content

*bigarren iterazioa*


Zer ari da gertatzen gaur egun eskualdean? Baina batez ere azkeneko hilabeteetan ikusi duzun eboluzioa.


Nik ikusten dotena da guk dekogula problemie lana eta etxebizitzakaz. Talde baten nau etxebizitzan eta pisu turistikoen inguruan lanketa egiten. Baina bueno, nire burruka beste batzuen artean, horixe izan da azken urteetan: pisu turistikoak eta plaza turistikoak. Ez da bakarrik lana, lana egon ein bida, baina guk eukin biduguna be bai da etxiek alkilatzeko eta bizitzeko.


Zer iritzi daukazu entzute prozesu honen inguruan?


Niretzako honen parte-hartziek beti dauz ondo. Entzun ein bida herriak zer pentsatzen dauen. Igual precisamente hori izan da akatsa. Ez dela entzun.


Eta hobekuntza posiblerik planteatzen duzu entzute prozesu honen inguruan? Uste duzu inpakturik izango duela?


Nik espero dut baietz. Hau egiten bada, zeuzertarako izango da. Espero dut baietz. Ez dakit gero zer gertatuko den. Neu itxaroten nau.


Ez dakit uztailean kaleratu genuen txostena irakurri zenuen... Ez dakit ze iritzi daukazun honen inguruan edo zer ondorio ateratzen dituzun.


Uste dut ondorioa dela Euskal Herria oso anitza dela eta ateratzen den ondorio bat da oso anitza dela. Bai ikusi dut igual momentu batzuetan ba egon dizela nahiko radikalizeta posturak, ezta? Bueno, hori be bai ez da zertan izen biher txarrik, baina bueno, danon artian bide bat hartu bidogula.


Eta ahots aniztasunaren inguruan hitz egiten badugu, uste duzu ahots guztiak jaso ditugula? Edo ahots isilak badaude? Zer perfil dira?


Isilak beti dauz. Nik ikusi neban gazteak antza denez, ez dakit zeaitzik, baie kostaten jaku pilo bat gazteak erakartzea. Eta beste isilduta gelditzen dizenak izaten diz pertsona bulnerablik dizenak berez. Gazteak ez dakit zergatik.


Zer perfiletakoa dira?


Pertsona bulnerabliek diez normalean informazinoa ez dabenak jasotzen... Euren lehentasuna ointxe beste bat da, ez diez parte hartzea honetan. Osasuna edo beste lehentasun batzuk dekoienak. Horregatik diz bulnerabliek.


Suposatzen dut atzo ateratako berriak ikusi dituzula. Zelan interpretatzen duzu hartu den erabakia? Ze motibazio uste duzu daudela erabaki horren atzean?


Nik uste dot mobimentu handize egon dala horren kontra. Eta ezta bakarrik hori izan. Hemen egon diez legalki antza... Beitu, nik gauza bat esango dotzut, neu ja nahiko eszeptikoa naiz gauza guztizekaz. Irakurtzen dotez gauzak leku batean eta beste baten. Eta lehen esaten naben hau koarentenan utziko dut. Ez dakizu zenbat gauza dakotezen nik koarentenan? Niretzako ja komunikabideak-eta ez diez bate fiabliek. Kasu honetan berdina gertatu jast. Antza denez, legalki gauza batzuk ez dira ondo egon eginak eta egia da kolektibo handi bat horren kontra egon dela. Eta gauza bategaz edo bestegaz, nik ez dakit gelditxu badan kolektibo horren indarragaitxik edo benetan zeozer legala egon dala. Ze salaketak egon diez. Zain dezagun Urdaibai-k eta beste batzuk salaketak ipini dabie. Ez dakit zergaitik para dan. Bat, bestea edo gauza bixek, ez dakit.


Zure ustez erabaki hauek zelan hartu beharko lirateke?


Ni gero eta zaharragoa eta gero eta eszeptikogoa naiz, esan dotzut. Entzute prozesua izan behar da gauza bat entzun behar dena. Esango dotzu ni nagoela kokoteraino del no por el no. Ekartzen duzu ideia bat, hori ez. Beste bat, hori ez. Neu naiz pertsona bat jaio behar nintzela ointxe dala bi mende. Esan behar dotzut holan, ze horren ondoren gutsut esan, azkenean nire pentsakera dagoela, niri gustuko jazten bizitzea ez dakit zelan. Nik bakarrik esaten dut gauza bat. Turismoa badan bakarrik, eta ni ez nago turismoan kontra, niretzako jendeak eukin bidau kapazidadie lekuak ezagutzeko, joateko lekuetara... Baina hori badan Eusko Jaurlaritzak eskaintzen dauena, horretarako edonork ahal dau hartu agintea. Hori bakarrik badan. Eta horiek ekartzen baduzkue... 


Ja aiau da momentu bat sare sozialen bitartez-eta, mundue txikixe ein dala. Edonork eskegitzen dau argazki bat "eta aiba, beitu, ez dakit nor, ez dakit zer". Eta holan mobiduten zarie sare sozialetan, eta holan ezagutzen dauz jentiek lekuak. Ordun, hau ezin da para. Jenti etorriko da, batzuk etorriko diez gure kultura eta gure lekuak ezagutzera; eta beste batzuk etorriko diez beste turismo mota bat. Niretzako hori ez dela oso turismo egokia. Baina bueno, horrek be bai etorriko diez. Nik gaur egun eskatuten dotena da babes neurrixek. Ezin dala edozelan sartu Urdaibaiera. Nik eskatutentzat bai gobernuari bai udalari ezin dala sartu Urdaibaira hainbeste kotxe udan, etxebizitza kontrolatu behar dela... Horrek diz babes neurrixek, zuk ezin dozuz ateak ipini. Jendea etorriko da eta leku ederra dekogu eta bisitatzera etorriko diez. Nik eskatuten dotenak diez babes neurriak. Eta beste leku batzuetan gertatu da, ejemplu dekogu estatu espainola, alboan, gertatu da. Eta guri datozkuna antzekoa da. Cuando veas las barbas de tu vecino cortar, pon las tuyas a remojar. Ba hori.


Eskualdeak ze giza garapen beharko luke? Museoaren hedapena egiten ez bada, zer?


Nik ez dut zertan izan behar hemen zer ipintzen dan erabaki behar duena. Zer gauza esaten? Agintean dauzenak ez dakixela zer ipini Euskal Herrixe aurrera ateratzeko? Hori gauz esaten? Agintekoak ez dekoiela kapazidadeik horretarako? Neu enpresa munduan ez naz aditu bat. Nik eskatuten dotena da hemen zeoze egon bidela. Ze ez dana normala da ordu bat eta erdi juteko lanera eta bueltatuteko. Horrek ez dau sortuten azkenean gizarte orekatu bat. Eta babes neurriak. Espero dot azken Turismoko Legeak ia zer dakarren pisu turistikoen inguruan. Hori desastre bat izan da. Etxebizitzan neurrixek ahal diz hartun eta hartuten diez beste leku batzuetan. Niretzako murriztu behar da zenbat pertsonak erosten dabien ez dakit zenbat etxe, zenbat hotel eitxen dizen leku bakoitzan... Neuk argi dekot, eta beti esaten dot, gauza bat da agintzen dauzenak eta besteak gara geu.


Eta nik eskatentzatena agintean dauzenai be bai da que me protejan de la codicia humana. Askotan kritikatzen dugu goikoa goikoa, goikoa. Baina hemen nik ikusten dotena da bakoitzak bere zilborra ikusten dauela. Preguntatentzue zer gure dozun eta bakoitzak erantzuten dau: neu, neu, neu. Ez, hemen beitu behar dogu komunidadie. Hori da bete behar duguna.


Nik ikusten dotena da Mundakan desde luego turimoak ekarri dauena ez da izan gauza handirik: pertsona batzuk hor lanean, biharginek dauzenak lanien turismoan ezin diez bizi Mundakan... Zer lan postu, gero ezin baduzu bizi herri horretan? Ez herri horretan, ez inguruan. Gernikan be ez dau etxerik, Bermeon alkilerran be eztau. Bermeon salmentan dauz gauza asko. Gerniken ja ez dau ezebez be ez. Ze lanpostu zauz emoten, gero ezin badabie sortu hamen komunidade bat euren seme-alabentzat. Ikusi dugu nortzu jundizen bizitzen Bermiora, eta nortzuk joan dizen Mundakatik alde egin behar dabelako. Ze komunidade gure dogu?


Sakondu nahi duzu etxebizitzaren gaian?


Azkenean, lortu dudana da moratoria bat. Hemen dauz Eusko Jaurlaritza, sortu zabela lege turistikoa, eta niretzako hor aldatu behar da eta berrikusi behar da. Niretzako ez ziren konturatu. Baten batek esango dotzu nire herrixen Busturi baten, ez daukogu problemarik pisu turistikoekaz. Baina ostabere goaz atzera, ez dala zure herrixan ez dagoela problemie. Eta laster igual eukingo dozu. Ze Mundaka beteta dau dagoeneko eta gero Busturire joango diez. Guk lortu duguna da moratoria bat. Eta moratoria ez da bakarrik pisu turistikoena. Da plaza turistikoa. Plaza turistikoa nik eta nire taldiek esaten dugunean, gauzena esaten da hotelik be ez. Ez etorten dizelako kanpoko pertsonak edo barruko pertsonak erosi etxe bat goitik behera, eta aparta-hotelak eta ez daki zer. Mundakan dekogun egoerie, aurreko batean ikusi neban Bermeo dela gehixen dekona, baina ezin diz holan datuak atera. Gu gara txapeldunak eta gero Elantxobe. Eusko Jaurlaritzak aldatu behar dauz lege turistikoak. Eta bata izan in bida:  ze udalak ahal dau bakarrik aldatu zati hori, ez guztize. Nik eskatutentzotena Eusko Jaurlaritzari da gura baduzu hori murriztu, eskatu errebisioa bost urtero-edo eskatu bizula lizentzixe, baina kontutan izanik zer dagoen momentu horretan herrixen. Hori da modu bakarra. Hasteko, zarratuten dauzenak.


Eta nik eskatuten jatena da pisuak... Neu izango nintzen askoz erradikalagoa. Momentu honetan gabiz tapando la herida. Baina hor ni askoz erradikalagoa izango nintzen. Una vivienda es un sitio para vivir. Etxebizitza bat da bizitzeko etxea. Gero, beste gauza bat. Beste txiste bat da, ezin dela kontsidera zona tensionado. Hori berrikusi egin behar da. Ez da bakarrik Mundaka. Busturialdea debería de considerarse zona tensionada. Pertsona batek ezin dau derrepente altzau alkilerra bostehun eurotik zortziehun eurotara. Ezin da. Hori egon beharko zen lotute. Ezin duzu hori egin. Ez da bakarrik agintean dauzenak. Hau pasaten da gure inguruan dauzelako halako pertsonak, derrepente pisu bat dekozu eta... Nik ez dut esaten ez atateko etekinik, baina dauz etekinek eta etekinek.


Etxebizitza turistikoak dituztenak dira herriko pertsonak?


Bai. De todos los colores. Zeuek zuponiten da dekozuiela ideologia bat, eta gero hau eitxenzue? Nik balkoi baten ikusi dot "Urdaibai ez dago salgai", eta gero neuk jakin pertsona horrek dekozela hiru VT. Urdaibai ez dago salgai, baina zu bai zauz salduten. Niretzako hor dauzen inkoherentziak danok dekoguzela. Neuk be badeko inkoherentziak. Baina dauz gauza batzuk marra gorrixek dauzela. Eta marra gorri bat da: etxiek. Hori da marra gorri bat. Hamen laster bestela, zer izango gara? Bakarrik  faltaten jazkuna da ipintxie baserritarrez edo arrantzalez jantzite, eta hor egotie geu dekoratu bat lez. 


Lehengoa betek esaozten: "baina Urdaibai da be bai ekosistema bat, animali eta landareena". Esan nion "por supuesto". Askotan esaten da planetie arriskuan dagoela. Planeta ez dago arriskuan. Gauzenak arriskuan gara geu. Eta igual libratzen bada planeta gugaitik... Arriskuan gauz geu. Baina hori ja neuk doy por hecho zaindu bidogula gure ekologia. Baina arriskuan dauz be bai bestiek. Oreka bat mantendu behar dugu.


Ez dakit zerbait gehitu nahi duzun edo azpimarratu.


Etxebizitza. Eztau komunitaterik etxebizitza barik. Horrek ekarriko deuskuna da zarratutie herrixek, etortie jentiak bisitak eitzen, eta komunidadean arriskua ikusten dot neuk. Eta horretarako etxebizitza. Gero garraio publikoa be bai. Ordu bat eta erdi ailegatzeko biharrera. Hori ez da konpatiblea zaindutako seme-alabak, zainduteko aita eta ama. Eta horrez gain, komunidade bat. Zeozer hartun, apunta ez daki non, ailegau ordu normal baten bizixe emoteko herrixeri.