content

*bigarren iterazioa*


Aurrekoan egin genuen galdera berdina. Zer ari den gertatzen gaur egun eskualdean? Eta pixka bat azkenengo hilabeteetan ikusi duzun eboluzioa edo aldaketak.


Eskualdean eboluzio honetan gertatu den aldaketarik handiena Guggenheimen egitasmoari buruzkoa da. Eta atzo, jada atzerantz egiteko asmoa jakinarazi eben. Eta gaur hemen gaude entrebista honetan. Nik uste, azkenean elkarrizketa hauen helburu nagusia proiektuari buruzko iritzi maila aztertzea izan dela. Eta ebatzia hartu osteko elkarrizketa honetan, esango nukeena da erabakia ondo hartu dutela.


Bertako jendearen eta biztanleriaren iritziak be aurkakotasun haundia erakutsi dauela. Egitasmo edo proiektu honek arroztasuna zeukan gehiago, bertoko eskualdeak beti-betiko izakerean izan dabezan loturekaz baino. Eredu desberdin bat. Lan ereduak ere, multinazionalen planteamenduetatik egiten direnak, beharbada, kanpotik edo ez dakit bertoko jornalerismo antzeko bat sortzeko bidean; ez lanak behar daben duintasun horregaz, hamalau hilabeteak kobratu eta soldatak bizi izateko lainekoak. Eta beharbada, ekoizpen eta produkzino eredu desberdinetan apur bat taldeka elkartzera, kooperatiboismora joten dabena landu beharrean, ba gaur egun munduaz jabetzen ari diren enpresa handien eredura, ezta? Eta hori bertoko administrazio eta gobernuaren behintzat parte baten onikusiagaz eta diru publikoak erabiliz.


Gero, eskualdea, konparatu ezkero Donostiatik gorantz Iparraldean eta ikusten ditugun herriekin... Lehenagoko ereduetan, baina emaitzak ikusten dira eta norbera joaten denean, bat gehiago da. Baina konturatzen zara zelako kanpo jentearen inbasioa dagoen eta han dabizen beharginek portzentaje handi handian ez direla bertakoak; hilabete bi hirurak desplazatuak baino. Merkean eta jornalerismo horretan.


Hizkuntza galtze bat. Kanpoko langileari zer eskatuko deutsazu: uda batean euskara ikasteko? Hartuemona guztiz aldatzen da eta beste sektore batzuk indartu beharko leukienak. Lehen sektorean bai arrantza, baserrigintza eta horien gainetik turismo haundi bat izkutuan. Proiektu ekonomiko bat Museoaren azal edo kamuflaje horren barruan, ezta?


Eta nik ikusi dotena izan da jendearen erreakzioa. Ba bueno, nahiz eta alderdietatik be eragina egon dan; ba EAJ horren alde buru belarri ibili da. Orduan, militantziaren barruan, ba, ez dakit norainoko  iritzi askatasunak egon diren, baina uste dut bertan be erreflexio bat egon dela jendearen artean.


Zein uste duzu dela atzo hartutako erabakiaren atzean dagoen motibazioa? Edo zer interpretatzen duzu?


Nik ikusten dut proiektuak berak arazoak izan dituela hor txertatzeko. Ba hamen dagoen legedia saltatzekotan ibili dira. Edo lege berriak egin legezkoa izateko. Bertoko jendeak dagozan legeekaz jokatu behar dabenean, ezta? Alde horretatik, hori, baina gero jendeak be erreakzio bat euki dau. Eta uste dot dana kontutan hartuta; proiektuaren enkaje legalerako arazoak; jendearen erreakzioa; eta bideragarritasun eza ikusi jakola.


Uste duzu entzute prozesu honek eraginen bat eduki duela? Eta zer iritzi duzu entzute prozesu honen inguruan?


Entzute prozesua beti dago ondo, beti be hori aurrera daroan enpresa fidagarria dan neurrian. Gaur egun, bai politikak eta gauza asko estatistikekin eta inkestekin baliatzen dira. Telebistan programa batek egunak luzatzen zaizkio edo laburtuten jakoz, sarearen arabera, estatistikek ematen dituzten ehunekoaen arabera... Eta hemen be hor dago, jendearen zera; botoak hemendik harantz doaz, galdu egingo dogu, irabazi egingo dogu.


Eta Agirre Center, ba nretzat barria izan da, ez dot jakin norainoko neutraltasuna daukan. Baina halan da guztiz be, nik parte hartu dot. Parte hartutie beti dalako komenigarria, ezta? Eta uste dot ALCk hartu dituen iritzien zer bat atera beharra euki duenean edo jakinarazi behar izan dabenian, egin dau. Eta holan, atzerantz behatuta, ondo ikusten dot.


Uste duzu entzute prozesu honek inpaktu bat eduki duela?


Ez dakit noraino, baina bere neurrian, txikian izanda be, baina beti zeozer. Eragina beti dauka, txikia edo handia. Beharbada, nik uste dut beste arazo batzuk erraz konpontzeko modua egon izan balitz, zalantzak ditut, noraino Agirre Centerren emaitzak kontutan hartuko ziren.


Eta uztaileko txostena irakurri zenuen?


Zer txosten da hori? Inkesta erdiak atera zirenean. Ba hor atera zen ezezkoa dela nagusi. Batez ere Muruetako parteko proiektuari buruz, hor gehiengo bat zegoela. Eta Gernikakoa, ba bueno, baina Muruetari buruzko ezezkoa. Hori ulertu neban, ezta? Gauzak juxtu juxtuan dagozenean, zer txiki bat nahikoa izaten da, baina gauzak erraz bideratzeko modua eduki izan balute, hor zalantza gehiago ipintzen dut entrebista honen eraginari buruz


Zure inguruan ikusten duzun ahots isilak daudela? Eta hori ikusten baduzu, zure ustez, zein perfil mota dira ahots isil horiek?


Nire inguruan ahots isil asko dago, eta ia guztiak ezetzera. Eta bueno, gero partiduaren inguruan, militantziaren zera hori ere bada. Nik partidu barruko jendea ezagutzen dudan jendea Guggenheimari buruzko zalantza handiak izan ditu edo ezetzera egon da.


Zure ustez, mota honetako erabakiak zelan hartu beharko lirateke?


Guk ohiturarik ez daukagu. Suitzan gai garrantzitsuei buruzko erreferendumak egiten dituzte. Zerak ere bai, elkarrizketak eta honelako azterlanak ere bai, baina erreferendumak ere bai. Nik uste dut eskualde mailan Guggenheima berebiziko plan bat izan dela; eskualde osoaren etorkizuna ikutuko zuena. Ikutu, aldatu, eraldatu. Murueta ez zen izango Murueta, izango zen Guggenheimen harria. Eta kasu honetan, kontsulta gutxien gutxienez. Kontsulta bakarrik da baliozkoa proiektua legala denean. Proiektu ilegal bat edo legea betetzen ez duen proiektu bat kontsulta mailara ezin da atera. Lehenengo legea bete behar da. Legalismo zorrotzean sartu barik. Legeak be euren akatsak dituzte, aldatu egiten dira, berritu egiten dira, baina ez interesagatik lege aldatze bat eginda. Legeen bilakaera, orokorrean, administrazioan errespetau eraiten dire, eta orduan administrazioak berak eredu izan behar dau, edozein proiektuk legea bete dezan. Eta legea betez gero, orduan atera ahal da. Orduan bai izango zen erreferendum hori bidezkoa.


Behin jakinda Guggenheim Museoaren handitze proiektua gelditu dela, hemendik aurrera, zure ustez, zer egin beharko litzateke?


Hemendik aurrera eskualde hau hamarkadetan bertan behera lez egon da. Eta nik uste dut beste alternatibarik landu barik, urteotan egon dalako bai edo baietza. Orduan, horren helburua badago, beste gauza batzuk lantzen ezin da hasi. Edo ez zara hasten behar bezala. Orduan, nik uste dot hor egon dan geldialdia eta estankamendua aurrera ateratzeko programak, egitarauak, sustapenak eta dirua dedikatu behar jakola; eskualdeari bere arima bilatu, bere izakerea. Eta hau Biosferaren Erreserba izendatu zenean, ezaugarri batzuk izan zituen. Eta sasoi hartan ja galtzen zegoen, baina lehenengoko sektoreak, industriak bere indarra zeukan. Horregaitik izan zen Erreserba. Eta horrek galdu egin dira. Hemen orain bazoaz beste leku batzuetatik eta ikusten dituzu ekoizpen lantegiak-eta, eta hau gutxitu egin da. Eta jendeak hemen soldata duinak hartzeko, kanpora joan behar dau. Eta ostalaritzak-eta danak dabiz soldata txiki-txikiekin, derrigorrezkoekin. Eta kanpotik etorri eta ekartzen direnekin. Errespeto guztia langileari, baina langilea aprobetxatzen denean, hori be esan egin behar da, ezta? Depreziatu egin dira hemen egon diren lanak eta depreziatu horretan, nork egingo du lan? Adibide argia da Asturiasen gertatu zena itsasontzi horretan, Getaria edo ez dakit nongo itsasontzi horretan. Hamazortzi langile itsasontzian; bi zuriak eta hamasei beltzak. Patroia eta bestea zuriak. Eta besteak senegalesak. Zelan ez dau euskaldunik hor, Euskal Herriko jenterik zelan ez dago? Lan egiteko baldintza horietan hemengoak ez doaz, baina baldintzak ipini behar dira. "Ez dute lan egin nahi". Ez, baina zure semeentzat ere ez duzu nahi hori.


Orduan, bilatu behar dana da lan duina. Eta itsasontzi horrek adibide ederra emon eban. Lanerako hamasei arrantzale senegalesak. Zergaitik ez doaz hemengoak? Ordaindu behar bezala eta lan baldintzak ipini ondo. Eta etekinak hobeto banatu. Eta uste dot hori hemen be holan ein bihar dala.


Zerbait gehitu edo azpimarratu nahi duzu?


Nik uste dot erakundeetatik eta gizarte eragileetatik-eta, egiten dabezen planetan, eztabaidak dauz. Esate baterako, oraintxe agertu da prentsaurreko bat atzo bertan. Ba hor, bidegorriari presupuestoan kantidade handiegi bat ematen zaiola; eta deskuidatu beste behar-beharrezko gauza batzuk lehentasun eukiko leukienak, etxebizitza edo industriarenak. Eta bidegorria, paseoko zerbat, erabilera txikia duena, Guggenheimi barik motibazio gutxiagoz. Bere neurrian ipintzeko, behar da baina bere neurrian. Guggenheimek beste bidegorri bat antza eskatzen izan du. Baina proiektu hori ez badago.Horrek alternatiba eta eztabaida politikoen artean, ba bueno, nik iritziak hartzen ditut, ez partiduak. Uste dot eskualdearen arimea, izakerea, bilatu behar dala. Etxegintzan egin behar den moduan. Etxegintzan, baserri paisaje batean sartzen baduzu, ez dakit nongo etxegintza eredu bat, arrotza dena, horrek talka egiten du. Eta etxe berri horiek, politak zein itsusiak, baina inguru horretan ez dira ondo txertatzen, eta gainera, edozein herritara bazoaz eta edozeinetan aurkitzen dituzu, eredu berdinak jarraitzen dutelako. Baina ni Andaluziara banoan, Andaluziako etxe zuriak dituzten herriak baloratzen ditut, eta Iparraldera noanean, zelako bateratasun bat daukien baserrietan eta etxeetan bardin. Eta hori da bertakotasuna emoten dauena. Orduan, gure jarduera ekonomikoak be bertakotasuna sustatuz joan behar dabe.