Nola ikusten duzu eskualdea?
Eskualdean ikusten ditudan arazoak edo zailtasunen batez be die etxebizitzanak. Bai, gure herrixen eta batez ere Gerniken ez dau etxerik ez alokatzeko, ezta negozioetarako lokalak be ez.
Eta aukeren inguruan hitz egiten badugu, ze aukera ikusten duzu dagoela eskualdean?
Ez dakite apur bat elkarrizketa orokor bat dan, baina bai ni nagoela Guggenheimen kontra, gure dot esan.
Zer iritzi daukazu Guggenheim Museoaren hedapen posible horren inguruan?
Nire iritzixe da kontrakoa. Urdaibai da Euskal Herriko Biosfera Erreserba bakarra. Eta alde batetik, dekon flora eta fauna zaintzeko helburue hori izen da. Deko be bai balio sinboliko bat, historikoa, emozionala danontzako. Nik ez dut ikusten bideragarria danik proiektu hau aurrera ataratzie, eraginagaitxik. Azkenean erreserbak berak diñoen moduen, da bertako biodibertsitatea babesteko, ezta? Eta bertako animalixek eta landariek babestea da helburua. Beraz, ez dut uste horreatxik izango zenik egokixena.
Proiektuak dauzka bi sede: bat, Muruetan, eta bestea, Dalian. Ez dakit berdina den zuretzat edo ezberdintasunik egiten duzun.
Muruetan ez dut ikusten. Halanda be, Dalian ein ezkero Guggenheim hori, horrek be, turismo aldetik, inpaktu antzekoa eukiko eban. Ze komentetan da sare sozialetan eta telebistan, 140 mila bisitari jasoko zirela urtien hemen gure eskualdean. Eta ez dut uste egokiena izango zenik, horrek dekozen eraginagatik.
Eta proiektua egingo balitz, nork uste duzu irabaziko lukeela edo galduko lukeela egoera horrekin?
Inork ez. Bueno, irabazi, proiektua aurrera eroaten dabenak, interesatuek. Baina guk, eskualdeko herritarrek irabazi? Bapez. Justu kontrakoa: alde batetik, galduko genuen gure Biosfera Erreserba hori, biodibertsitatea guztiz zapuztuko zen, eta, beste alde batetik, eragin negatiboa turismo horrek ekarriko ebana. Alde batetik, etxebizitzak garestituko ziren, adibidez, Gerniken eta inguruetan ja dekogu arazoa, ba ondino gehixau garestituko zien etxebizitzak, lokalak eta dana. Eta bebai, infraestruktura aldetik, zerbitzuek eta dana satureu egingo zien: zerbitzuek bertokoak, hondartzak, natura... Hamengo lasaitasuna ez genun eukiko.
Eta hau egiten ez bada, uste duzu beste zerbait behar dela?
Beharrizana dau nertan dauzen etxebizitzak erreztie eta zerbitzu publiko gehixau ipintzie: medikue, eskolak... Adibidez, garraio publikoa herri txikietara hobeto heltzeko. Baina ez dut uste proiektu honek gure beharrizanak asetzen dabezenik. Proiektu honek asetzen dabezana da batzuen beharrizanak eta turisten beharrizanak. Honek guri onik ez deusku ekarriko. Justu kontrakoa, nik uste dot. Alde batetik, alderdi ekonomikoa, eta bestetik, ointxe komentaten egon nazena. Gu hemen bizi gara paraje natural baten, gure txoritxoen kantuegaz, gure paseoak emoteguz... Adibidez, Arratzu, Plentzia, Kortezubi... Hori dena be masifiketan jungo zan. Ez genun eukiko herriko lasaitasuna, naturan bizitzeak dakarren ongizatea... Lasaitasun horretan bizi gara. Turistak badatoz, hori dena galdu eiten dogu eta nik ez dut gure bizi hola.
Eta zure ustez mota honetako erabakiak nola hartu beharko lirateke?
Herritarrok. Argi dago herritarrok ez dugula nahi: egin genuen manifestazio jendetsua Gerniken. Ezta hartuten ezer ere kontuten. Egixe da agintarixek heltzen direnak se supone herritarrak bozkatzen dabezela, baina eurek ez dekie holako erabaki bat hartzeko nahikoa botere, nik uste. Eske argi dago, biologo eta ikerlari guztixek aipatu dabe honek eukiko daben inpaktua biodibertsitatean. Eta gainera helburua Erreserbakoa beti izen da berreskuratzen joatea galdute dauzen espezieak edo hobetzen joatea gaur eguneko egoerie. Eta honek dakarrena da justu kontrakoa. Nik uste horrelako gauzak, batez be horretan adituek dienai itxi biher diela: biologoari, ikerlarieri eta zientzialarieu horretan dabizenak.
Ez dakit igual zerbait azpimarratu nahi duzun.
Bai, azpimarratu gure dot ez nabela ni gauza kulturalen kontra. Ni ez nau Guggenheim museo bat eitxien kontra, nauena da Muruetan eitxien kontra. Adibidez, Gerniken badauz beste leku batzuk. Eta beste herri batzutan ere badauz eskola zaharrak abandoneta eta holan, ba holako lekuetan aprobetxau. Nik nau kontra Muruetan itxiena. Ganera, Biosferak normatiba berezi bat deko eta Muruetan egin nahi daben museo hori legedi guzti horren kontra doa. Ez da ez dogula nahi kulturea zabaldu-edo, baizik eta beste modu batera, eta ez turista gehixau, ez dogu behar hori. Euskaldunen biguna da oraingo lez bizi: trankil, gure etxien, pasieu, betiko jendiegaz egon...