Lehenengo galdera da deskribatzea zein den eskualdearen egoera gaur egun.
Ni ondo bizi naz, gusture, baña ikusten dodaz arazo batzuk. Ni baserritik nator eta nire gustetan jate eukitzie animaliek eta basoak. Ondo bizi gara, bai, baia gabezixak ikusten dot eta ez doala onerantza, ikusten dot doala txarrerantza.
Eta zeintzuk izango ziran beharrizan horiek edo erronka horiek?
Ni han punten bizi naz, Bizkaibusen antzeko txikitxo batzuk jarri dabez eta apurtxu bet hobeto gabiz. Beste bat: baserritarren ikuspuntutik, nik txarto ikusten dot ez dekogu laguntzarik eta basoak gabiz ixten. Ez dau jenterik eta jentia kexu da esanez basoak loi dauzela, ezin dala jun iñora... baño horrek danak kostu bat deko. Lehen baserri bakotxak bi behi eta ez dakit zenbat ardi zezkan eta gaur egun gure bueltan baserri bakarrak behi bat deko. Horrek esan nahi dau soroak gabizela galtzen. Piñuekaz be euki ditxugu kriston arazoak eta eukaliptue be oin ezin da sartu. Eta eskerrak. Galtzen goaz gure eremu berdiek, eta egon zian esplanada guztiek oin dauz sasiz beteta ez daulako jenderik ezta laguntzarik be.
Horri aurre eitxeko ahalko zan erakarri jende gaztie eta emon hor dauzen baserri batzuri berreraikitzeko laguntza. Ze baserri hoiek dirutza balio dabe eta eraberritziak be bai. Ordun baserixek galtzen gabiz eta gure gaztiek badoiaz Galdakaora Mungixera eta beste lekutara. Ez da geratzen iñor eta zortez nik in dot Kortako partien obra bat eta hementxe bizi naz, baña jendiek ez deko non geratu bizitzen. Eta ea nork erosten dauen pixu bat Gerniken. Prezixuak izugarrixak die eta alkilerrik be eztau. Non biziko gara? Hortik diñot guazela txarraure.
Okurritzen jatzu zerbait in leikena baserri inguru hori errekuperatzeko edo jausita dauden baserri horiek errekuperatzeko?
Laguntzak. Ez dau besterik. Teilatu batek 70.000 balio dau. Tramitiek be dena da pagau eta pagau. Nik laguntzak eskaintziaz aparte ez dot beste aukerarik ikusten. Expropiau be in leike, ze batzuk badekie lau baserri edo bost. Diru asko dekoienez ez dabe saldu nahi. Etxe asko badekozu ba tasak igo saltzeko.
Eta eskualderako erabakiak hartzen direnean, zelan hartzen die erabaki horrek?
Ikusten da zelan itxen dien gauzak hemen. Lehenego pentseten da zer ein eta gero ea zelan in ahal jakon kabida horri. Oin hasi die eitxen entzute prozesua. Hor dau hemen gauzak zelan in diren ikusteko metodoa. Lehenego pentseu eta gero ein. Ospitale bat be in da, baña zelan? Hor ez dau ez aparketako ez ezer. Lehenego ein eta gero ikusi ea nola in. Ni izen naiz udaleko zinegotzixe eta hortik ez da pasatzen eskualdian ze ingo dan. Hemen ez dau ez galdeketarik ez ezer. Entzun dot in direla ez dakit zenbat analisi, baña gero horrekaz ze in dou? Hemendik be urtengo da analisi bat baña gero horregaz ze ingo dogu? Ez dot uste ezer ingo danik.
Ez dakit zeozer gehitu gura dozun espezifikoki Guggenheim Museoaren anpliazio posiblearen inguruan.
Guggenheiman kasuan be ikusten da lehenengo pentsatzen dabela zer egin eta gero besterik gabe in itxen dabiela. Nik baserri bat dekot hemen, eta bentana bat kanbixeteko papel asko bete bihar dot. Eta hauek hemen gure dotena ingo dabe. Kotxegaz gauz topera. Ez dauz bidiek einda holako afluentzi baterako. Ez dotzat ikusten ez hanka ez buru. Daliakoak igual euki ahal dau kabidaren bat. Baña han Biosferan umiekaz goiaz eta gero zer pasauko da? Euikko doguz barrerak, trafikoa, jentie... Busturialdean ezta pentsau bez. Turismoa in nahi badabie beste modu batera in bihar da. Gaur egun ekartzen dabe lau autobus denak deskargau, urten eta jun. Holako turismorik ez dogu gure.