content

Zure ustez, momentu honetan zer ari da gertatzen eskualdean?


Nik uste dut Bermeok eduki zuen industrializazio prozesua, bai nekazaritzagaz eta bai itsasoagaz lotuta egon zen fabrikegaz, ba hor momentu on bat eukin zauen. Ba hori momentue pasa ein zan. Eta bigarren edo hirugarren generazio batek txarto pasa dau. Aurreko epoka bategaz lotuta egon zana, ez dago. Total diferentea da. Eskualdie momentu txar baten dau nire ustez.


Eta eraldaketa prozesu horretan, zure ustez, zeintzuk dira erronkak? Nola ikusten duzu etorkizuna?


Nik ez dot ikusten txarto galdera eitie. Baie ni apurtxu bet kabreata egon naiz honegaz prozesuagaz, ze niretzako izan da inposaketa bat. "Hemen museo bat eingu" eta kontra dagoz eta entzute prozesu bat eingu. Eta zeaitzik ez da ein aldrebes? Hori da nire preguntie. Zeatzik ez dabe entzun lehenau? Eta gero, proposamen ezberdinek ipini mahaixen eta bertako jentiek erabakitzie. Ni horregaz nago apurtxo bat kabrieta. Eta nik beti pentsatu dot, ba igual museo baten beharrean igual San Mames bat proposatu ahal izan dauie be bai. Como San Mames funciona y factura, pues vamos a poner un San Mames en Urdaibai, ¿no? Orduan, horregaz nago oso kabrieta. Ez dako zentzunik.


Eta beste toki batean?


Bai. Baina biosfera protegido baten ez. Ezin zu etxe pribatu bat ein. Ezin zun teja bat kanbixe edo zuhaitz bat ebai. Baina museo bat egin bai?


Komenatatu nauzu haserre zaudela museoa planteatzeko moduarekin eta entzute prozesuarekin berarekin ere bai, ezta?


Nahixa dot eitie entzute prozesua, baie niretzako ez da formie, lehenau proposatutie museo bat egingule, bertokoen iritzia jakin gabe. Berandu dator.


Zer espektatiba zenituen entzute prozesuarekin? Bete dira? Berandu etortzeaz aparte, zer?


Buena ba behen esan dodan moduen, independentea da entzutea, eta ni bermeotarra, eta ahal bada parte hartu ba ein eingo dot. Ez nau ezebez kondizionata.


Ez dakit azkenean ze erabaki hartungo dan. Politikoek azkenien eure gudauena egingo dauie. Espero dot honek zeozetarako balio izatea eta anonimoa badan eta hartzen zabizen informazioa... Ez dakit gehiengoak igual zer esan dauen. 


Zeaitzik museo bat eta zeaitzik Urdaibaien. Horrek galderak bixek badakiguzen, ba igual entzute prozesue ahal izan da arinago egin. Azkenien, preokupeta badauzen eskualdean dagoen lan egoeragaz, ba igual, zeaitzik ez dabie pregunte edo mahaixen gainien ipini diferente aukerak? Ez dakit aukerarik egon badan. Ganera, Guggenheim.


Zure ustez, momentu honetan zergatik gaude gauden egoeran? Eta aurrera begira, ze aukera ikusten dituzu?


Más de lo mismo. Zeaitzik gauzen egoera honetan? Ba herrixek kalera urten dauelakon ezetza esaten eta kontra dagozela. Hau entzute prozesua arinago egingo bazan, jentea ez zan kalera urtengo. Orduan,  dirue badau museo bat egiteko, seguruenik hori diru ahal dala erabili beste gauza baterako. Eta ez museo bat eitxie eta turismue erakartzie eskualdera. Eskualde bat ez dauela preparata, infrastrukturak ez dauzela, errepideak prepara ez dauzela... Bai jendie ekarku hona, dirue itxiko dauie eta lana emongu. Bai, baie beste dana ze? Ez dut ikusten.


Seguru hau entzute prozesuegaz eta jendiek beran egoeri espliketen badagoen, seguruenik brainstorming baten modukoa eitzen badan Busturialdeko jenteagaz, Urdaibaieko jenteagaz, seguruenik beste alternatiba batzuk egongo dizela eta ez museo bat ipintzeko Urdaibaien.


Zure ustez, inportantea litzateke hemen atera diren ondorioak aprobetxatzea? 


Behar da entzutea jendeari. Geure zergak diez, orduen...


Museoa egingo ez balitz, zer egin beharko litzake zure ustez?


Zeuzer sostenibiliaue. Ingurue errespetatie por lo menos. Eta turismue nik uste dut Bermion jada badagoen puntu baten, luzerako ez dela izango oso ona. Gaztelugatxegaz pasa danagaz. Esplotatie da eta Bermioko jentie zer? Dana turismue? Pasa gara sektore batetik, lehenengoko sektoretik eta bigarren sektorea garrantzitsua izatetik, hori esplotatu dou nehiko, oin legiek kanbixe diez... Eta lana pikutara jun de. Eta turismoagaz zer? Berdin? ¿Todo lo que teniamos antes de la pesca ahora al turismo? Ez dakit. Nire ustez badauzen beste aukerak edo formakuntziegaz lotuta dagozen edo enpresa desberdinek erakartie Bermiora edo ez dakit. Bai, hau niretzako da errezena, eta horregatik esatzut San Mames. Ba bai, San Mamesek dirua emoten dau, ba Urdaibaien ipiniku San Mames bat edo aireportu bet, zeaitzik ez? Niretzat, errazena da, algo que funciona 2.0. Niretzako oso erreza da eta politikoentzako be bai arine. Tengo dinero, construyo un museo y que se explote. Bai, oso erreza da. Nik uste dut eskualdie ez dagoela preparatuta eta arin datozen gauzek arin doiezela.


Beste dana zer? Zenbat denpora daruen Bermeon Solluben tunela egiteko... Eta beti esaten dauie eingule, eta azkenen ez daue eitzen, ze ez dau emoten dirurik. Orduen, hori, formakuntza, enpresiek eta zeoze sosteniblie izatie. Niretzako Biosferie protegiute badauen, danontzako dau protegiute.


Beste zerbait aipatu nahi duzu?


Niretzako eurentzako dala kopia-pega baten modukoa. Erraza eta etekin ekonomiko bat edukitzea zenbat eta arinen. Eta inbertsioek normalean luzetara eitez diez. Hau ez dast gustaten, eta niretzako peligrosu da.