Ze aldaketa egon dira azkenengo urteetan eta zelako garapena egon da eskualdean?
Ni 18 urte arte herrian bizi izan nintzan, gero 10 urtez kanpuan bizi izan nintzan eta bultatean ikusi neban nire ustez estankata geratu den herri bat dala. Bultzada bat egon zan turismo arluan. Gogoratze naz nik herrixa bardin topa nabela. Arlo politikoak, alkatetziak adibidez, pixu asko euki dau, baña bukle baten sartunde daula ematen dau. Hauteskundeetan herrian behar hoiek agertzen dire baña nik uste bukle baten gauzela.
Zein erronka identifikatzen dituzu eskualde mailan?
Nik uste dot duela bost urteko erronkak berdiñak zirela. Nik uste eremu pribilegiau baten bizi garela, eta konpuan egon garenok etxera bueltatutien gehixau apreziatzen dogula uste dot. Gerniken biher doguzen baliabidiak beti faltan botatzen doguz. Bidegorri dezente bat mobidu ahal izateko, umientzako leku bat euria itxen dabenerako, parkiña betiko arazo bat da, inguruan beti kolapso puntu bat dau turistak etorten dizenen... Gerniken dagon aberastasuna apenas ez dabe ikusten. Aterpetxian arazua be hor dago. Nik uste zoritxarrez erronka horiek duela 7 urteko berdiñak direla. Leku pribilegia baten bizi gare, eta badakigu, baña ez diogu probetxurik ateratzen ez bada kanpokoentzat. Bertokoen biharrak oñarrizkuak die ze gernikar asko ateratzen gera eguneroa lanara. Kotxien kolapsoa goizero dago eta oso adierazgarria da. Ikasketak itxeko be nere kuadrillako guztiak atera giñen kanpora ze herrian ez zeuan FPrik. Proiketu hroi be estankata geratu zan, eta pabelloiekin be berdiña geratu zan. Hor daude. Nik uste erronkak berberak direla. Datozenei zer eskeñi begira gaude askotan, eta bertakoak alde batera uzten ditugu.
Identifikatu dituzun erronka haueri zelan ari da erantzuten eskualdea? Gauzak ari dira egiten hori lantzeko?
Hauteskundiek datozenian danak hasten dira erantzunak horri, baña azkenengo urtietan dana politizatu dogu eta hori gaur egun gizartian dagoen arazo bat da. Nik faltan bota dot gardentasun punto hori. Azken fiñean proiektoak dauz baña ez dakigu martxan dauzen, edo zergatik ez diren eruan aurrera ez ezer. Neretzako Gernikeko udaletxian pasatzen dana misterio bat izan da ze herritarroi ez jaku informaziorik allegatzen. Transparentzi falta dago Guggenheimaren kontuan be. Ze erabakitzeko informaziño guztia euki bihar dozu: zer egingo dan, zelan ingo dan, ukingo daben eragiña Urdaibaien... Hortik aurrera iritzixek egon ahal dire baña gardentasun falta hori handicup bat da. Batez be herritarrontazko, ze hamen biztzen jarraitxu nahi dogu.
Bizkaiako herriren batekin edo eskualderen batekin pixkat konparatuta, zelan ikusten dozu eskualdea?
Nik hau ez neban ezergatixik aldatuko, hemen badekogu mendixe, itsasoa, komunikaziño onak... Nik uste dot bihar dogun dana dekogula eta nik uste gu bizi garela museo baten barruena. Azkenian, nagusitzen zoziazenian gehixau baliatzen dozu hori dana. Ahal dozu hondartzan egon mendira jun edo lagunekaz trago batzuk hartzen egon. Ze gehixau bihar dozu?
Identifikatu ahal izan duzu iniziatiba, planteamendu edo ekintza interesgarririk eskualdean?
Guggenheimaren asuntoa dala eta zuek itxen ari zarien entzute prozesua hau nik uste lehena dala, Zure esku dago proiketuaz aparte. Eskertzen da gure iritzixe jasotzia, ze auteskundeetan be ez dogu izaten iñor benetan gure eritzixe galdetzen diguna. Nik uste dot lehenengo aldia dala halako zerbaitetan parte harztzen dudana, baña egia da ez dodala euki parte hartzeko beste aukerarik. EHUn adibidez, badau prozesu hori, eta behintzat intentziño hori ukitia ona da. Behintzat alde biei entzutia ikusteko herrixek zer nahi daben.
Ikusten dituzu aprobetxatzen ez diren aukerak?
Nik uste ez dala aprobetxaten bizi garen lekua. Turistak egun pasa etortzen dire eta ikusten dabe Parke Europa, Gernikako Arbola, Casa de Juntas eta badoaz. Benetan, nik uste ingruan asko dekogula eta horri probetxua atera bihar jakola. Gu geu be, asko gara Bakian Museoan egon ez garenak, eta gernikar asko dau Casa de Juntasera jun ez direnak. Lehenengo aberastu dezagun dekoguna gugandik hasitte eta gero besteekin jarraituko dogu. Uste dot adin guztixetarako eta estilo guztixetarako aukerak dauzela paraje honetan. Mundekan sasoi baten tradiziñoa handia zeuan surf itxeko. Hori be galdu da. Baña apur bat bultzatuz gero, nik uste kanpokuak datozenian eta esaten doskuenian hemen dekoguna alatxor bat dala, asko orduntxe konturatzen gara benetan ona dala dekoguna. Gerniken eta ingruuan mila gauza egin daitezke turismo aldetik: mendia itsasoa, herri txikixek, gastronomia, kultura.. Leku gutxitan dauz hainbeste gauza.
Zelan hartzen dira erabakiak eta nola komunikatzen dira?
Nik gardentasun falta ikusten dot. Guggenheiman inguruan danok bat eitxen dogu esanez ez dagola informazio nahikoa. Eskatzen doguna informaziñoa eta transparentzie da. Lehen bozketa egin zabienian ikusi zaben Guggenheima Muruetan itxia ez zala idea ona ze jende asko kontran zeuan. Niretzako hori oso esanguratsue da eta askok ospatu in gendun. Baña bakarrik gure iritzia kontutan hartu zalako. Ze horrek erreperkusiño bat e izan zabela ikusi genun baita emandako iritziak zeozetako balio zabela. Ez gauz ohitxute hortara, hau da, herritarroi galdetzia. Nik uste gizartian eurek gure alturara bajatzia falta dala. Herritarrok zer bihar dogun eta zergaitxik bihar dogun jakin bihar dabe, ze eurek be herritarrak die.
Zerbait gehiago komentatu nahi dozu?
Nik beti pentse izan dot askotan alde edo kontra posizionaten garela gure partido politikuan kolorien arabera, baña nik uste holako makroproiektu baten aurrien ahaztu in bihar dogula ze alderdikuak garen. Batez be, lehelengo, bertakuak informaziñoa bihar dabe eta jakin bihar dabe zer nahi dan ein. Proiektuan inguruan eta egunerokotasunian ze inpaktu izango daben jakittia be falta da. Esan doten moduan potentzial pillo bat dekon eskualde bat dala uste dot: UNESCOren aldetik, natura sarien barruan sartunda dauelako, eta abar. Nik uste gauzak ondo pentsatu bihar dizela eta jendia ekontutan hartu. Turismua ekarteko in nahi dabie, baña prest gauz turismo hori jasotzeko? Ez gara gai egunian 10 peregrinontzako leku bat eukitzeko eta gai gara horretarako? Komertzio txikixak ez dira gai herrian aurrera itxeko eta gai izango gara ez dakit zenbat mila pertsona ekartzeko? Nik uste gauzak ondo pentsau bihar dizela. Batez be informaziñoa eta gardentasuna eskañiz. Arazoa bardiña da egunerokotasunean eta makroproiektuaren kontuarekin, baita negozio txikiek zerratzia eta egunero jende mordoa eskualdetik urtetia. Dena dago lanarekin lotuta. Ez dekote lanik eta denok juten gara kanpora. Badauz konpondu biharreko arazoak eta dekogun aberastasunari be etekiña atara bihar jakola uste dot. Hasi gaittezen herrikook ondo bizitzen eta gero hortik aurrera etorriko dire beste gauza batzuk.