu argi bako eskualde bat da. Bere garaiko desindustrializazioak eta zarratu diren enpresakaz-eta abar, bihurtu da halako pueblo dormitorio bat. Suposatzen dot hau batez EAJtik planteau dala, horreri soluzio moduen-edo, euren interesakaz be bai. Eta nik ez neben bape ondo ikusten. Hainbat zera ikusten notzozen kaltegarrixek zirenak.
Hasteko, guztiz turismora bideraturiko eredu bat zan gure eskualdientzat. Eta ikusi ahal da beste eskualde batzuetan be bai Euskal Herrian bertan ze eragin euki daben horrek. Eta beste batetik, batzuentzako bakarrik zala interesgarri hau. Alde batetik, bai, turismotik diru ataraten dauen pertsonentzat. Ez bakarrik zera handixek, e, baita gure bizilagunak diren eta apartamentu turistikoak dekien pertsonentzako sala interesgarri. Baina gainerakoentzat iruitzen jate ezetz.
Deritzot artieri espazio bat emotie inportantea dela, baina horrek balioko ezten, adibidez, proiektu izen balitz "Arte Ederren museo bat zabalduko da, beste ezer barik". Baina zuzenean zan fundazio pribatu batentzako, diru publikoa bideratzea eta inkluso euren neurrirako lege batzuk edo aldaketa batzuk egitea. Orokorrean, negatiboa zala. Neu be ibili naiz beste eragile batzuetatik, bai plataformari babesa adierazten, eta, gero, beste eragile batzuk deitu dabezen manifetan-eta laguntzen eta parte hartzen. Eta nire posizioa argia izan da eta aktiboa izan da be bai kontrakotasun horretan.
Orduan, nik guztiz positiboki baloretan dot gaurko berria. Eta iruitze jate izan dala garaipen bat, ba beste batzutan pasetan ez dan moduen, gitxi batzuen interesantzako zan zera bat gelditzie lortu dala. Orduan, niretzat behintzat, oso pozgarria izan da.
Oin falta dana, aurrera begirako horretan, zein izango dan honen alternatibie. Hori faltan bota dot denpora guztian, ez oin bakarrik. Baina halandabe nik oso positibotzat eta pozez hartzen dot erabakixe.
Zure ustez, erabaki honetan zer faktorek eragin dute batez ere?
Alde batetik, esango neke nahiko orokorra zen eskualdeko kontrakotasun bat, hegemonikoa ez dakit, baina oso-oso kontrakoa zela iruitze jaten. Zeuek atera zenduezen datuetan-eta ikusten zen ez zala bakarrik beste batzutan paseu ahal dan moduen, bakarrik alderdi edo mugimendu politiko batzuetako pertsonak euezala kontran, askoz orokorragoa zala. Horren barruan, batez be iruitze jate EAJko jende bat kontra egoteak eragin handia euki dauela. Eta bestetik, egon direla igual faktore batzuk edo arrazoi batzuk ondino bonbo handiagoa emontziena. Urdaibai Erreserban zera ekologikoak, adibidez. Igual beste egoera baten, hau plantie bazan Mungian, ba igual ez ebazen eukiko, eta igual eraginek bardinak izango ziren eta abar, baina egon direla igual propagandistiko be bai jendientzat larrixauak diren zera batzuk. Eta dana igual ez jate positibue iruditzen, e. Esan nahi dot, uste dot jende bat kontra ipini dala "qué hay de lo mio"-tik, eta hau da "niri ez ikutu, ni gustura nago nire eskualdean, nire txaletagaz eta joan naiteke hamar minutura hondartzara eta niri hau ez ikutu". Eta hortik be euki duela iruditzen jate kontrakotasun jarrera horietan. Bai egon dala jende bat esango dugu politikoki lerratzen zana kontra, beste eredu baten alde. Eta horrek uste dot eragine euki dauela kontrakotasun hori zabalagoa izate horretan. Esango nuke kontrakotasun orokor bat, horren barruan EAJko jende bat kontra egotea. Eta gero, zera propagandistiko edo mediatikoa, presio mediatiko hori ezin zelako ekidin; eta hor faktore horrek, direla ekologia, erreserba naturala dela, polite dala...
Badago sentsazio bat eskualdean gainbeheran dagoela. Nola ikusten duzu etorkizunera begirako eztabaida hori?
Ba, gatxe iruditzen jate. Eta beste eskualde batzuetan pasaten dizen gauzakaz lotute. Adibidez, hor Azpeiti inguruen eta abar, eoliko batzuk egin nahi ziela eta jende kontra. Eta Araban be fotoboltaiko batzuk jarri gure ziela eta jendie kontra. Eta uste dut erosotasun horretatik denok dekogula joera bat, "nire etxe ondoan, ez dut nahi ezer" esaten hori, eta askotan falta dela ikuspuntu orokorrago bat, nazionalago bat, "Euskal Herri osorako zer bihar dogu" bat. Eta uste dot ariketa hori gitxi egiten dala eta egiten danean ez dala asko partekatzen. Hor Ramon Zalloren irakurketa bat, proposamen batzuk, lehen sektoreagaz eta abar. Eta ez dakit askorik zabaltzen den, inork kasurik egiten dotzon. Eta gero buruan sartzen dire Guggenheim moduko zera batzuk eta ematen deu hori dela soluzio bakarra. Orduen, iruitze jate, alde batetik, analisirako joera gutxi dagoela, interes partidistetatik aparte. Analisi horren ganeko erantzunek be oso urriak izaten direla eta gero ez dela egoten be ez esango dugu partekatzeko espazio handirik. El Correon urtetan deu titular batek, urtengo dau Garan artikulu batek kontra eta Deian alde. Eta bueno, bakotxak esan deixela, ezta? Orduan, ez dakit. Analisirik ez dau. Baldin badau ez da zabaltzen, eta gero ez dauela debaterako zerarik. Eta gero, aparte be bai, Gernikako egoera politikoa dana izanda, ba ez dakit oso gatxa iruditze jate. Eta gure eskualdie eskualde komodo bat dala kontuen hartu bihar da. Jende bat komodo dago. Eta momentu honetan industriak-eta, eztekie be ez garai bateko gaitasunik, ez berba onik.
Uztailean atera genuen aurretiazko txostena, ez dakit horren inguruan informatzerik izan zenuen edo zure inguruan komentatu ote zen. Zer balorazio egiten duzu?
Orokorrean, nere ingurko ia danak nahiko Guggenheimen kontrakoak ziren. Orduan, berrespeneko sensazinoa emoten eban, eta egixe da igual batzuetan igual norbere inguruak be alimentetan dau norberaren iritzia be bai. Baina, horrelako berrespenerako izan zela iruditzen jate eta sentsazino batzuk konfirmatie be bai. Zabaldu zan apur bat bai, baina zentzu horretan, berrespenetik.
Iruditzen zaizu egon zela elementuren bat kontutan hartu ez genuena edo zerbait faltan sumatu zenuena?
Holan esanda, ez dakit. Ez neban sakonean irakurri.
Entzute prozesuaren inguruan, ze espektatiba zenituen? Zenbateraino bete dira?
Hasikeran baneukan zera bat... Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak bultzatutako gauza bat, ez dire ente neutral batzuk. Orduan, baneukan retizentzi bat. Behin hori urten ebanien-edo, ez dakit retizentzi horrek, ez dotez ez konfirmaten ez deusezten, baina beno, ba, ikusten zan ez zala bakarrik, horren bozgorailu ixeteko, aldekotasun baten bozgorailu izatek. Orduan, beste era batera hartu nuen.
Lehen aipatzen zenuen igual foro horiek falta direla nolabait iritzia partekatzeko, eskualdearen etorkizuna pentsatzeko. Nola irudikatzen duzu etorkizuna?
Niri gustuko jaten egotea analisi bat egoeriena, errealitate materialana eta horren araberako erantzun bat. Gustauko jaten erantzun hori ez izatea eskualdientzat bakarrik. Batzuetan ematen du eskualdie dala ente bat... Ez, nik nahi dot Euskal Herriarentzako proiektu-estrategia-sare bat, eta horren barruan Busturialdeak be beren ezaugarriekaz leku eduki deixela. Gustauko jaten berreskuratzea lehen sektorie, kostako arrantzatik hasi eta baserritarrentzako baliabide eta abarretara. Hor aipatu, adibidez, Baserritik Gernikara moduko proiektuek edo holakoak ez deixela bakarrik hiru-laun okurrentziak ixen. Eta benetako babes bat egon deixela. Ez bakarrik Busturialdientzat, Euskal Herri mailan.
Eta gero industriaren apologia hori be bai. Badakigu zer dakarre hirugarren sektoretik bakarrik bizitze horrek. Bai, hor behar dugu buelta bat eta industria ulertzie be bai ez dabela ixen biher labegarai batzuk imini behar direla padura erdian. Beste industria batzuk existitzen direla, balore jasangarriago batzutan eta abar.
Hori ekonomikoki, eta gero sozialki gustauko jaten, alde batetik, herri txikietan bizixe eiteko moduko azpiegiturak egotie. Oin, adibidez, autobusen zera bat jarri da. Proiektu diferenteak egotie elkartzeko jentie bizitzeko.
Eta gero, beste garrantzi bat emon euskararen kontuari. Alarma gorriak aspaldi egon biko lirekezela piztuta, eta eztait alarmaren botoia existiduten dan be ez. Oso txarto ikusten dot. Uste dut Busturialdea bezala leku bat irabazte bidien jarri zana. Buelta emon jakon euskararen erabileraren kontuari, Gerniken bertan gaztien artien %50etik gora zan erabilerie oin dala urte batzuk. Eta datorren urtien urtengo diez Soziolinguistika Klusterran hurrengo neurketak, eta negargarriak izango direla. Ez delako ondo egin lana sektore batzuetan eta Euskal Herri mailakoa da be bai, baina Busturialdea be, pena handiagaz, baie hori iruditze jate. Gustauko jaten herri txikientzako zera bat, bertan lan egiteko zera bat eta eskualde euskaldun bat. Hori da gustauko jatena.
Eta dakixenari entzutea. Eta ez da entzuten. Ez nigaitik, Ramon Zallo bat okurriten jate, baina seguru dauzela beste 800 lan ez dodazenak ezagutzen.