content

Zure ustez, ze aldaketa egon dira eskualdean azkenengo urteetan?


Nire ustez, galdera horri erantzuteko beitu bidiez faktore desberdiñek. Ze alde batetik lana aldatu in da, baita bizi helburuek be, familiarrak eta pertsonalak. Alde batetik, lana pentsatzen dot asko aldatu dala, ze gure gurasuen denboran emoten jatzon garrantzie hurbil lan eitxiari eta bzitzeko segurtasun bat ukitziari. Horretan nik uste Gobernu aldetik eskualdian lan asko agertu zirala. Hala ere, asko aldatu da hori hainbat faktorengatik. Enpresak zerratu in dabe eta jendian beharrizanak aldatu in die. Formakuntza be aldatu in da, lehen industria gehixau zegoen eta gaur egun inportatzia gehixau ematen jako formakuntzari. Gaur egun, pentsatzen dot azken urtietan, gaztiek ez dotzela emoten hainbesteko garrantzie lana hurbil izateari. Hau da, berdin dozku autobusa edo kotxia hartzia ez bada izugarri urrutira juteko. Gehixau baloratzen da lanak baldintza onak eukitie eta denbora librean etxera heltzean inguru trankil batian bizitzia eta gure herriko bizitza egitea. Hori bada gurasoekin partekatzen dogun zerbait. Orduen, pentsatzen dot, lan helburu edo baldintzei buelta bat emon bihar jakuela, baña egia da gehixau baloraten dala etxera heltzean entorno lasaiau baten edo lagunkoiago baten bizitzie. 


Uste duzu hori aldatu egin dela?


Nik ikusten dot jun ziela gazte asko hiriburuetara bizitzen euren lanetik hurbilau bizitzeko. Saitu gara gurasuen lehentasunei segitzen, hau da, lanari lehentasuna eman dotzagu. Gu saiatu gara horrekin kritikoak izaten eta nik uste lan rekorridoa garatu ahala hasi garela gogoeta bat egiten: lana dago alde batetik, baña denbora librean zer? Orduan, uste dot horren harire jendia herrira bueltatzen ari dala gure dabielako lasaitasun hori eta betiko bizimodue ukitia. 


Ze erronka uste duzu daudela eskualdean?


Eskualdien arazoa lana da. Azkenian esan dotzuten moduen lan ideia hori aldatuten doiala. Lehen ohikuak ziren lanak ja ez daude, orduen gaztiek urrutigo jun bihar diz. Baña hori Euskal Herrixen gertatu da orokorrean. Zahar kopurua be handixe da eta ez die asko zaintzen. Eskualdien zehatz mehatz ez dot beste lekutan ez dauden arazuak. Nik uste arazua lana dala, gero hortik kanpo lan baldintzak eta geratzen jatzun denbora erabiltzeko era eta zerbitzu publikuen degenerazioa pribatizaziñoagatik da. Ze pribatizaziñoa be izkutatu itxen da. Lehengo anbulatorixuek gero eta gitxigo dauz. Guk adibidez, ez daku urgentziko medikurik. Normailian enfermeo bat egoten da eta hori lehen ez zan pasatzen. Lehengo autobus zerbitzuak orain ez dauz, eta txikitxuk dirudite baña asko diranez bizitzia zailtzen dabe. Jendiak hona etorri nahi dabenian ikusten dau transporte puplikun lanera jun bihar danian kotxia hartu biharko dabela bai edo bai. Apurtxu bet abandonata gauz baña bagabiz horretan lanean.


Zure ustez ze aukera edo ze iniziatiba bultzatu beharko liratezke?


Hasteko, gazteria bultzatu bihar da eta hemen ekualdian dekogun berezitasuna be bultzatu biharko zan. Nik uste gaztia zarenian ez dotzula garrantzirik emoten gauza batzuri, baña heldua zareniak konturatzen zara gauza inportatnte batzuk badauzela. Herrian bultzatu biharko zian gazteen dinamikak ze bestela denek esaten dabe herrietan ez dauela ezerrez. Orduan, badoiaz hemen geratu biharrian. Zaintzak be garrantztsuak die. Edadeko jende asko dago Bermion adibidez, eta goran bizi dianak ez die behera jaixten eta alderantziz ere ez. Segun nondik zabiltzan ikusten da jende asko dauela bakarrik etxien. Hoiek izango zian herriko gauza garrantzitsuek. Eskualde mailan sare bat egon biharko zan hori konpontzeko. Gobernutik ez die gauza hoiek egiten, ze ez dauz hona begire, eta nik uste hori errazteko gure artian antolatu biharko giñala gero hori rebindikatzeko. 


Nola uste dozu hartzen direla erabakiak eta nola izan beharko luke prozesu horrek?


Uste dot hartzen dizela erabakiak estatu eta eskualde mailan hiriburuei begira. Populazio gehixau dutelako edo. Beti puntu horiei begira egiten die planak, eta inbersiñoak be horra juten diz. Hemen edo Bilbon gauza bera eskatuz gero han ingo die lau eta Bermion baten bat baña beti ere hemen dittuzten interesen arabaera ingo dittzute inbertsiñak. Nik pentsaten dot erabakixek goitxik hartzen dizela eta euren etorkizuneko gauza estrategikotan pentsatute. Ez die modu transparentian itxen, eta ez jako galdetzen herrixeri zer gure daben. Udaletan be gero eta gehixau hasi die herri txikietan eukitzen udal plataformak, hala beste modu bateko botere politikoak lortzeko eta jentien eritzie kontutan hartzeko. Ordun, pentxau bihar da orokorrian jendien interesian eta ez hainbeste interes ekonomikuen. 


Zerbait gehiago komentatu nahi dozu?


Honen guztixen harire, ni banau konprometite gauzek aldatutire. Infromata egoten naiz eskualdeko gauzetaz eta ahal dotenian lagundu itxen dot. Aspaldixon, azken urtietan, aldatu da hamen eskualdian turismo modelue. Alkillerren arazua dekogu eta bibienda turistikuak be arazo bat die. Uste dot dauzela pare bat proiekto Diputaziñotik eta Jaurlaritzatik botere ekonomikogaz zerikusia dekoienak. Gure dabe eskualde honetan kokatu proiektu horiek eta nik uste turistifikazio eta etxebizitza arazuak kontutan eukinde, horrek erreperkusioa euki ahal dabiela eta igual izan daitezke atzera buelta bakuek. Hau da, makroproiektuak halako eskualde lasai batian eitxiek eskualdeko bizitza tradizional hori galdduarazten dabiela. Interes ekonomikuri bakarrik beitzen zaio eta jendeari lagundu baño horiek jendian bizi kalidadie okertzen dabie. Zentzu askotan gañera, ekonomikoan, ingurukuen, lanera juteko kotxia hartu bihar izatian... Gehixau kontun uki bihar da jentien iritzie. Bertan bizi garenok badakigu ze reperkusiño ukin ahal dabien halako priektuak. Bestalde hemen dakun ingurue be zaindu in bihar da ze dekogu itsasue, dunak, espazio babestuak, animalixek, pasiu lasaik, txorixek... Halako makroporiketuak ez dabe hori guztia kontuten hartzen eta uste dot horri buelta bat emon bihar jakola hori planteau aurretik.