Zer ari da gertatzen eskualdean?
Nire ustez Guggenheim museoaren proposamena egin zutenean, nik uste dut gauza pendiente asko zeudela, beste proiektu berri bat sortu baino lehen egiteko. Adibidez, kultur mailan. Eta bestetik, uste dut asko instituzionala dagoelako herrian. Daukagun udal gobernuarekin egia da ezin dela ezer aurrera eraman guztien baieztapenarekin-eta. Eta orduan, bueno, nik uste dut zentzu horretan, adibidez, ni etorri nintzenetik, entzun dot mediateka bat egingo dala, eta oraindik pendiente dago. Ez dago, adibidez, umeentzat espazio estali bat non egon daitezkeen gauza desberdinak egiten. Ez dago herrian erdigune bat. Izan daiteke pasealekua, baina hor ez zaude eroso. Hor daude eraikin batzuk egin dutela pribatuetara eman. Txikipark bat dago. Hor egon daiteke espazio munizipal bat, nire ustez. Eta orain dago gaztetxea beste aldean. Baina hori guztia nik uste dut izan daitekeela kohesiorako eta bizitza komunitarioa egiteko erdigune bat herrian eta Gernikan hori falta da. Ze nik uste dut bonbardaketa eta gero, alde zaharra ez dago; orduan, ez da erraza elkartzeko gune handi bat aurkitzea, nahiz eta gero Astra egon. Baina hori da autogestionatua. Orduan, gauza desberdinez hitz egiten dugu.
Hori alde batetik, eta gero ni Guggenheim museoaren kontra nengoen. Ze iruditzen zait horrek ekar ditzakeela, alde batetik, turistifikazioa, horri lotuta gentrifikazioa eta horri lotuta bultzatzea kultura bat kontsumorako soilik. Eta nik kultura beste era batean ulertzen dut. Nik uste dut kultura kohesiorako dela. Nik uste dut, gainera, museo bat egin nahi badugu, ondo egon daitekeela. Zergatik ez? Baina euskal sortzaileekin edo balorean jartzen hemengoa. Azkenean, bultzatzen ari gara kontsumoa, turistifikazioa eta marka globalak eta internazionalak Guggenheim bezala. Eta nik uste dut balorean jarri behar dugula gurea. Ez bakarrik, e? Oso interesgarria da ere kanpoko proiektuak ezagutzea, elkarlanak jasotzea eta guztion artean sare bat sortzea. Baina, adibidez, Gernika, nik uste dut mapan badagoela proiekzio bat, baina ez dela lantzen bide horretan. Eta, adibidez, hemengo kultura sailetik edo hemengo udaletik ez da ezer jorratzen. Ez dira beste herri batzuekin harremanak sortzen edo proiektuak. Imajinatu jaialdi bat edo artista desberdinen topaketak egin... Hemen egiten dena da bakarrik ekitaldi instituzionalak, bakearen sariak eta horretan geratzen da. Eta hori da bakarrik justu urteurrenean. Orduan, bueno, nik uste dut Gernikak potentzial handia daukala eta biztanleri interesgarri bat daukala, ze biztanle gehiena formatuta dago eta euskalduna da, maila batekoa, lan finkoarekin gehienak, gutxienez nik ezagutzen dudan jendea. Gero, denetarik egongo da, baina uste dut potentzial handia daukala zentzu horretan, eta, orduan, beti bezala kopiatzea eredu bat kanpotik... Ba ez nago ados.
Museoarena komentatu duzu. Ez dakit atzo hartutako erabakia nola interpretatzen duzun eta zein motibazio uste duzun daudela horren atzetik.
Ez daukat informazio guztia. Iruditu zitzaidan momentuz baietz gelditzen dela proiektua, baina ez naiz guztiz fidatzen. Uste dut igual zerbait egin nahi dutela hemen, baina, ez dakit, balorean jartzen berriro kontsumoa, turismoa... Beste bide batetik doazela ulertzen dut nik. Eta orduan, bueno, ezin dizut esan, ze ez daukat informazio guztia. Bakarrik ikusi nuen albistegietan.
Eta uste duzu entzute prozesu honek, adibidez, inpakturen bat eduki duela?
Nik uste dut inportantea dela eta beharrezkoa dela egitea. Horregatik parte hartzen dut. Hasieran, nik esaten nuen, "ba hau erabakita badago, zertarako?". Baina uste dut, azken finean, ez dakit horrexegatik izan den, baina uste dut inportantea dela ere, justu momentu klabe batzuetan, ba jendearen iritzia jasotzea.
Eta zure ustez, erabaki hain estrategikoak, nork edo nola hartu beharko lirateke?
Nik uste dut ezin dela izan instituzioek bakarrik iritzi hori hartzea. Nik uste dut beste leku batzuetan egiten duten moduan, erreferendum bat egin daiteke, baina klaro, horretarako informazioa argi eta garbi eman behar da. Adibidez, hasieran bultzatu zirenean gauza batzuk alde edo kontra, jendea ez zegoen informatuta. Orduan, zuk igual aurreiritziak eduki ditzakezu edo iritzi oso argiak, adibidez, nik Guggenheim entzuten badut, nik ez dut nahi. Badakit Bilborako izan dela proiekzio bat, ez dakit zer, baina azken finean, nor aberasten du egoera horrek? Edo norentzat da baliagarria museo internazional bat izatea hiri edo herri batean? Orduan, bueno, gauza onak ekar ditzake, baina beste batzuk ez dira hain onak. Eta bueno, adibidez, ikusten dut Donostiako biztanleriaren egoera. Dena garestitu da, alokairuak, etxeak, ezin duzu ja bizitza normal bat egin. Eta, adibidez, ni bizi naizen auzoan ere, orain saldu da baserri bat eta erosi dute Madrilgo batzuk bakarrik oporretan egoteko. Nik hori ez dut bultzatu nahi.
Eta ni ez nago turismoaren kontra. Ni ere turista naiz joaten naizenean oporretan, ez dakit zer. Baina uste dut beste modu batzuk ere egon daitezkeela.
Eta Guggenheim Museoaren hedapenaren proiektua behin geldiarazita, zer egin beharko litzateke?
Nik uste dut Gernikan eta Busturialdean gauza asko egin behar direla. Adibidez, ba pisu sozialak uste dut oso gutxi daudela. Nik uste dut, adibidez, garraio publikoak, autobusa nahiko ondo dagoela, baina trena zahartuta dagoela. Konexioak, adibidez, Durangorekin ez dago konexiorik eta Durango da klabe bat. Dago erdian, eta hemendik jende asko joaten da Durangaldera. Nik uste dut eskola publikoan gabezi asko dauzela, berriztu behar direla eraikinak, eta, bueno, patioa eta ez dakit zer. Hortik aparte, mediateka, infraestruktura guztiak zahartzen ari dira, eta orduan, nik uste dut hori guztiarekin ja bakarrik... Kiroldegia, adibidez. Kiroldegian igerilekua txikia geratu da. Joaten zara eta ez dago leku askorik.
Eta gero, lanpostuak. Hemen ez baduzu lan egiten administrazioan, zerbait publikoan, ez dago enpresarik. Eta adibidez, herriko komertzioa bultzatzeko gauza gehiago egitea. Bono gehiago sortzea, igual merketzea prezioak... Egia da, adibidez, hemen dendetan nahiko karua dela dena. Orduan joera da Internetez erostea. Bultzatzen ari gara mundu global bat eta galtzen ari dira sustraiak, herria eta hizkuntza, eta dana batera.