content

Zer gertatzen ari da eskualdean?


Apur bat badabilela indarra galtzen edo autonomia galtzen. Gaur egun ezinezkoa da, edo oso gatxa behintzat bizixe osorik egitea eskualdean. Askotan lana ez dagoelako eskualde barruan, eta hori alde batetik, bai dago galtzen eskualdeko lan eskaintza eta sektore horretan ahultzen dauzela, batez be nekazaritza eta gero industria bebai. Kriston lan eskaintza falta dau, eta hori dabil konpentsetan, gaur egun turistifikazinoagaz eta hirugarren sektoreko lan prekarioagaz. Askotan gaztiek pairatzen doguzenak, dekoguzen lan eskaintza bakarrak izaten da, ostalaritza eta hotelak eta horrelakoak, non ez dekogun lan baldintza duinak eta nahiko prekarioa dena.


Gero bebai turistifikazio horrek kriston euskara beherakadie sortu du, eta orduan nik uste dut gaur egun “en vez de” horretan atentzioa jarri nahi dala segidu bide honetatik, non ez diguten gazteei ez inori benefiziorik ematen. Eta ordun ba ez dakit apur bat “a la deriva” moduen, Guggenheimen proiektuaz edo turistifikazio masibo hori bultzatzen moduen.


Eskualdetik gaur egun ze erronka pentsatezu daudela? 


Ba lehenengo gazteontzako lan duinak garatzea hiru sektoreetan eta bebai eman emantzipaziorako aukerak, hau da, alkilerren erregulazio bat edo eskaintza bat gazteek ahal izateko, bebai lotuta dago azkenean ez badekogu lan duinik zailagoa da emantzipatzea, baina bebai gaur egun pisu danak direla “Airbnb” eta turismoaren mesedetan. Azkenin, guk gure erronka badekogu. Herritarrentzako, egitea eskualdea eta ez kanpoko gentintzako. Eta bebai, euskeraren erronka ere uste dute beti izan dela eskualde euskaldun bat eta gaur egun gero eta gitxiago.


Erronkak aurrera eramateko zer oztopo daude?


Oztopoa ikusten dut dala, guregan dazen interes batzuk diruaren alde, turismo bidez dirua lortzeko. Pribatizazioen bidez eskaintza kulturala, pribatizatze pisuek guri eskaini beharrean turismoari eta turistari. Hirugarren sektorea pribatizatzen dabil pentsabarik herritarrengan.


Badaude aprobetxatzen ari ez garen aukerak? 


Eskualdeko baliabide naturalak eta, ez gauz aprobetxetan aukerie bertoko arbolak eta pinu eta eukaliptu horiek hainbat gauza sinple dira eta ekimenak ere. Edo Urdaibaiko padurako lur kontaminatuek garbitzea. Eta badago hor zer egin, nik uste dut.


Guggenheim museoaren inguruan zerbait esan nahi duzu?


Ni guztiz kontra! Hirugarren sektoreko pribatizazioan beste adibide bat da eta bertoko kultura sustatu baino, egin duena kanpoko esposizioak ekarri, kanpoko gentientzako eta herritarron parte hartze bakarra izango da lan egitea kondizio txarretan eta lan baldintza eskasetan. Hor Urdaibai erdien uste dot ez dela toketan halakorik egitea. Askotan esaten da museo badaukagula, hori zaindu, garbitxu eta holan itxi garbi, nahi da garbitxu beste zerbait egiteko. Euskerarekin ere bardin, gaur egun ia pila bat jende kanpotik etortzen da eta euskerak zailago dauka bizirautea eta turismoaz ia pasaten da iparralden be non danak diren kanpokoak.


Zer inplikazio litzake prozesuak aurrera egingo balu? 


Aterako lirake irabazten turistak eta Eusko Jaurlaritza edo diputazioa. Kriston erakusketa izango zan ba kanpora begira eta inbertsio bila, baina gero herritarrongan dana galtzen. Azkenean ikusiko ginen prezio igoera baten aurrian, euskeria beherakada baten aurrien lan bizixe karuau eta lana gero eta prekarizatuau. Aparte, bertoko eskaintza kulturalak eta eskualdeko horrekin pentsabikozan eta ez hainbeste kanpora begitu.