content

Zer ari da gertatzen eskualdean?


Ba nik ikusten dudana da ageriko aldaketak behintzat. Eta herritar eta Urdaibaiko eskualdean bizi den pertsona bezala hitz egingo dut. Ageriko aldaketen artean, esango nuke turistifikazioa dagoela puri purian. Gero eta turista gehiago ikusten ditugu herrian. Horren adibide argia orain Aste Santuko oporretan eta zubi horretan ikusi dugu, pilo bat jende aurkitu dut kalean Maletarekin. Kanpotarrak, gure tabernak eta terrazak bete dituzte guztiek. Eta esango nuke ageriko aldaketa edo zuzenena turismoa dagoela, baina klaro, horrekin oso lotuta dago baita ere, Guggenheimaren proiektua. Eta horrek ekarriko dituen aldaketa guztiak maila guztietan, ez bakarrik biosferan, ez bada ba hori turismoa. Herirko eta eskualdeko kulturaren galera baita ere, edo masifikazioa, eta abar.


Zeintzuk dira erronkak? Eskualdeak edo herriak berak herri moduan ze erronka ditu? 


Esango dudana igual oso utopikoa da, eta guztiok dakigun zerbait da, baina nik uste garrantzitsuena izango dela egoera honetan egonda. Alegia, ia turistifikazioa nabaria da, eta nik uste ezin izango dugula neurri honetan eta puntu honetan horrela beste barik eten. Erronka handiena izan beharko lukeela instituzioen partetik batez ere. Eta hor udaletxea ere sartzen dut, ez bakarrik Eusko Jaurlaritza, instituzio guztiak handiagoak edo txikiagoak izan. Turistifikazio jasangarriago bat egitea. Badakit oso erraza dela horrela esatea eta zaila dela praktikara eramatea eta guztiok dakigun zerbait dela, baina hor insistituko nuke nik neronek. Eta klaro, eta horrek bere atzean dakartzan neurri guztiekin. Euretako bat da nire ustez garrantzitsuena une honetan Guggenheim proiektu hori etetea eta gelditzea, ze horrek eragingo du zuzenean. Ba turisten masa hori oraindik gehiago areagotzea. Beste neurrien artean, esango nuke baita ere. Eta hau konkretuki herrira begira dagoela, nire ustez, Alde zaharraren nolabait babestea, ze nire kasuan, orain x urte edo x-en etxe bat erosi nuen, baina hasieran nire asmoa ez zen etxea erostea, baizik eta alokairuan joatea. Eta klaro, hasi nintzen alokairuak eta bilatzen eta ez nuen ezer aurkitu. Orduan, derrigorrez neure burua ikusi nuen independizatu nahi izanez gero, erosketa batean eta hipoteka batean sartuta. Eta nik uste x-en badaudela espazioak horretarako, gazte asko gaudela, eta ez bakarrik gazteak, eta ez bakarrik bermeotarrak. Ba erosteko edo alkilatzeko prest gaudenak, eta ez digute laguntzarik ematen. Alde horretatik, gainera, horren erakusle da ikusten diren VT horiek guztiak. Horrek erakusten digu hutsik dauden pisuak egon badaudela, baina daudela oso lotuta kontsumitzaile konkretu batzuentzat. Eta helburu zehatz batzuetara begira daudela. Bueno, goazen alde zaharrari bizia ematera edo goazen gazteei aukerak ematea.


Goazen honetatik ere probetxu gehiago ateratzea ateratzera, eta goazen herria bera esploratzera beste era batera. Orduan hori ere, nire ustez, eta herritar bezala, niretzako garrantzitsua da hori ere bultzatzea. Eta noski, zaintzea, baita ere natura, ze honek guztiak ekartzen duena da baita ere. Ba ez bada dena neurrian eta modu jasangarri batean esplotatzen eta kontsumitzen. Naturak ez du hau pairatuko. Eta hor ikusi dugu, baita ere, San Juan de Gaztelugatxen gertatu dena. Pila bat turista hasi dira etortzen neurri zehatzik jarri gabe. Eta ez dakit urte bira edo oso denbora gutxira itxi egin behar izan dute guztia eta obrak egin hobetze aldera. Eta eske hor desgaste bat dago, eta ez badira neurriak jartzen, desgasteak aurrera egingo du eta natura suntsituko dugu aldi berean. Eta bukatzeko, esango nuke horrek guztiak zuzenean eragiten diola baita ere geure herritartasunari edo nortasunari, bizitzari, ezta? Zer ari gara bihurtzen? Turistek miretsiko duten produktu esango dut, zentzu ekonomikoan baita, baina zentzu ikusgarrian. Turistak datoz eta kultura herrikoia ala kultura arrantzalea eta jo euren euskara eta euren ohiturak eta oso lotuta, eta baita elikagaiak eta kontserbak, eta abar eta abar, ezta? Oso lotuta daude horrekin. Baina klaro, ez baldin badugu bizi horrekin jarraitzen, eta aldiz, turismora begira jartzen bagara, batez ere azkenean bihurtuko gara, izan garen kultura horren performance bat edo. Hau da, ez gaituzte bisitatuko. Herri honetan ere bizitza gehiago emateko, baizik eta ikusteko ze bizitza izan dugun, hau da erakusleiho bat herri eta nortasun konkretu batena. Eta klaro, horrek zuzenean eragiten du baita ere, herriko bizitzara eta kulturara.


Hau aurrera eramateko, zer aukera edo oztopo ikusten dituzu?


Nik uste erantzun dudala parte baten aurreko galderarekin. Hemen seinalatuko dut zuzenean, udala, Eusko Jaurlaritza, alderdi instituzionalari begira jarriko naiz gehiago. Ba esan dizudan bezala, egia da laguntzak ere badaudela, adibidez, alokairuak eta babesteko Eusko Jaurlaritzaren partetik. Baina klaro, ez baldin badago espazio fisikorik horiek aurrera eramateko ezin dira gauzatu. Orduan hori aurreko erantzunarekin lotzen dut erantzun hau ere.


Pentsatzen duzu badaudela aprobetxatzen ez zaudeten aukerak?


Bai. Nik, adibidez, nire kasuan aprobetxatu nahi izango nuke eta ezin izan dut. Baina kontziente naiz gazte eta bueno, kolektibo guztiek ez dutela berdin pentsatzen. Eta aukerak badaude, baina guztiak ez daude hori eskatzeko, adibidez. Eta berriro noa etxebizitzetara, ezta? Askok nahiago dute etxe berri bat erosi, nahiz eta periferian egon. Eta nahiz eta ba ez dakigu ze baldintzetan egin diren. Horrelako bat erosi eta ez horrenbeste alde zaharrean inbertitu, adibidez. Orduan, horrek ere erakusten digu jendeak nola pentsatzen duen edo zer nahiago duen. Baina klaro, ni ez naiz nor hori orokortzeko. Ez naiz aditua, ez dut horren berririk. Orduan, nik nire nire pertsonatik eta nire esperientziatik hitz egin dezaket soilik. 



Lehen aipatu duzu Guggenheim pixkat, nahi duzu gehiago sakondu?


Ba nik esango nuke behintzat, Busturialdeko edo eskualdeko guztiok etorriko garela bat iritzian. Eta ezin dugu sinestu. Ezin dugu ulertu nola ari diren aurrera eramaten dimentsio horretako eta eragin negatibo horiek izango dituen proiektu bat. Iritziak, gainera, alde guztietara dira ezkorrak. Bai, naturari erreparatzen badiogu. Esan gabe doa ekarriko duen kaltea biosferara. Erreserba natural bat da eta lege batzuk daude. Gainera, giza eskubideen barruan sartzen dira, eta berdin zaie, aurrera egingo dute, horiek urratu arren, eta jendeak hori aurrera ez eramateko eskatu arren. Hori alde batetik, eta hor suntsituko diren ekosistemak, animali kateak, natura, gure ingurunea, eta abar. Eta beste alde batetik, esan dudan bezala, horrek ekarriko duen turismo jasangaitza eta ekarriko digun bizi aldaketaz. Gure historikoki gure lurralde gure herriak lehen sektoreko herriak izan dira ekonomikoki. Eta zer gertatuko da ba leku askotan gertatzen ari dena hirugarren sektoreko herri bat bihurtuko dela herria ere, eta eskualdeko herriak ere. Orduan jarriko gara guztiak turismora begira, zerbitzuetara begira. Eta galduko ditugu ba gure nortasunaren eta are euskararen eta hizkuntzaren parte diren hainbat elementu. Gure euskara itsasoko iruditerian oinarritzen den euskara bat da, batipat lexiko aldetik. Badago baita ere, dialekto bat edo beste erabilera bat, baserritarren esparruarekin oso lotuta dagoena. Baina behintzat arrantzaleek hurbiletik bizi izan dutenen inguruan erabili izan duten euskara oso lotuta egon da eta dago gainera, gero eta gutxiago. Baina badago oraindik arrantza munduarekin lotuta. Zer gertatuko da sozialki lehen sektore horri begira hirugarren sektoreari begira jartzen garenean? Eta zer gertatuko zaio gure egoera linguistikoari ere?


Bada, adibidez, nik orain momentuan dudan kezka bat baita, nire ofizioak eramaten nau hori pentsatzera. x ikasi nuen orduan sentsibilitate x hori ere badaukat eta. Eta esan dizudana lehen, kulturalki ere ohiturak kontsumitzen ditugunak. Horiek ere nik uste aldatuko direla baita. Inflazioa. Horrek turismoak inflazioa ekarriko digu ezinbestean, eta hori ja ari gara nabaritzen orain, batez ere x-eko edozein tabernatan kontsumitzen baduzue, prezioak... lehen, Donostiako prezioengatik esaten genuen. Hori bera ari da gertatzen herrian ere, eta zabalduko da, nik uste. Inflazioaren joera hori. Horrekin batera, uste dut hau ez dudala oraindik komentatu, baina espazio utilitarioa da, fisikoen galera ez ezik, espazio sinbolikoen galera ere nik uste sufrituko dugula. Turistak baldin badatoz, pertsona gehiago ari gara sartzen espazio berean. Eta adibidez, tour turistikoekin oso ondo ikusten da. Nola esango dut "konkista", etortzen dira gure herri hori objektibizatuta edo aurkezten zaie, eta gure gune garrantzitsuak hartzen dituzte. Klaro, bi pertsonako taldeak baldin badira, ez da horrenbeste nabarituko euren espazioaren inbasio hori. Baina hogei-hogeita hamarreko taldeak etortzen baldin badira, eta gainera, ba gure herria ere ez da oso handia. Gaur ikusten da apur bat nola hartuko dituzten, baita ere espazioak eta beste funtzio batekin gainera.


Eta amaitzen joateko, zer inpaktu izango lukeela iruditzen zaizu prozesuak aurrera egiten badu? 


Ba herria galtzen. Argi eta garbi. Herria eta herriarekin batera, ez dut esan nahi gizakiok eta alderdi humanoa bakarrik. Hau da, natura ingurunea, alderdi publikoa esango nuke. Eta irabazten. Argi eta garbi, alderdi pribatua ez da? Horren atzean dauden enpresa interesatuak, gobernua, baita ere euren diskurtso kolektibo horren atzean. Hau da, hau guztiona da. Turismoak guztioi emango digu eta guztiontzako izango da onuragarria, lanpostuak eragingo ditu eta abar, eta abar eta abar. Horren atzean dagoen diskurtsoa. Ba askoz ere pribatuagoa dela esango nuke, irabaziak, ekonomikoak, ia materialak, batzuek bakarrik hartuko dituztelako euren gain. Orduan argi eta garbi galtzen ingurunea eta eta gure kultura eta gu geu bertan. Eta irabazten, hori guztia aurrera eramaten ari den instituzio eta sistema.