Ze aldaketa eman dira azkenengo urteetan? Zein momentutan dago eskualdea?
Ni ez naz hemanegua eta ez dekot epe luzeko esperientziarik esateko nola zeuan hau duela 50 urte. Hala ere ikusi ditut aldaketak. Busturi, tradizionalki beraneo leku bat izan da. Neguan gitxi bizi gara. Urte osoan zehar nire edifizioan bi bizi gara.
18 pixu daude eraikiñean, baña urte osoan 2 bizi gara. Leku danetan ikusten da jende fluktuazio hori. Nik uste turismoa beti hor egon dala, baña nire ustez egiten dien politikak beti egiten direla kanpora begira. Hemen urte osoan bizi garenoi ez zaigu begiratzen, batez be zerbitzuen aldetik. Ospitala oain dala urte batzuk eraiki zan, baña iñoiz ez da izan ospital bat. Nik bi ume txiki ditut eta ez dago hor larrialdi edo pediatria zerbitzu bat. Gurutzetaraño 45 miñutu ditut eta benetako larrialdi baten arriksutsua izan daiteke. Orokorrean, nik uste dut ez dagoela aukera askorik lan egiteko eskualdean bertan eta ez dakit oin dala 10 urte hona zan, baña nik ikusten dot geroz eta lan gitxiau dauela. Nik ikusten dot gazte asko badoiazela eta batez be etxebizitzan presioa oso altu dauelako. Asko igo da leku guztietan baña hemen bereziki. Soldatak eta prezioak bakarrik ikusi behar dira. Zoramena da.
Beste erronkarik identifikatzen dituzu?
Nik, batez ere, zerbitzuak edo uraren kudeaketa botatzen dot falta. Oin dela bi urte egon zan uda oso lehorra eta Bizkiako beste leku batzutan bazeukaten ura nola kalanilzatu. Baña hemen ez, uraren kanalizaio oso zaharra delako. Ikusten denez itogiñak ditu eta ez da eraginkorra eta ekarri behar izan zuten ura itsasontzi batekin. Hori gauza oso arraroa izan zan. Hemen jende gutxi bizi denez, nik uste apur bat alde batera utzi gaituztela, abandonatuta, Karrantza bezala. Komunikazio aldetik be arazuak de. Kilometro asko ez daude Bermeo-Gernika-Bilbo artean. Orografia malkartsua da, eta hori konektatzeko azpiegitura potenteak egin behar dira eta inbertsiñoak ere bai. Proiektuak badauz, adibidez Sollubeko tunelak. Hemengo jendeak badaramatza auskaloa zenbat urte tunel horiegaz hitz egiten. Baña ez da egiten. Orduan, nik uste azpiegiturak hobetu behar direla.
Zelan erantzuten dira erronka horiek eskualde mailan? Zerbait egiten ari da?
Nik uste agintzen dutenen helburua ekonomikoa dala, eta niretzat hau dana makillajea da. Entzute prozesuak baliagarriak dira binkulanteak badira. Duela hilabete batzuk ere pasa ziguten inkesta bat eta ziur nago hor be Guggenheiman kontrako postura argi geratu zala. Instituzioek egin dabe prozesu hau euren burua zuritzeko, baña prozesu hau ez bada binkulantea, haiek oso ondo geratzen dira baña hor geratzen da. Ez dakit benetan borondaterik dagoen agintarien partetik hemengo jentian beharrizanei aurre egiteko. Ze interesak kanpoan dauz.
Identifikatu dozu azkenengo urte hauetan iniziatiba, prozesu edo planteamendurik interesgarria iruditu zaizuna?
Gauzak egiten dira, baña ez naz fidatzen. Nik uste agintarien partetik badaeula halako Greenwashing bat egiteko asmoa: jasangarritasuna, Urdaibai, Biosferaren Erreserba... Baña beste alde batetik, entzuten dogu Etxanobe esanez Guggenheima bai ala bai egingo dala. Guggenheim bat egingo al dogu Erreserba bakarrean? Oso jasangarriak izan nahi dabe baña egiten ari direna itxurakeria besterik ez da, ze ikusten dogu Guggenheimaren aldeko apustua oso potentea dela instituzioen partetik. Adibidez, duela hilabete batzuk neguan, sarrera batzuk erosi nahi nituen Bilboko Guggenhaimarentzako eta euren web orrian ikusi nuen zelan promozionatzen zeuden jada Urdaibaiko Guggenheima. Zer da hau? Nik hor ikusten dot hau erabakita dauela, ze ikusten da ze asmo dekoten. Non geratzen da entzute prozesu honetako gure ahotsa? Nahiko hipokrita iruditzen jat hau egitea gero instituziñoen aldetik nahi dutena egiteko.
Zeintzuk dira eskualdean aprobetxatzen ez diren aukerak?
Nik uste dot galtzen ari dala aukera bat erreferente izateko, baina erreferente zintzoa. Ez orain arte egiten ari dana, dala propaganda hutsa. Benetan sinestea jasangarritasunean. Eta jasangarritasuna ez da bakarrik ekonomia. Jasangarritasuna da gizartea, arlo soziala, ingurugiroa eta ekonomia ere bai. Urdaibaiko jendeak ere etorkizun bat behar du. Igual ezin dogu dena zerbitzuetara bideratu. Igual ez da Urdaibaiek behar duena turismoa. Zuk ikusten badozu Gernikako inguruak, ikusiko dozu lehen sektorea dauela. Arrantza eta lurra bultzatu beharko zan, eta horretarako instituzioek lanpostu bat in biharko zabien. Nekazaritza jasangarria jarri ahal da, formakuntza bat ere bai horri bideratuta. Erreztasunak eman behar zaizkie enpresei ere, ze denok nahi dogu ekologiko konsumidu, baña produktuak askoz ere garestiagoak dira. Hor nik uste formula bat topatu biharko zala onurak ikusteko. Hau da nik ikusten dudana hiritar baten ikuspuntutik, hau da aukera gutxi dauela eskualdean bertan lan egiteko.
Zelan hartzen dira erabakiak eta zelan komunikatzen dira?
Nik uste erabakiak instituzioetan hartzen direla. Banatzen dabe negozioa lau edo bosten artean euren benefizioei erreparatuta eta ikusten da baita ere, erabakiak aldez aurretik hartuta dauzela. Gero, enteratzen azkenak gu geu izaten gara. Nik uste Guggenheimaren proiketuaren kasuan hori argi dagoela. Ikusi nuen programatuta zegoela Guggenheimarena haien web orrian, eta azkenean, zertarako galdetzen digute erabakia hartuta badago? Nik uste dana ez dagola salgai. Ezin dozu dana monetizatu. Ezin da monetizatu Biosfera Erreserba bat leku batzuk zaindu behar dugu eta inposiblea da sartzea ez dakit zenbat turista eta aldi beran zaintzea eremua. Zu joaten bazara Gernikako ibilbidetik ikusten da usain txarra dagoela noizean behin. Enpresek ur zikiñak botatzen dituzte eta ibaia kutsatzen dute. Hori da ez dagoelako kontrol bat eta ez delako iñor zigortzen. Haiek ere ez dabe zaintzen teorian nahiz eta esan Biosfera zaindu behar dela. Saltzeko bakarrik interesatzen zaie.
Zerbait gehiago gehitu nahi dozu?
Espero dut honek zerbaitetarako balio izatea. Espero instituzioak ondo geratzeko bakarrik ez izatea. Proiketua aldatu behar bada planteatu beharko zen honen ondoren. Apur bat zintzoak izan behar gara esaten dugunarekin. Esaten badugu jasangarriak izan behar garela politika ere horretara bideratu beharko da. Batez ere ez dugu ahaztu behar eskualde honetan asko urte osoan zehar bizi garela, eta behar ditugu azpegitura duin batzuk. Hiriburuekin lotzeko bide azkarragoak behar ditugu. Ez da bakarrik Busturialdeko arazoa, baña ikusten da geroz eta etorkin gehiago etortzen direla eta ez dagoela etorkin hauek jasotzeko eta integratzeko planik, batez ere hizkuntza aldetik. Pertsona hauek abandonatuta daude. Gazteak ez dira ezertaz enteratzen eta hezkuntza zentroek ez ditugu baliabideak haiei hizkuntza irakasteko. Hau jada Euskal Herri osoan ikusten dana.