Deskribatu apur bat zein den Busturialdeko eskualdearen gaur egungo egoera. Ze aldaketa egon dira?
Nik uste hau beti izan dala leku zorgarria eta naturak inportantzi handia izan du. Azkeneko urtetan niretzat turismoa larregi zabaldu da. Hondartzetan eta asko nabari da, eta mendiak nahiz eta ez diren oso altuak, gero eta atzerritar gehiago ikusten dira. Guk ohitura dekogu handik ibiltzeko eta jende larregi dau nire ustez. “Reserba de la Biosfera” be bada eta nik uste ez dela atsegiña hainbeste jende ikustea. Gero lekuak be bere nortasuna galtzen dau.
Zer erronka identifikatzen dituzu? Non jarri beharko litzateke fokua?
Nik uste dut leku berezi bat dela, eta holakoak oso gutxi dauzkagu. Euskal Herria herrialde nahiko txikia da, eta nik pentsatzen dot eremu hauek babestu behar ditugula.
Uste duzu hori egiten dela?
Gauzak egiten dira eta komertzioa egiten da eta sortzen da. Begi bistan dau supermerkatu batzuk zabaldu egin dituztela, eta horrek esan nahi du, hori erantzun bat dala dauen jende piloari. Ez udan bakarrik urte osoan zehar. Nik zeintzuk diren erronkak ez dakit baño uste dot gune hauek babestu behar dizela. Gauzak itxeko eta promozionatzeko beharra dago, hau da lana sortzeko biharra, baña agian beste modu batean.
Ze aukera daude eskualde mailan? Botatzen duzu faltan zerbait eskualdean?
Egiten ditugun gauzak ikusten ditut. Gernikatik badaude pasealekuak. Gauza batzuk egiten dira eta adituek badakite zer egin behar dan. Agian beste modu batetik talde txikietan sortu ahal dire ekintzak. Ez modu handi batean, Bilbon bezala. Beste konfiguraziño bat dekolako eremu honek.
Zelan ikusten dozu ari dirala hartzen erabakiak eta zelan komunikatzen dira?
Ez dute galdetzen. Oin galdetegia dekogu baño hau baña ariñago ez da egon ezer. Erabakiak honi buruz hartu in dira eta bota in dire. Ez da galdetu herritarrei. Hori nire ustez ez da oso atsegiña izan. Nik pentsatzen dot hau horren konsekuentzia dela.
Zerbait gehitu nahi dozu?
Ez dut ikusten oso egokia han ipintea Guggenheim bat. Uste dot azkenengo urteetan jende lar dauela handik. Horrek ekartzen dau kutsadura, ze kotxe pilo bat etorten dire, gero zaramak be bai, zarata... Lekuek galtzen dau bere nortasune. Bilbon badago Guggenheim bat. Egon ahal dire beste gauza batzuk arlo hori promozionatzeko. Han holako eraikin bat ipintea ez dut egoki ikusten. Asko zaintzen da gunea beste edozein gauza egiteko, adibidez etxe txiki bat egiteko normatiba zorrotz bat bete behar da. Nik uste denetarako izan behar dela normatiba hori.