*elkarrizketa idatzia*
Zer ari da gertatzen gaur egun eskualdean?
Industriaren desagertzea. Une honetan egoera larria da, jendeak herritik alde egiten du lan kontuengatik. Azken urteotan ez da konponbiderik jarri hori konpontzeko.
Zeintzuk dira eskualdearen eta zure herriko aukerak?
Gure herriarentzat aukera bakarra HORECA kanala da, industriak ez baitu komunikatzeko aukerarik. Azken urte hauetako ekimen bakarra eguzki-plakak jartzea eta lehen sektoreko ezarpenen bat egitea izan da (abeltzaintza eta negutegiak).
Zer uste duzu Guggenheim museoaren hedatze-proiektuaz Urdaibain?
Guggenheinen ekimena ez zaigu emankorra iruditzen. Ingurumenean eta ekonomian izango duen inpaktu negatiboaz gain, goi-denboraldian (ekaina, uztaila, abuztua eta iraila) irekitzeak ez liguke arazoa konponduko.
Hau egingo balitz, nork irabazi edo nork galduko luke guzti honekin?
Onuradun bakarrak hotel-sektoreko korporazio handiak eta inguruko lurren jabeak izango lirateke. Eta kaltetuak, berriz, Busturialdeko biztanleak, etxebizitzaren eta zerbitzuen hazkundeagatik. Biztanleei zergak igoko litzaizkieke (ura, zaborrak, etab.).
Nork edo nola hartu beharko lirateke mota honetako erabakiak?
Busturialdeko biztanleek, erreferendum baten bidez.
Zerbait gehiago gehitu nahiko zenuke?
Proiektatutakoa ikusita, ikusten dugu ez duela Busturialdeko arazoa konpontzen. Gure ustez, irtenbide bakarra Gernikan industriak ezartzea litzateke, inguruko herri txikiak ez hiltzeko, gaur egungo joera horretara doalako, eta horrela udazken eta neguan bizi ahal izateko, gaur egun lortzen ez den horretan. Beraz, uste dugu Guggenheimek askoz kalte gehiago dituela onurak baino. Ikusten dugu, halaber, ez dela pentsatu saneamenduko eta edateko uraren azpiegituretan. Nahikoa kotizatzen dugu kalitate gutxiko zerbitzu horiengatik.
Laburbilduz, Natxitubeak ikusten du Guggenheim ez dela positiboa gure negozioei dagokienez.