content

Zer ari da gertatzen gaur egun eskualdean? 


Urdaibaiko Biosfera Erreserba, guk sasoi horretan asko borrokatu genuen izendatzeko, hain zuzen ere, Biosfera Erreserba. Eta Biosfera Erreserba izateko egon zen grina eta nolabaiteko mugimendu soziala eskualde osoan izan zen, hain zuzen ere, megaproiektu bati aurre egiteko era bat izan zen. Jende askok nik uste dut ez dakiela. Agustin Untzeta diputatu ahaldun nagusia zela, nahi zuen Nautika 2000 megaproiektu bat egin hemen Urdaibain. Oraindik ez zen Urdaibai kategoria horretan. Eta nahi zuen puerto deportibo nabarmen bat egin, hezegune guztiak sikatu eta Nautika 2000 izeneko megaproiektu antzerako bat egin. Ikusirik astakeria horren aurrean zer nolako galerak geneuzkan eta zelako eragina izango zuen, bai herrialdeko nortasunean, hizkuntzan, garraioan, lanean, bueno, horrelakoetan, ba bueno, joan zen Urdaibai Biosfera Erreserba izendatzera. Nahiko prozeso gogorra izan zen, baina zorionekoa. Gaur ere ez nuke esango hori lortuko zenik. Hori zoriontzekoa izanik, aukera bat agertu zen hor. Nik uste dut izugarrizko aukera dela biosfera erreserba izendapen horretan egotea honelako lurralde bat. Zertarako? Hain zuzen ere, laboratorio bat izateko eta hortik ikasitako guztiak hedapen prozesu baten bitartez Euskal Herriko beste zona batzuetara eramateko. Garapen sostengarri edo eusgarriaren inguruan eta begirada eko-sozialetik, inguruan zegoen paradigma horretatik abiatuta, ba bueno, aukera polita. Baina zer gertatzen da? Nik ez dakit ze neurritan, pentsamolde politiko batzuk hori ulertzen duten benetan horrela. Edo ikusten duten Urdaibai arro bat dela, eta arro horretan  gertatzen den guztiak daukala eragina, sistemikoa den heinean, territorio guztian; alderdi naturalistikoetan, biozenosian, biotopoan, komunikazio bideetan, industrian eta nekazal munduan, basogintzan...


Ematen du beti daudenean honelako gauzak, beti konponente bati ekiten diotela eta da konponente turistikoa. Hau da, ematen du pertsonaren bat edo jartzen dutela, edo talde bat jartzen dutela pentsatzen: zer egin ahal dugu eskualde honekin? Eta klaro, arriskua okurrentziak eta burutasunak agertzeko ba izugarrizkoa da. Orduan, Agustin Untzetak orain dela berrogeita hamar urte ideia hori izan zuen, izan zuten gero industrialde batekin poligono bat egiteko Muxikan-Ajangiz inguruan fuste gutxikoa...  Ez dakit ematen zuen produktu espekulatibo bat beste ezer baino gehiago. Gero, 2008aneta Guggenheima egitekoa Sukarrietako egoitzan, eta orain dela urte batzuk, ba hau. Eta orduan, nik benetan ez dakit zer pentsatu. Biosfera Erreserbak badauzka edo izan zituen erreminta batzuk euren artean Padas eta abarrekoak, artikulazio guztiak horren babespean egiteko. Eta horrek exijitzen du hitzarmena, kontsentsua, eztabaida eta abarrekoak. Orduan, ematen du berriro ere jausi garela, jausarazi gaituztela errakuntza berean, eta ez dakit zenbat aldiz jaso behar duten biztanleriatik erantzun ezkor bat, ikasteko. Benetan harrituta nago horrekin.


Suposatzen dut ikusi duzula atzo hartutako erabakia. Zelan interpretatzen duzu edo zergatik uste duzu hartu dela erabaki hori?


Hemen batzuk pentsatzen dute igual erantzun sozialagatik dela, eta ni, zoritxarrez, ez nago horrekin ados. Egia da mobilizazio bat egon dela, baina egon den mobilizazioaren oihartzunak, potentziak, ez du mugiarazten horrelako erabaki bat. Beste arrazoi batzuk daude hor. Batzuk konfesoak adierazi direnak, eragozpen edo arazo urbanistiko legalak eta abarrak. Baina horrez gain, egongo dira beste batzuk ere izkutukoak. Badakigu zerk mugitzen duen, honelako erabakien atzean zer dagoen beti, eta da karga-benefizio kontu bat. Eta benefizioak beti gailendu behar dira.


Orduan, zorionekoa da, nire ustez, erabakia bertan behera geratzea, baina nire beldurra da hamar-hamabost urte barru berriro ez ote zaigun etorriko beste ideia brillante-okurrente bat eskualde honen inguruan zer egiteko. Egin beharrean egin behar dena, eta da agente guztiak prozesu lasai, eraginkor, trankil, potente batean jartzea, debate aske bat izateko. Eta zergatik esaten dut debate aske bat? Ba, globo sondak bidaltzen direnean edo prentsaren bidez ez dakit ze asmo azaltzen direnean, ba horrek debatea faltsutu egiten du; ze klabe dikotomiko batean jartzen gaitu daturik gabe, irizpiderik gabe, baiezko ala ezezkoaren kontran. Datu barik, irizpide barik eta enfrentamendua eta konfrontazioaren bidetik. Bai konfrontazio politikoa, konfrontazio politiko eskasa, ez akordiora zuzendua, baizik eta konfrontazio sozial batera. Horregatik niri pena handiena ematen dit, hain zuzen ere, zergatik ez dugun aprobetxatzen Biosfera Erreserba izendapenarekin dagoen arro hau, zergatik ez dugun erabiltzen prezisamente politika sozialak, politika mentalak, politika ekonomikoak beste era batera egiteko; beste era batera adosteko eta gizartea ez erotzeko ez zoratzeko.


Eta kontatzen duzunaren harira, zure ustez, mota honetako erabakiak, hain estrategikoak direnak, nola hartu beharko lirateke?


Edozein plan estrategikotan, agente desberdinak dauz. Eta hor, nik uste dut, maila anitzeko esku hartze bat egin behar dela. Hiru mailatan, adibidez, eratutako esku-hartze batean ikusi beharko geunke esku-hartze unibertsal bat, non Urdaibaiko biztanleriak, baina ez bakarrik Urdaibaiko biztanleriak, Bizkaiko biztanleriak ere zerbait esateko izan beharko luke; baita ere, Euskal Herriko Euskadiko biztanleriak zerbait esateko izan beharko luke. Baina kontuan izanik, Urdaibain berrogeta zortzi mila pertsona bizi garela gure arazoekin, arazo logistikoekin, gure ur arazoekin, industria arazoekin, etxebizitza arazoekin, lur kutsatuen arazoekin, nekazal eremuak bertan behera utzitako arazoekin, basogintza politika nefasto batekin... Hori guztia kontuan izanik, hiru mailatan antolatutako esku-hartze bat egingo nuke nik; alde batetik, unibertsala izan beharko litzatekeena, non honelako parte-hartzeak egongo diren. Eta aprobetxatu nahi dut unea zoriontzeko holako iniziatiba izan duen gobernua. Uste dut eskertzekoa dela, eta eskerrak zuei aukera hau ematearren. Baina hau aurretiaz etorri behar zala ikusten dut, aurretiaz, bitartean eta ostean. Erabakia hartuta dago, baina espero dut honelako ekarpenak behintzat balio izateko hurrengorako. Ze lehen esan dudan bezala, uste dut honelakoak helduko direla berriro, ea ondo heltzen badira. Ia debate sano bat, debate aske bat egiteko aukerak baliatzen ditugun. Orduan, unibertsala izan beharko litzatekeen esku-hartze maila bat. Bigarren esku hartze-maila bat izan beharko litzateke selektiboa. Agente espezifiko batzuekin, agente politikoekin, sozialekin, inplikatuta dauden elementuekin. Begirada sistemiko batetik abiatuta, diziplinartekotasunari ekin beharko zitzaion multidisziplinar begirada batetik ekinda. Eta gero, ja alderdi berariazkoa, nun benetako espertoek eta askatasun osoz ikusi beharko luketen hortik eratorritako ekarpen guzti horietatik ia zer nolako eredua proposamen edo debatitzeko hiruzpalau aukera mahaigaineratzeko moduan legokeen. Eta uste dut hori horrela izan behar dela, nahi badugu heldu benetan biosfera tituluak berak agintzen digun konpromiso hortara. Ekologismotik aritzea, baina begirada ekologikotik, eta ez dut esan nahi natura. Kasu honetan, esku-hartze ekologikoa baino, nun begirada sistemiko batetik abiatuta, esku-hartze ekologiko horretan, sistema guztiak egon beharko liratekeen presente.


Eta orain, behin jakinda atzoko erabakia, hemendik aurrera, zure ustez, zer egin beharko litzateke? Non jarri beharko litzateke fokua?


Nik igual aipatu dotez alderdi batzuk. Baina 48.000 pertsona gara Urdaibain, baina lanera joateko izugarrizko desplazamenduak izaten ari gara. Zergatik? Hemen ez dagoelako asebetetzeko eskaintza bat. Hau Bizkaian, Euskadin eta Espainian gertatzen da. Inportatzen ari gara esku-biharra eta esportatzen ari gara hainbeste diru kostatu zaigun kualifikatuak diren pertsonak. Atzo bertan agertzen zen hedabideetan zelan berrogeita bost mila bat euskaldun dauden kanpoan kualifikazio izugarri batekin. Gizarte honi izugarrizko dirutza suposatu izan jakienak. Rebertsio bat egon beharko litzateke. Pertsona horiengandik berriro errebertsioa, gizarte horretara, gizarte aberatsa eta kualifikatua izateko, sare sozial kualifikatua izateko. Baina hori ez da gertatzen. Argi dago, orduan, hor ez da diagnostiko handirik egin behar jakiteko akats nabarmena daukagula.


Bueno, orduan, begirada sistemiko batetik abiatuta, hemen badaude alderdi batzuk mahai gainean jarri beharrekoak. Baina lehen esan dudan moduan, ez globo sonda bat botata, baizik eta jar gaitezen pentsatzen, jar gaitezen erreserbari begiratzen. Erreserban dagoen biztanleriari begiratzen. Daukagun biotopoari begiratzen. Ur eskasia daukagu. Ur eskasia gain, dekoguna da ura garraiatzeko arazo nabarmen bat; tuberia desastroso bat, oraindik depuragailu famatua, berrogeita hamar urte beranduago, oraindik bukatu gabe dago. Saneamendu bidea, kaptura ilegalak eta abar. Hor daukagu arazo haundi bat. Basoekin daukagu arazo handi bat, higadura izugarria, insignis eta eukaliptoaren dominio brutalarekin, hor ideiak falta dira, eta hori Aldundiaren erantzunkizuna da. Eta hor badaude proposamenak, aspaldi egindakoak kajoi batean sartuta. Hor begirada fresko bat behar da eta behingoz errespetuz tratatzea sektore hori. Begiratzen hasi behar gara, benetan, baina nabarmen, industriari; baina industria baino bigarren sektoreari. Eta nik hor uste dut apustu bat egin behar dugula, kontuan izanik non gauden, ze motatako industria edo garapena nahi dugun; teknologiarekin, sormenarekin eta abarrekin lotutako alderdiak.


Hor dekogu Gernikaldeko industriagune desastroso bat, urbanizatu gabea, kutsakorra, izugarrizko lur kutsatuak dituena, akuiferoak ere kutsatuta, eta hor daude bertan behera. Bai, egin dira horrelako interbentzio batzuk pabelloi berriak egiten. Baina zeri erantzuten diote? Zer jartzen dute kontinenteak kontenidorik gabe? Hori da ikusten ari garena. Bete ziren tailer txikiekin, eta lan karga handia sortzeko gaitasun ezarekin. Orain ere, orain dela urte batzuk, inaguratu zen hor beste poligono bat, hutsik dagoena. Berriro okurrentziarekin ari gara. Ematen du egiten ari garenaren itxura eman behar dugula. Uste dut begirada estrategiko batetik abiatuta kontuan izan behar ditugula alderdi guzti horiek, eta ikusi zer nolako ezaugarriak dituen gure terrenoak, gure lurrak eta ezaugarri hoietaz baliatuz, ea zer nolako ereduak inplementatu, ezarri, daitezkeen honetan arrakastara begira daudenak, arrakasta orokor batera begiratuta daudenak, garapen sostengarriaren parametropean. Eta gero, trasladableak izan zitezkeenak Bizkaiko edo Euskadiko beste terreno batzuetara.


Horrez gain, zer esanik ez, dekogu etxebizitzaren arazoa, baina etxebizitzaren arazoaren atzean, eta hau unibertsala da, hemen arriskua daukagu gune turistiko bat garela eta batzuk ematen dute gune turistikoa soilik ikusten dutela. Batzuentzat Urdaibai soilik da Laida, Laga eta marismak. Urdaibai arro osoa da, eta arroaren ikuspegi hori ez badago, ez daukagu zer eginik. 


Orduan, uste dut alderdi hori guztia kontuan izanda, beste begirada bat behar dugula, begirada osoago bat, integralago bat eta berton dekoguzen ezaugarriei erreparatuta, ba aukera bezala eta ez eragozpen bezala aurkitzea. Ematen du heltzen zaizkigun bideak soilik daudela lotuta turismoarekin, eta batek daki zelako turismoarekin. Hori ikusi dugu, hemen zelako mugimendua egon den Urdaibain bigarren Guggenheim bat egingo zela esan da gero, zelako mugimendu espekulatiboak eta abarrekoak egon diren. Hori ez da ona.


Ez dakit zerbait gehiago gehitu nahi duzun edo zerbait azpimarratu.


Eskertzekoa honelako prozesuak irekitzea. Ez dakit zelako hedadura edo zelako proiekzioa izan duen. Hurrengorako honelako prozesuak, proposatu izan dudan umiltasunez, maila anitzeko begirada horretatik aurretiaz egitea. Eta batez be, behingoz, ikasitako honetatik, laugarren aldiz ez dezagun kale egin; edo bosgarren aldiz. Orain dela 50 urte proiektu suntsitzaile batekin, orain dela 25 urte, industriagune ez dakit zer motatakoa, proiektu ganorabako batekin, Sukarrietan egindakoarekin... Ja lau aldiz jarri gaituzte jokoan eta lauetan txarto. Ikasteko sasoia dela eta ez gaitzatela infantilizatu. Uste dut aukera potentea dagoela hemen zerbait pentsatzeko eta eredugarria izan daitekeen zerbait diseinatzeko.