Zure ustez, eskualdeak azkeneko urteetatik hona zer aldaketa izan ditu? Ze egoeran dagoela esango zenuke?
Etxean sarritan egiten dogu berba atzeratuten goazela. Gero eta enpresa gitxiago dauz hemen, jendeak kanpoan egin behar dau lan eta hona gatoz lo egiten eta asteburua pasatzera. Gure bizia etxetik kanpo egiten dugu askok. Ez dotzut esango danak, baña askok bai. Goizetan ikusten badozu kotxe mogimendua Sollubetik kanporantz edota Autzaganetik ikusten da Urdaibain hainbeste jentek kanpoan egin behar dugula lan, ze ez dekogu lanik hemen. Dauzen enpresak itxixak dauz, batez be Bermeoko inguruan, eta hasi direzenak egiten die batez be turismo arlokak. Nik ez dot ikusten txarto ze ni bidaiatzen irten naz, baña bai gauzela apur bet buru barik itxen gauzek. Bakotxa beran kabuz dago gauzek antolatzen eta bakoitzak pentxatzen dau bere kabuz. Ez dabez udalak eta norma batzuk eta ez dekoie guruetzako proiketu bat, hemen behar dan moduen bizitzen jarraitu ahal izateko. Nik ez dekot seme alabarik baña iloba bat dekoz eta ikusten dot hemedik kanpo egin beharko dabela lan. Eta, bizi, espero dot hamen bizitzia. Baña hola segitzen badogu hau izango da Cacereseko herrien lez. Juten diez asteburutan eta ude pasatzera, ze lan eta bizi Bilbon itxen dabe.
Hamen orden bako turistifikaziñoa dau ze bakotxa bere kabuz dabil. Nik pentsatzen dot hori antolatu in behar dala. Ni Guggenheiman alde nago ze horrek jendeaz gain ekarriko dosku gauza gehiau jendean aparte. Esaten dan jende kopurua ez dot uste hainbestekoa danik ze nik ikusten dot Gerniken zerbitzuak emoten dabiela. Nik ez dot ikusten gauzak horren txarto. Astilleruak kendu biharrian lekuz aldatu biharko zan, ze hor jendak itten dau bihar eta nik uste dot jendea lan barik ezin dogula itxi. Mugituk bazan Muruetatik, Erandion dekoie beste instalazio bat, eta hara jungo zan jendia bestela. Ez bada Guggenheim bat edo beste zerbiatx itten berton nik uste Astilleroak jarraituko dabiela bertan lanean. Gauz beti Urdaibai Gora eta behera eta hor dekogu fabrika bat eta Pampa arbolak. Ez dagu pentsatzen hori nola garbitu. Turismoagaz be hil die ahateak Gerniken duela gutxia, eta seguraski kaka jan dabelako izango zan. Erreka zikin dau. Jende asko dau gauza baten bakarrik pentsatzen, baña inguruan gauza asko egin behar dira gu ondo bizi ahal izateko. Hau oso inguru ona da bizitzeke eta oso pozik nau, baña zaindu in bihar dogu. Nik beti esaten dotzat nere andreari ni hamen biziko niazela ahal doten bitartian. In behar dogu zoezer jendea hemen geratzeko bizitzen eta lan eitxen.
Hortaz aparte, beste erronkarik ikusten dituzu eskualdean?
Hamen herri bakoitxa bera aldetik doia. Gernikan nahi dabe in proiekto bat merkatua hobetzeko. Baña ez dauz konforme ematen dotzen diruakin. Bermeo doia beste alde batetik, Murueta dau Guggenheimagaz. Sukarrieta dau Busturiagaz pellikan San Antonio dala eta... Ez gabiz lan eitxen batera eta ez badogu elkarrekin lan eitxen gerra galduta dekogu.
Ze iniziatiba izango liratezke egokienak eskualde mailan?
Hemen niretzako posibilidade asko dauz. Badakit dauzela prestatzen poligono bat Muxikatik enpresak sartzeko, baña gero bidea ez badau ez die etorko. Autzaganeko bideagaz zeozer in beharko dabe, Sollubeko bideagaz be zeozer in beharko dabe enpresak etorteko hona. Ostantzean hobeto dauz Amorebietatik edo Zamudiotik. Bide ona dekoie eta han geratuko dira enpresa gehienak, ze honantza ez da etorko iñor. Turismo mailan norma onak ipinda eta dana kontrolata ondo ikusten dot. Ez da kontua bakarrik jendea etortea, langileen eskubideak be onak izan behar die. Ze hasten bazara tabernaz taberna ikusiko dozu jende asko jornada erdian dabilela, edo Seguridade Sozial barik asteburuetan lan eiten oso lan baldintza txarrekin. Nik pentsaten dot turismo arloan egin behar dala danon artean berba. Ze ez da Guggenheim bakarrik ekarten dagoana, San Juan be badekogu. Gure herrian gero eta gehiago urteten da gida gehienetan: Bermeo, Mundaka, Laida, Laga, Ea... Gero eta herri gehiago irteten dira turismo moduan aldizkari nazionaletan. Igual dokumental bat ikusten dot telebisiñoan eta dauz Bizkaiko inguru honetaz berba eitten. Turismo asko etorten ari da guk neurririk ipini gabe. San Juanekin gertatu zan moduen. Orain hori nahiko ondo regulatute dau. Beste gauza asko be regulatzen badie, euki ahal doguz Guggenheime eta beste hainbeste gauza: hotelak edo dana dalakoa. Hemen ez die hotelak ingo ze Bilbon badauz pilo bat eta hona orduerdi behar da. Ez deko zentzue Bilboko tipoko hotelak egotea. Hona datorren turismoa gañera ez da "turismo de fiesta" dire familiak edo parejak eta datoz egitera turismo kulturala. Hondartzara be juten die, baña normalian Bilboko jendia izaten da hona datorrena. Kanpotarrak Urdaibaiegaz disfrutatzen dabe, eta gure kulturagaz eta gure jateko eragaz. Neguen Bermeon autobus pilo etorten da Bermeo ikustera. Duela 20 urte iñok ez zeban esango hori pasako zanik. Eta asko ez doiaz San Juanera. Bermeo ikusi eta Gernikera juten die. Edo alderantziz. Komarka moduen danok batera legiek jarriko bagenitu, nik pentsaten dot turismoan oso posibilidade haundiak dagozela.
Neurriak esaten duzunean, zein neurri motaz ari zara?
Nik, adibidez, ez dot ondo ikusten hainbeste etxebizitza turistikoak egotea legez kanpo. Ez dot ondo ikusten etxebizitza turistiko bat lehenengo pisutik gora egotea. Ezin da izan hemen Bermeon dagoen moduan, etxebizitza turistikoak hirugarren edo laugarren pisuan egotea eta beheko solairuetan betiko jendea bizitzen egotea. Nik pentsaten dot neurri batzuk egin beharko zirela. Gero, hainbeste etxe turistiko ilegal dagoz. Hori kontra eitxen dotze hemen Bermeon dauzen hotelari eta etxe turistiko legalari. Konpetentzia desleala ikusten dot. Horretan gogorragoak izan beharko ziren. Bermeon Mundakan eta leku askotan pasaten da. Gida kulturalak behar dan moduan komarka moduan prestatzea. Erakutsi gure erreka hobeto. Ze leku oso politak dekoz Urdaibaik ikusteko. Niri jendea bixitan datorkidanean jendia trenean eramaten dot Bermeora jun eta etorri, hala trenetik ikusteko. Trenetik da Urdaibai hoberen ikusten dan lekua. Tren horrek 100 urte daroaz hamen eta marisma gañean doa. Egin ahal doguz gidak eta dana antolatuta eta kupoekin. Lege urbanistikuak be kontuten hartu bera diz, ze ezin da edozein lekutan etxe bat altxa.
Nola hartzen ari dira erabakiak eskualdean eta zelan hartu beharko liratezke?
Politika asuntoan tomatia dau. Hamen dagoen jendia Diputazioan goberatzen dabienan kontrakoak dira, eta nire ustez hor arazo politiko bat dau ze kontu da ea nork dekon indar gehiau. Urdaibaien normalean orain arte Bizkain gobernatzen dabenak irabazi dabe, baña udalak gobernaten dabez bestiak eta dauz urte osuan pellikan. Ez dau akordio bat be haien artian jakiteko ze ingo daben. Pentsaten dot Guggenheimen alde, adibidez, jende gehiago dagoela diñotena baño, ze bestela PNVk ez zeban irabaziko ingurualdean. Bermeon eta Mundakan be irabaizi zaben. Bildu eta Mundakako plataforma batu ziren eta Sukarrietan berdin. Politika da. Batzuk proiektu batzuk aurkezten dabe eta besteak kontra, eta gu gauz ingurualdean ikusten ze pasatzen dan. Bermeoko portuan badau proiekto nahiko dezente bat, baña hemengo plataformakoak alegazio batzuk in dabez eta proiektoa geldirik dau. Horrek eragiña deko, ze ez dau portua regulata. Ezin da arraun elkartea leku berrira joan. Trena konpondu nahi dabe eta ezin dabe behar dan moduen ipini, eta hori da batan eta bestean artean ez dabelako akordio politikorik topaten. Prestntatzen dau batek gauza bat eta besteak bestea.
Zerbait gehitu nahi duzu?
Badakit dabizela aurkezten proiektu asko, ze Urdaibai guztia geratu da atzez, Bizkaiko beste ingurualdeekin alderatuta. Dekoguna ona da trena, adibidez, trena baña Bilbotik urrun gauzenez, autobusagaz eta trenagaz, behar dozu ordubete Bilbora allegateko. Dekogu beste arazo asko. Duela urte asko egon zan uren arazoa. Gu, baserrian bizi garenok, badekoguz beste arazo batzuk. Adibidez, ez dozkue uzten guk nahi dogun moduen baserriak eukitzen ze Urdaibaien gagoz eta gure gañetik normatibak dagoz. Arazoak ukiten ditugu gure bideekin herrira bajateko ze ez dauz oso ondo. Baserrikoak arazo batzuk dekoguz eta herrikoek beste batzuk. Nik inguruan ikusten dot Ez dogula beituten aurrera, gauz beituten oraña. Erreka garbitu leike, ze oso zikin dauz eta sarritan hondartzak bandera horia dekoie zikinkeriagatik. In dabe depuradora osoan kontua eta orain kaka gutxiau dau, baña ondiño badau enpresa asko zikinkeria botatzen dabena. Baña enpresa haregaz bizi gara komarka erdi eta ezin dogu esan ezer. In behar dogune da zenbat eta gitxien zikindutea denok bizitzeko. Turismo aldetik posibilidadeak ikusten dot, baña enpresa aldetik ez hainbeste. Konserbera aldetik Bermion, gehiago ez dire egongo eta egotekotan izango direz txikiak. Gremioak eta enpresakoak geroz eta gehiago datoz kanpotik, ze hemen geroz eta gremio gitxiau dau lanean. Bermion nik uste, %25a 60 urtetik gorakoak dizela. Beste danok kanpora goiaz lanera, neu lehena. Nire emaztiak be kanpoan itxen dau behar. Guk uste dogu hori konpondu ezean, ezingo dogula beste ezer egin, baña nik ez dekot ideiarik. Baño badakit bide hobeauak ez badauz hona ez dala etorriko iñor. Urdaibai alde batetik ona da, baña beste alde atetik limitaziñoak dokoguz. Nire enpresak adibidez nahi izan zeban Ispasterren errausketa laba bat iñpiñi jendea errausteko baña ez dotze utzi ze kontaminau itxen dau. Hamen bizi garenok limitaziño asko dekogu euskadiko beste lurralde batzukin konparatuz. Gauz Biosfera Erreserban eta oso politxa da, baña gauza asko ezin dogu egin berton bizi garelako.