Eskualdeak azkenengo urteetan ze bilakaera izan du?
Nire ustez, izaera galdu du. Lehen izan garenak eta orain garenak ez deko iñongo zerikusirik. Eta nire ustez hori geure kalterako da. Izaera galdu dogu, bai lan arloan, harreman arloan, batez be hizkuntza arloan, eta niretzako ardatza da hizkuntza eta hizkuntza horrek eitxen dau gure izaera, eta izaerak asko galdu dau.
Ze erronka ditu eskualdeak gaur egun?
Ba erronka dauzenak die, batez be izaera berreskuratutie. Ez dakit gai izango garen horretarako. Nik Bermion batez be ikusten dot badauzela talde batzuk konturatuten datozenak, izaera hori galtzen goazela edo galdu dutela eta berreskuratuteko goguegaz. Baña horretarako geuk ein behar dogu lan. Kanpotik datozenei men egiten ez da lortuko izare aberreskuratutie.
Beste erronka edo arazorik?
Ingurumen arloko erronkak be dadekoguz. Gu bizi gara mendi inguru batean, nahiz eta ni itsaso aldeko famili batekoa izan. Mendi alde batean bizi gara eta ikusten dot hogeita bat urte daroaguzela han bizitzen eta hotel bat, nekazalturismo bi eta aparta-hotel bat dekoguzela gure inguruen. Azkenengo hogei urte honetan asko aldatu de gure bizimodua, lasaitasun aldetik batez be. Askoz be jente gehixau dator, edozein hizkuntzatan datoz, etzoie ardure zure etxe barruraino sartzen badizen, etzoie ardure zure animalixek erramanda baten barruan badauze. Eurek argazkixek ataratzie gure dabe. Gero gure arluetan sartuten die eta ez dabe zerratuten. Horrek gure ingurumenan eragiña dako. Alde batetik, zarratu biduz gure arlo guztixek. Horrek gure dau esan basaberiek oztopo bat dekoiela lehengo lekuetara sartzeko. Kotxe asko dabiz edozein lekutan. Lehen geu bakarraik izaten giñen, ingurukuek. Eta danok gieñan ezaunek, ordun, bazenekien ze bidetan in ze aldetara pasetan uzteko. Orain turista horrekaz ez dau holako konfiantzarik eta geu auzokuek gara udalari eskatzen dotzagunak bide horiek zabaltzeko. Ze gu ibiltzen gere egunerokuan bide horietatik. Horrek be ingurumenan zeresana deko. Intimidaderik ez dau. Edozein momentutan topau altzu zure etxe albuen turistak. Eta ez die beraniantiek urtero etxe berera datozenak. Turistek itxen dabie bi hiru egun gure herrien, ez dakoie halako atxikimendurik dauzen lekuekiko. Gehixenek ez. Alde horretatik alte handixe in dau turismuek.
Zer bultzatu beharko litzake eskualdean dauden arazo horiei aurre egiteko?
Lehenengo eta behin, nekazalturismoak, hotelak eta horrek ipini baño lehen eskatuko lekie udalai irigintzako gauzak itxien dabizenien kontuten hartutie eragin linguistikuan azterketa. Hotelak, nekazal turismoak eta turistek etorko dizen lekuek in baño lenueo bebai, in bide ingurukoeri suposatuko dotzagun eragiña kontutan hartu. Izaera arloa eta hizkuntza arloa kontuten hartzeko. Ezin da emon baimena hotel garestixak itxeko. Ikusi bihar da ze eragin ukingo daben eta zenbat turista etorko dizen. Ze gu gara, auzoetan bizi garenok, hori sufriduten dogunak. Hau da Europako edo Estatuko nekazalturismorik garestiena. Jendiek bizimodua ateratzeko gauza txikitxuak nahikua dekotze.
Nola hartzen dira erabakiak eta nola hartu beharko liratezke?
Udalan aldetik hartu beharko lirake erabakixak. Diputaziñoari auzokuek etzoie arduere. Udalari batzutan bez. Esaterako, basurdien batidan kasuen, Diputaziñoak esaten dau noiz egongo dizen batidak, baña ez dosku iñork abisetan non eta noiz izango dizen batidak. Ze heiztarixak eta guk sufritzen dogu animali hoiek aztoratuta egotie. Eta batidak dauzenian guk ezin dogu etxetik utsen edo buelta bat emon mendire. Batik bat kontrola in bihar diez. Batida horretako jentiek sortuten dauena kontuten hartu bihar da, ze edan itxen dabie batidatan eta eskopeta bat dekotze eskuetan. Horrek ez dauz kontuten hartzen Diputaziñoek. Horrelako erabakixek udalak hartu bihar dau. Euki bihar dia tresnak baita ere herritarrak entzuteko. Ni auzo alkatie naiz eta Bermioko auzo bakotxak badeko bere auzo alkatie. Auzoko bakoitzak bere alakatiekin hitz egiten dau eta gu batzarretan bilduten gara. Horrelako tresnak erabili bihar die. Gero udalak eta partiduek bere erabakixak eta dinamikak dekozte, baña eragin zuzena dako horrek geure bizitzatan. Beti gorako erabakixek izan bidie.
Zerbait gehiago komentatu nahi dozu?
Argi eta garbi Guggenheimik ez hemen ez iñon. Guk beste bide batetik jun bihar gara, Gu ez gara Bilbo. Bilbotarrek be pentsatuko dabie beren auzoetako izaeria eukiko dabiela baño hori beraien kontua da. Ez dogu hotel handirik nahi eta nekazal turismo punta puntakorik be ez. Ezta etxebizitza turistikorik be. Guk seme-alaba bi dekoguz eta geuk ez badotzegu ematen eziñ izango dabie etxe bat erosi hasiera baten. Alokatuteko be ez dau eta ezin die bizi hamen amuma hil arte haren etxera juteko bizitzen. Ez dogu turismo masifikaturik nahi. San Juan ere guria da, eta Diputaziñoa dau orain hori kudeatzen, ez herria orain arte moduen. Gaur egun San Juanera juteko tiketa hartu in bidie. San Juan lehen zan leku politxe eta uain da Diputaziñuan mamotreto bat. Gaur egun ezin naiz jun lehen bezala itsasontziei agur esatera, ze turista pilo bat dauz ingurun gure ohitxurarik ezagutzen ez dabienak. Ni sentitu bihar naiz arraro haiek dizenien hona datozenak?
Ni enai juten oporretan badakitelako zer dan nire herrira etortie jendia. Gu ez guaz beste lekutara ez dogulako gure geure herrian pasatzen dana beste herrietan pasatutie.