content

Lehenengo galdera da deskribatzea zein den eskualdearen egoera gaur egun.


Eskualdien egoera gaur egun dinamika bat txar baten dagoela esango nuke. Alde batetik, lan asko galdu delako. Industria asko galdu zen bere egunean eta gaur egun ondiño industria ez da berreskuratu eta ez da aukera moduen ezer sortu. Orduan ikusten dot Busturialdeko jende gehiena kanpora joan behar dela lanera, bai Bilbora, bai Durangora, bai Zornotzara, eta horrek dakarren guztiak sortzen dauela berton errotuta dagoen jendea sakabanatuta egotea.


Eta lanaz gain, ikusten duzu beste erronkarik eskualdean?


Bai, turismoarekiko erronka ikusten dot. Bada erronka zaila, ze turismoa gradualki zabaltzen ari da. Aspalditik egon da turismoa Urdaibaien, baña azken urteetan ikusi da ez dagoela neurririk. Sortu direlako AirBNB asko, eta Urdaibaik ez du ematen gehiago. Ezin dau eman gehiau, ez dua lekurik, ez dau urik, ez dau zerbitzurik... Orduen, nire ustez, lehenengo bideratu beharko zan dinamika bat zerbitzuak indartzera eta gero hori indartuta dagoela ekarri turismoa, ekarri industria edo ekarri beste dana dalakoa. Hau da, eskualdeari bizia emateko zerbait sortzeko.


Hobetze aldera, ze zerbitzu ikusten dozu beharrezkoak direla?


Lehenengo eta behin, nik lan itxen doten zerbitzua, dala trenbidea. zerbitzu publikoa, garraiokoak adibidez, indartu beharko ziren. Ezin da izan tren zerbitzu bat 60 urtean berriztu ez dana. Gero, tren zerbitzua be handitu ahalko zan. Ordutegia handitu daiteke, edo zerbitzu gehiago jarri... Bariku gabatan adibidez, bi herri inportantien arteko komunikaziñoa indartu liteke. Badauz proiketu batzuk hortik, adibidez jarri dabe duela gutxi mikrobusen zerbitzu bat. Nire ustez lehen puntua hori izango zan, trenaz gain osasun zerbitzuetan eta eskoletan ere inbertsiño gehiago egitea. Ospitxala nire ustez justutxu dago Gerniken. Ospitala komilla artean, ze ez da ospital bat. 


Ze aukera ikusten dituzu?


Nire ustez landa ingurunearekiko dinamika jarri beharko litzateke martxan. Egixa da Gernika izan dala leku oso industrializatua eta guzti hori itxi da alde batera, baña adibidez, landa ingurue beti egon da hor. Badekogu Gernikeko azoka astelehenetan eta geroz eta jende gutxiau dau hor. Nik uste lehen sektoreari begira in beharko ziala dinamika batzuk, igual eskola batzuk jartzen ganaduantzako edo abeltzantzarako. Inbertsiño gehiago in ahal die, adibidez, piñu ustiaketa izan beharrean beste modu bateko ustiaketan egin daitezke. Nire ustez horra joan beharko giñateke aukeren aldetik. 


Beste planteamendurik edo iniziatibarik ezagutzen dituzu?


Lagunek eta ezagunek badekozte enpresa txikixak, baña badire langile batzuen enpresak, orduan, zierbat handiagoa nahi bada, ekarri beharko ziren enpresa handixauak. Bermeoko portuan dauz hamar edo hamabost barku, baña ez deko mogimendu askorik. Hor be indartu ahalko zan garraio puntu moduan, ze badirudi dauala nahiko abandonatuta komunikaziño aldetik. Industria nik uste Gernikara ez dela etorriko gaur egun, ze badekogu Autzagane baña nahiko urrun geratzen da garraiorako. 


Zelan hartzen dia erabakiak eskualde mailan?


Ez dakit nun hartzen dien erabaki guzti horrek baña herritarren parte hartzea sustatzeko egiten dan lehenengo dinamika da hau. Ez dot uste erabaki askorik hartu danik herritarren pentsamenduen arabera. Bai lau urtean behin erabakitzen dogu zerbait bozkaketa batzuen bidez, baña hor geratzen da dena. 


 Zeozer gehitu nahi dozu? Guggenheim Museoaren anpliazio posiblearen inguruan espezifikoki?


Uste dot ez dala bideragarria Urdaibain dekogun sisteman ezta sistema globalian be. Gaur egun beste beharrizan handi batzuk dauz, askoz handixauak eta ez da posible diru publikoagaz sustatuko den proiketu bat esku pribatuetarako jutea. Agian ekarriko dau dirua bueltan eskualdearentzat, baña nire ustez etekin gutxi ekarriko du. Orduan, ni Guggenheiman guztiz kontra nago. Horretaz aparte, uste dot lege batzuk apurtu dirala. Adibidez, astilleroek euki zeben kontzesiñoa amaitu zan eta nahi dauen moduan itxi dabe. Orduan ez dot uste ahal danik etorri kanpoko enpresa bat hona besterik gabe. Adibidez, guk baserri bat dekogu eta berreraikitzeko dekoguz pila bat arazo ezin dalako eraiki hain erraz. Eta orain kanpoko bat dator eta nahi dabena egiten utziko diote. Orduan, nik uste beste beharrizan batzuk dauzela asetzeko horren aurretik. Izan leike gero beste norbait etortzea hor zerbait jartzeko, baña lehenengo berton bizi garenontzako zerbiat egon bihar da.