Zelako eboluzioa izan du eskualdeak eta ze aldaketa eman dira azkenengo urteetan?
Ni betidanik bizi izan naz Busturialdean, eta nik nire ingurue ezagutzen dot apurtxu bet. Beti ezagutu izan duten moduan iksuten dot. Ni jaiotzez Forutarra naz eta bai, herriek hobera aldatu dira. Handiagoak dire zerbitzu gehiago dauz, baia eskualde moduen nik ie beti ezautu doten moduen mantendu da dana. Gerniken beti euki dogu txikia giñenetik herri industrial fama hau eta, bai ikusi dotela bilakaera izan dala apurtxu bet hirugarren sektorera bideratuta: zerbitzuetara, komertzioak. Natura aldetik zaintzen da eremua eta badeko etiketa polit bat: Biosfera. Eta ingurua zoragarria da, baie ikusten dot apurtxu bet inguru hori itxitxe. Zaintzen da dekon balio ekologikoagatik. Ni asko ibilten naz Gernike eta Murueta arteko paseo ibilbide horretan. Paseo ibilbide hori jausten dau. Dauz zati asko "corrimiento de tierras" dekotzenak, baña urtietan ez da inbertitu horretan. Eta nire galdera izaten da askotan: zer gauza itxaroten, museo bat itxera honek berrizteko? Ni bizi naz Gernikan justo Daliako lantegia egon zan aurreko etxietan. Aurten bota daue lantegi hori, urtetan abandonatuta egon dan lantegi hori. Baia nire etxie eta Dalian hartzen daben erreka zati horretan dauz, arratoiek eta sasiek. Askotan neguan egoten die ur asko ekarten daben errekiek eta uste dot igual egunen baten eukiko dogula desgrazia bat. Zeri itxaroten gauz, museo bati hau dena kondiziño honetan jartzeko?
Erronkarik identifikatzen dozu eskualde mailan?
Nire familixe da Forukoa eta baserri ingurukoa. Gure auzoko guztiak lehen baserritarrak zien, eta oin baserritik ez da iñor bizi baña baserriko lanetarako edo behietarako famili bakarra dago. Beste guztiek dekote jardintxo bat eta listo. Nire ikuspuntutik, hori erronka bat izan ahal da, hau da, nekazarizta bultzatzie ze badekoguz horretarako baliabideik. Nik Mundkan eta Bermion, ikusten dot kirol portuen arrantsaz itsasontzi gitxiau ikusten dizela. Sektore hori be bultzatu daiteke: arrantza. Emoten dau jende askok baserri bat erosten dabela hor txalet bat itxeko, baña iñok ez deko buruen etxetik 100 metrora dauzen landak zaintzia. Gernike momentu honetan industria barik dau eta ez deko bide onik industria erakartzeko. Bultzatu nahi dan megraproiekto hori ekartzen bada nik uste ondiño gehiago izango dala herria zerbitzuena. Gehixau aldatuko da bide horretara, hau da industria Zornotzara aterako da eta Gernike bihurtuko da ocio herri baten, Gernike eta eskualdia. Portuetako inbersiñoa be Bilbon itxen da ez Bermion, eta orduen uste dot dena bideratzen ari dela zerbiztuetara.
Azken urte hauetan identifikatu ahal izan duzu dinamika, prozesu edo iniziatibaren bat interesgarria iruditu zaizuna?
Gerniken, adibidez, bai iruitzen jatela interesantie oain urte batzuk bariantian ondoko partian ipini ziren lur batzuk herritarren eskuetan. Bertan baratzeak euki ahal izateko. Hori interesantia iruditzen jate, baña gero ni adibidez saiatu naz lur bat topetan niretzako sorotxu bet ipinteko, baña ez dot nahi zona komun batian eukitie. Nik nahi dot terreno bat zerratu oiloak eta jartzeko. Kontua da daula oso karu dana eta gañera, udaletxera junez gero esaten dabie leku batzutan terrenua dauela "en zona de T1 y como tiene menos de 3000 metros no puedes hacer una chabola". Bai ikusten dot eskualdian gustatzen jaten gauzek baña aldi berian guri bizitza konplikatzen doskuenak. Laida eta Laga artien edo Laidatik Artiarantza bidegorri bat in dabe pasiateko. Baña azken urteetan bi bider bueltau bihar zian naz etxera ez dotelako aparkamenturik bilatu. Lehen bide hori erabilzten zan kotxiek aparkateko, eta ari ga geroz eta jende gaehixau ekarten eskualdera, baña gero arazoak topeten guaz. Autobuse geongo bazan sarrixau beste kontu bat izango zan.
Zeintzuk dira eskualde mailan dauden aukerak?
Ni juxtu Daliako fabrika bota dan lekuan bizi naz, eta supusteamente hor in nahi dabe Guggenheimeko museoaren parte bat. Ni hamen bizi naz duela 12 urtetik, eta nik uste ondo egongo zala fabrika dauen lekuan herriantzako instalazio batzuk itxia. Gernikako asko adbidez, pistina gabe gauz eta jende asko juten da Elorriora. Hori leku ona da herrixentzako pistina edo instalazio batzuk itxeko. Nik uste erabili ahalko zirela horiek herriantzako. Baña, Museo bat eitxia be izan ahal da herriantzako, baña horrek erakarriko dau kanpoko jende asko. Nik uste eskualdia nahiko masifikata dauela. Ni asko ibiltze naz Gernike eta Muruetako paseo horretan, eta nik nabaritzen dot azkenengo urtietan zelako perfil aldaketa eta bolumen aldaketa dauean hor pasiatzen ibilzten da jendian artian. Ez dogu behar gaur egun museo bat ereklamo gisa jendea erakartzeko. Hori sare sozialen bidez eitxen da. Ja badekogu masifikaziñoa.
Zelan hartzen dira erabakiak eta nola komunikatzen dira?
Ikusten dot Guggenehiemne proiektu honetaz entera garela zatike. Informaziño asko gorde dabela uste dot eta emten dau ezkutuan in dabiela. Iruditzen jat galdeketa hau dala itxura emoteko herritarran eritzixe kontuan hartu dala. Baña galdeketa aurretik, Etxanobe etorri zan eta esan eban proiektu hau eingo dala bai edo bai. Herritarrok ez genekixen zer zan proiketu hori zehaztasunez. Hortik ematen dau egon dala elkarte bat proiektu horren mamiñe herritarroi azaleratzen saiatu dana. Nik uste gardentasun falta egon dala, eta orain be ez dekogu proiketu osorik. Ez dakigu zer dauen edo zer egingo dan.
Zerbait gehitu nahi dozu?
Nik uste dot bai behar dabela eskualdiek bultzakada bat, baña nik ez dakit ze nerurri hartu beharko ziren eskualde bat berpizteko. Hartzen diren erabakien arabera eskualdiek ahal dau euki bide bat edo beste bat. Ruta hori definitzie gure agintariei dagokie. Oso desberdiña izango da gure etorkizuna inbertitzen badogu arrantzan, nekazaritzan, abeltzaintzan edo herritarrak behar dabezan benetako zerbitzuetan, edo adibidez, museo bat eraikitzen bada edo bi museo eraikitzen badire elkar lotute. Horrek ekarriko dualako turismo masifikaziño haundi bat. Nik uste alde handia dagoela. Nik uste dot, badauzela zantzuek pentsetako museo hori ez dala egokixe eskualdiantzako. Ekarri ahal dauz onurak eta lana be bai. Baña pentstau bihar dogu ze lan mota ekarriko daben. Ni ez nau turismuan kontra, nire juten naz, baña uste dot jada eskualdiek jasan ahal daben turista kopurutik urbil dauela hau. Satureta ezpadau ja. Nik uste museoak be ekarriko dauzela beste arazo batzuk. Gernike garestixa da etxebizitza aldetik. Zornotzan duela urte asko Gernikan genituen prezioak dekozte. Ikusten dot bebai espekulaziñoa dauela. Inmobiliarietan barbaridade bat eskatzen dabe eta dana da espekulaziñoa. Jendiak badaki Urdaibai etiketa asko saltzen dabela.
Ze pasatzen da orduan etorkizuneko belaunaldiegaz? Gerniken garestia bada etxiek erostia, hamendik urte batzuta gure gaztiek ze ingo dabe? Ikusten dot satureta dauela turista aldetik. Hondartzan eta Mundakarantzako paseoan nabaritzen dot jentien hizkuntzak ez diela herrikuak. Ikusten da geroz eta jende eghixau dauela leku hrorietan, eta hori museo barik.
Duela urte batzuk be sikutie egon zan eta nire galdera da, eskualdian nola jasan ahal dauen 150.000 turista gehixau. Oñarrizko gauzaan faltie dekogu eta hoiek die arraroak dian gauzak. Ikusten dot bebai, nire lagun batzuk baserriek konpontzian Patronatotik eta udaletxetik mugak ukin dabela. Herritarrok badekogu arau batzuk errespetatu biharra, baña zelan da posible Biosfera baten Kostako legie aldatzia urratzia eta lortzia astillerotan kostatik 20 metrora eraikitzia museo bat? Ze legiak lehen esaten zeban 100 metrora ezin zala eraiki. Proiektu horrentzako legea aldatu dabe, baña herritarrok ezin doguz gauza txikixek egin. Beste egunien, txakurre solte daruatelako, batek esan zidan "que tengo que llebar el perro atado. Sino te van a poner una multa los del seprona". Ez dakit ze kalte egin dezkeen nire txakurrak. Baña bestalde, ikusten dot ia Gernikeraño etortzen dala barku turistiko bat. 2000 pertsona sartzia Muruetan be ez da oso ona izango. Neretzako dauz zentzurik ez dekien gazua asko. Ni ez nau turismoan kontra, baña uste dot in bihar dan inbersiñoa izan bihar dala turismoa sostenible itxeko eta uztartu bihar dogula hori Biosferiegaz. Horrekin konpatiblia izan behar du, eta horrelako megaproiektu batek ekarriko daben jende uholdia ez dot uste oso konpatiblia izango danik. Uste dot dekoguna zaintzeko inbersiñuak in biharko ziala. Ze nire etxe pareko errekia jaustekotan da. Ari die itxoitxen proiketu hori egitera gauza txikixek konpontzeko. Inbersiñoak in bihar die herritarron beharrei erantzuteko.