content

Zure ustez, zer ari da gertatzen gaur egun eskualdean?

 

Nik behintzat, ikusten dut dabilela dena geldi. Hasi da turismoa igoten kostan, baina Gernika eta inguruetan, bai Foru edo Muxika edo Morga, Mendata eta horrek, dauz apur bet galduta. Ez dau industriarik, ez dau turismoa bultzatzeko ezebez. Apur bat tristetuten hasi da gauzie. Beste leku batzuez konpareta, ba ez dakit. Zamudio, Derio, Lezama. Horrek dekoie parke teknologiko handixek. Bilbok deko turismo handixe, gero dauz kostako herrixek, Bermeok irabazi dau pilo bat turismo. Hasi diez, bai ostalariek, hotelak, gero eta hobeto lan itten, baina barrurako lekuek barnealdean dauzenak, neuk pentsa dauela galduten.

  

Zeintzuk dira zure ustez etorkizunari begira dauden erronkak? Edo ze aukera egongo lirateke gelditasun egoera hau aldatzeko?

 

Erderaz esatan dena, "actualizarse". Ikusi da lehen gehixo apostaten zala industriara, orain ja industria hemen ez tau ezebez. Geratuten da Losal, dekozela bebai problema pilo bat antza, trenan asuntuakaz paraliza in zoie obrak. Eta ez tau Gerniken beste enpresarik. Nik bai apustuko neban apur bet turismo bat kalidadekoa, ez masiboa. Jentea esaten da moduan, Salou izango zan moduen. Baina bai, egin gauze politek, museo bat, zeozer kulturala, esplote barik hainbeste Urdaibai. Ze esaten dau gure duela esplote hori paseo hori, aber apur bat zentsudune izan behar da bebai, ez dogu ingurumena dana apurtuko. Baina bai herri barruan, bai inbiko zan museo batzuk, erakutsi gehiau bertoko kulturea.

 

Guggenheim museoaz ari zara?

 

Bai, baina, ez igual Guggenheim izena, edo bai. Niretzako hobe Guggenheim izena. Baina ez, guri erakutsi duzkuen proiektua da, hortik Muruetarako paseo guztia. Niretzako larregi da, ze ja ingurumenean sartuten zaude jende asko, azkenean apurtu eitenzu bertako esentzixe, dauzen animaliek. Ez dut uste hainbesterako izanbiko zela.

 

Zure ustez, Gernikakoarekin bakarrik eta badagoen museo sarearekin ongi dago.

 

Bai, kontzentratu biharko zen gehixau herrixen, ingurumena eneban ikutuko hainbeste.

 

 

Aipatu dituzu hainbat inpaktu, zerbait gehiago nahiko zenuke nabarmendu?

 

Denentzako inpaktua izango zen ona, bai hostelerixen, ze azkenien hostalariek dekon gauze bat da kadena asko hartuten deuz. Tabernak erosten deuz tomatiek, tomateak datoz hemen inguruko baserritik, baserri hori bizi da saldutetik tomatiek taberna batzueri. Harek erosten dau, bere produktu fitosanitarioak, erosten deu kooperatiban, Gernikan. Zirkulu bat gauz egiten, berton. Arraina, Bermeotik sartuten dena, bertako arrantzaleena, horrek arrantzaliek be bermiotarrak direz. Datorrena bebai dendatara joango da, supermerkatutara joango da, danontzako dekogu. Jentiek ipintzen dau, ostalariek bakarrik hartuko dabe, ez. Danok biziko gara. Herriko ekonomia bultzatuten izango zen. Eta negatiboa izango zan, ez badau kontroletan. Ahal dauz eukin beran problemak, "prekariedad laboral" esaten dana. Baldin bada bakarrik piko bat agoztuen eta gero topetan bagaren urrian eta azaroan ez dabela inor bez, "nos ha salido rana”. Horrek ekarriko dau prekariedade asko, agoztuen jente askoren beharra, langile asko, eta gero hortik hilabetera, benga etxera. Hor dau problemia. Topetan badan estabilitate bat eta badan, turismo bat, ez kanariak bezala eta horren moduen, eguzkikoa, eta bada kulturala nik pentsatzen dot estableagoa izaten dala. Zuk azkenien Amsterdamera zoaz edozein epokatan. Urtarriletik abendura edozein epokatan. Zuk Saloura zoaz udan adibidez. Horretarako egongo da jendie, dakizena, nik ez dakit, ez dekot ideiarik bez.